2018(e)ko urriakren 23(a), asteartea

Aitormena .Hertzainak

Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsak gara,
barearen ostean dator ekaitza
udaberri berririk ez guretzat.
Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan ginana,
rutinaren morroiak bihurtu gara
laztana lehen baino lehen aska gaitezan.

Ohartu gabe arrunt bilakatuta
ohartu gabe heldu gara mugara
mundua jausi zaigu gainera
maitia lehen baino lehen aska gaitezan.
Ez dakigu non dagoen hoberena
bila dezagun beste lekuetan.

Bai, zin dagizut, ez dizudala inoiz gezurrilk esan eta
zaude ziur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz,
aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena,
baina orain maitia lehen baino lehen aska gaitezan.




                                                              6


Memoriaz gogoratzen dituzun abestiak.
memoria afektiboa dira, baina ez dira ja ordukoak:
dekontzertua litzateke oroitzapen balira bakarrik.
Denbora pasatua ez da  denbora galdua,
memoria afektiboaren bidez gogoratzen da.
Atzok bihar, gaur ere. ihesi doan kea zara,
baiana baduzu  gero bat gaurdanik.
Nonbaitetik eta noizbaitetik zatoz
eta hangoa eta ordukoa baino gehiago zara
beste helbide batzuetarantz zozzenean,
urrearen bila beharbada.
Eta beste leku eta denborok bilduko dituzu
bestelako urrerik aurkitu ez arren,
munduari beste buelta bat emateko bezainbeste
memoria eta desira duzulako oraindik.

Memoria eta desira. Joseba Sarrionaindia



BARATZE BAT . Pier Paul  Berzaitz

Hau da egün eijerra
mila txoriek kanta
tziauri ene erregina
besoak zuri ditizüt para.

Baratze bat nahi dizüt egin
Amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.

Gaü beltz ta sakonetik
Jeikitzen naiz hoztürik
Bihotza hain tristerik
Usu hitaz berantetsitürik.

Baratze bat...

Karrosa bat hor dugu
Kanpoan gure aiduru
Ez gal aboro denbora
Hiskor beitago amodioa

Baratze bat...

Maitarzun berriari
ilargiak dü argi
emanen deikü aski
guk elgar maita dezagun beti.




                                                                 5

Baina gogoratzen duzu zer garden jalgitzen zen
euskal kantuen mezua
diskoaren jiorabiratik tokadisko estreinatu berrian?
Georges Brassens, Joan Baez edo Mikel Laboa.
Audio-kasetetik Oskorri edo Cesaria Evora.
Edo digitalean Johnny Cash edo zeure ilobaren Vendetta!
lagunen bizipenak zeureen pizgarri, ez zeureen ordezko.
zerprrek ibili behar bertan.
Belarri batetik sartu eta bestetik irteten dira abesti eskasak,
belarritik sartu eta ez zaizkizu hain erraz irtengo abesti onak,
baina izaten dira abesti magiko batzuk
barruan geratu zaizkizunak, akorduan dramatzazunak beti.
Ederra da iraganetik abesti on eta
maguiko mordo bat gogoratu ahal izatea,
odol bankua edo hazi bankua balitz bezala, abestien
memoria banku bat eramatea aldean nahinora

Memoruia eta desira. Josseba Sarrionaindia



AMETSETAN. En tol sarmiento


Bazter txiki bateko sustraiak, erosotasunaren etsaiak Millaka kilometro amets berri baten bila, Hartu zure lekua, berezion munduan. Iragana uzteko albo batera, Iñurrien antzera pauso txikiz aurrera, amestera... Ametsetan ametsetan hamaika urte pasa dira, Ametsetan ametsetan galdu genuen beldurra. Ametsetan ametsetan zure mundutik gurera, Ametsetan ametsetan ilargirako bidean Bizitzeko garaia orain da, Arnasteko unea iritsi da, Baldakizu zein den zure ametsik sakonena? Hartu zure lekua, berezion munduan Iragana uzteko albo batera, Iñurrien antzera pauso txikiz aurrera, amestera... Ametsetan ametsetan hamaika urte pasa dira, Ametsetan ametsetan galdu genuen beldurra! Ametsetan ametsetan zure mundutik gurera, Ametsetan ametsetan ilargirako bidean! Ametsetan ametsetan, hamaika urte pasa dira Ametsetan, ametsetan, ametsetan... Ametsetan ametsetan zure mundutik gurera, Ametsetan, ametsetan, ametsetan... Ametsetan ametsetan hamaika urte pasa dira, Ametsetan ametsetan galdu genuen beldurra! Ametsetan ametsetan zure mundutik gurera, Ametsetan ametsetan ilargirako bidean!

                                                                           4

Musika eta hizkuntza batzen direnean,
abestia metafisika ariketa oharkabea da,
gogoak ez dakien arren filosofia egiten ari denik.
Abestia politika ekintza oharkabea da,
gogoak ez dakien arren politika egiten ari denik.
Abestia ariketa fisiko oharkabea da,
gogoak ez dakien arren jolasean ari zarenik.
Abestia elkartasun ariketa da,
ez dakizun arren norekin ari zaren elkartzen.
Kontatzeko edo esplikatzeko egiten den ahalegina da, 
nahiz eta ez jakin zehazki zer.

Memoria eta desira. Joseba Sarrionaindia