2017(e)ko apirilaren 23(a), igandea

ROBERT ETA CLARA SHUMANN

                                                                 

       ROBERT ETA CLARA                    SHUMANN

Robert (1810-1856) eta Clara ( 1819-1896)

Robert Shumann oso gizon isila izan zen, ez zuen asko hitz egiteko joerarik, aldiz puruak erretzea atsegin zuen eta konposatzen zuenean erretzen zuen batez ere. 

Sarritan beste planeta bateko gizakia zela zirudien, burua  amets, fantasia eta poesiaz beterik baitzuen. Liburuak eta irakurtzea musika bezainbeste maitatzen zuen.
Shumann musikari erromantiko bat zen. Bere pentsamendu eta musikak mundu ederrago, dramatiko , magiko  batean sortua zela zirudien, eta inola ere  ez mundu errealean.  Aldiz, beste hainbat kontutan oso praktikoa zen eta irabazten eta gastatzen zuenaren kontu zehatzak idazten zituen bere koadernoetan. Behar bada bere aita Agustengatik zetorkion jarrera hori. Bere aita, editorea, eta liburugilea zen;  eta berak pasioz betetako nobelak , nobela estralurtarrak ,baina baita ere zuzenbideen liburu bat idatzi zituen.  Gaur egungo “paginas amarillas” en antzeko zerbait,  Roberti 16 urte zituela  aita hil zitzaion eta amaren ardurapean geratu zen. Amak Zuzenbidea ikastera behartu zuen nahiz eta berak  idazle eta konpositore izan nahi. Baina 19 urteekin  Friedrick Wieck piano irakaslea ezagutu zuten eta honek  bere etxera eraman zuen pianoa ikastera.
Wieck irakasleak alaba bat zuen Clara izenekoa. Robert beraien etxera joan zenean, Clarak  11 urte zituen eta jada  piano-jole bikaina zen.  Bere aita arro zegoen bere alabaz. Robert ibilalditxoak egitera irteten zenean, izarrak txoriak, zuhaitzak eta loreak  buruan zituela, Clara bere atzetik joaten zen lurrera begira eta  atorratik eusten zion harri handiren  bat ikusten zuenean. Eta ondorengoa ba…. Clara handitu zen eta Robert ohartu zen  Clara ez zegoela batere gaizki eta… maitemindu egin ziren.

 Wieck aitari ez zitzaion batere gustatu eta izugarri haserretu zen ez baitzegoen hori bere planetan: diru gehiegirik ez zuen, dezente edaten zuen eta oso arraroa zen gizon bat  ez zuen nahi bere alabarentzat.
Baina Robertek ez zuen amore eman, izugarri tristatu bazen ere  bere ikasketak hobetzen buru-belarri jardun zuen;  hainbeste , non behatzak luzatzeko makina bat asmatu zuen, eta ondorioz bere behatzak izorratu zituen eta ezin izan zuen gehiago pianorik jo. Aldiz, bere konposizioak  eta idazlanak izena eta maila hartzen hasi ziren. Musika aldizkari bat sortu zuen, hainbat artikulu idazten zituen eta  kritiko  fama ona hartu zuen. Gainera, Clara inspirazio bezala hartuta  pianorako piezak idatzi zituen.


RENANA EDO 3. SINFONIA



Clarak borroka baten erdian aurkitzen zuen bere burua. Alde batetik, bere alabarengan izugarrizko eragina  zuen aita zegoen, izaera eta jarrera  gogor xamarrak zituena( Clararen amak  bere senarra aspaldian utzi zuen ). Eta bestetik, Robert neurotikoa ,baina maite zuena. Ezin zutenez elkar ikusi  idatziz mantendu zuten beraien arteko harremana. Maitaleek aita  epaitegira eraman zuten ezkontzeko baimena eskatzeko eta irabazi egin zuten.

Ezkondu eta pozik bizi ziren , baina laster iritsi ziren arazoak.  Clarak kontzertuak ematen jarraitu nahi zuen, baina Robertek etxean geratu, umeak eduki eta hauek zaintzea nahi zuen.
Roberti ez zitzaion bidaiatzea gustatzen , konposatzeko lasaitasuna behar zuen,  eta emakume batek garai haietan ezin zuen bakarrik bidaiatu  (ez zegoen ondo ikusia  senarrik gabe  bidaiatzea). Ondorioz, Clara munduko pianistarik  onenetakoa  kontzertuak ezin eskaini gelditu zen.
Hala eta guztiz ere elkarrekin jarraitu zuten eta zazpi seme-alaba izan zituzten.
 Robertek 34 urte zituela depresioan erortzen hasi zen eta aldaketa bat behar zuela pentsatuz egunkaria saldu eta Dresdera joan ziren eta han idatzi zuen bere opera bakarra “ Genoveva"
40 urte zituela Dusseldorf hiriko  musika  zuzendari izendatu zuten , hau da,  hiriko orkestra eta abesbatzak zuzendu behar zituen eta besteei erakutsi nola interpretatu. Baina irakastea ere ez zen bere indargunea. Zuzendari izan da ere giza harremanak lantzea oso zaila egiten zitzaion, jendearekin harremanetan  egotea oso lan zaila zen beretzat, ez zuen apenas hitzik egiten.  Noski postutik kendu zuten.

Garai haietan gazte baten bisita jaso zuten eta familia guztia beraz maitemindu zen. Umeentzat ,  akrobazia ikaragarriak egiten zituen gaztea zen; Robertek , konpositore bikain bat antzeman zuen  eta Clararentzat, gazte  benetan ederra zen. Brahms zen gazte hura.



SCHUMANNEN MAITASUN KANTUAK



Robert erotzen  hasi zen eta psikiatriko batean amaitu zuen. Clarak ezin zuen bisitatu ,medikuek ez baitzioten aholkatzen. Brahms zen Robert bisitatzen zuen bakarra.
Orduan Clara bidaiatzen eta kontzertuak eskaintzen hasi zen.  Brahms eta Clara  maitemindu  egin ziren .
Robertek   hildako bizi bat zen, bakarrik ,lagunik eta familiarik gabe eta bizitzarekin inongo harremanik gabe bizi zelako. Garai horretan lan asko idatzi zituen, batez ere fugak bere ideiak antolatzeko , baino asko eta asko hautsi egin zituen. Gauza da inorekin komunikatzeko edo harremanik izateko gaitasunik gabe amaitu zuela.  Bi urte beranduago hil zen.


Robertek ez zuen enkarguz konposatzen, baizik eta berak behar zuelako, barruko bere inspirazio eta beharrei erantzuteko. Pianorako obra zoragarri asko idatzi zituen.

Clara beste berrogei urtez bizitu zen eta kontzertuak ematen jarraitu zuen, batez ere  Robertek idatzitakoak,

SCHUMANNEN ABESTIAK

 Ç



PIANORAKO KONTZERTUA


PIANORAKO BOSTEKOA