Jose Gontzalo Zulaika Agirre, ezagunagoa aita Donostia goitezenez.
Euskal
musikagilerik handienetakoa izan zen Aita Donostia, edo lan batzuetan izenpetu
ohi zuen bezala, «Udalaitz».
Donostiako Idiakez kaleko 5. etxean jaio zen, 1886ko
urtarrilaren 10ean. Hamar neba-arrebetatik hirugarrena, 6 urte zituela
hasi zen Donostiako Marianisten ikastetxean. Txiki-txikitatik erakutsi zuen
musikarako zuen trebetasuna eta horregatik gurasoek solfeo eta biolin eskola
saioetan matrikulatu zuten, hasieratik bertatik tresna horrekiko zaletasuna
izan baitzuen.
1896 urtean, hamar urte
zituela, musika ikasketak hasi zituen Baztango (Nafarroa) Lekaroz herrian
kaputxinoen apaiztegian. Batxilergoa, nobiziotza eta eliza-ikasketak egin
zituen han. 11 urte zituela Ikastetxean zuten orkestrarako lehen
lana idatzi zuen, Diana izenekoa (1897) goizero ikasleak
esnatzeko jotzen zena. Ikasketak bertan bukatu eta 1908ko abenduaren 19an apaiztu zen
Iruñean. Berehala, nagusiek baimen berezia eman zioten musika lantzeko, eta
handik aurrera ez zuen bere bizitza osoan beste lanik egingo, Lekarotzeko
ikastetxean eskola apur batzuk emateaz gain: musika ikertu, sortu eta zabaldu.
Gaztetan, Baztango eta Sarako herri doinuak bildu zituen (Ikazkina
mendian, Euskal Eresiak, Gure herria, Trois Chants Basques eta Seaska-Euzko-Abestiak bildumak).
1909-1915 urteetan Besalu eta Siloseko abadetxeetan egon zen musika gregoriarra
ikasten, eta Parisen eta Bartzelonan musika ikasketak sakontzen. Pianorako obra asko idatzi zituen urte haietan: Preludios vascos,
Ocho melodías vascas, eta abar.
Hurrengo
urtean, 1916an alegia, Joaquin Larregla musikagile nafarrak Aita Donostiaren Preludios
vascos, Oñazez, Aitonaren ele-zaharrak, Seaska aldean eresiz eta Bordako
atalarrian obrak estreinatu zituen Madrilen; arrakasta izugarria izan
zen.
1917an
orkestra filarmonikoak Urruti-jaya, Irulea eta Aur-dantza ezagutarazi
zituen Sociedad Nacional de Música elkartean.
Henry
Ghéon poeta frantsesak bere poemei musika jartzeko eskatu zion Aita Donostiari,
eta arrakasta handiz estreinatu ziren Parisen 1921, 1926 eta 1936an.
Euskara etxetik kanpo ikasi zuen, baina 1932an
euskaltzain izatera ailegatu zen.
1936an, Espainiako
Gerra Zibila hastean, Frantziara erbesteratu
zen: Tolosa, Paris eta Mendi-Marzana (Landak) izan
zituen bizileku denbora laburrean; azkenean, Euskal Herrira itzuli
eta Baionan kokatu zen 1943 arte.
Urte hartan, 1943an,
Lekaroza joan zen berriro, baina urte hartan bertan Musikologiako Espainiako
Institutua sortu zuten Bartzelonan, eta han lan egin zuen 1944tik 1953
arte; musikologia atalean lehendabizi, eta folklore atalean geroago. Folklore
atalean, lan itzela egin zuen: gehienbat herri abestiari buruzkoak ziren sei
mila fitxa bildu, aztertu eta iruzkindu zituen. Euskal Herriko folkloreari
buruzko hitzaldi ugari eman zituen, erdaraz nahiz euskaraz, musikari buruzko
artikuluak idatzi eta nazioarteko musika kongresu nagusietan parte hartu zuen
aita Donostiak.
Euskal musikari buruz hitzaldi mordoska emateaz gain, euskaraz
nahiz erdaraz, munduan barrena ere ibili zen biltzar eta bileretan gure
musikaren berri emanez. Bildumarik handienak Música de
tecla en el Pais vasco, siglo XVIII, Musica y Musicos en el Pais Vasco eta,
batez ere, Euskel Eres-Sorta (Cancionero Vasco)obrak dira.
Aita
Donostia euskaltzaina izan zen, San Fernandoko Artederretako Akademiako kide,
Frantziako Musikologia Elkartekoa, Hispanic Society of America elkartekoa
eta Instituto Español de Musicologíakoa.
Donostian
hil zen 1956ko abuztuaren 30ean, hirurogeita hamar urte zituela.
MAITE ZAITUZTET ORAINIK Anai-arrebak, ez otoi pentsa neure gustura nagonik poz gehiago izango nuen albotik beha egonik. Zuek ez bazerate kontentu,errua ez daukat, ez, nik txistuak jo dituzute baina maite zaituztet oraindik
NI NAIZ
Gure izakera desberdina da nola gauetik eguna,
baina bakoitzak ereman behar Jainkoak eman diguna.
Nik hori nehoiz ezin dut gorde ene aurpegi iluna,
gorputza latza badaukat ere, bihotza daukat biguna.
Asko alditan atsegingarri zuentzat izan beharrez
alaiarena egiten dakit maitasunaren indarrez;
baina barrua goibeldua maiz mundu hontako gaitz txarrez,
alai agertzen naizela ere bihotza daukat negarrez.
Zuen zorionak pozten nau ni ez naiz gizon bekaiztia
baina barnetik sentitzen ditut ongia eta gaizkia.
Ez naiz izar bat, hori badakit, ezta ere iguzkia,
baina horrela har nazazue, hori da naizen guztia.
MUNDURAT EMAN NINDUZUN (Xalbador/ Benito Letxundi)
Ama, nola zure belaunetan nindadukazun denboran, utz nezazu zure bularrean burua pausa dezadan; ene bihotzak zer sendi duen nahi baiterautzut eman, zure ezpain sakratuetarik ikasi nuen mintzairan.
Ene deia amodioaren bidez zinuen entzun, eta gero oinazen erdian mundurat eman ninduzun; biziaren grazia lehenik, gero hoinbertze maitasun, berant jakin dut, ama maitea, zendako eman dautasun.
Adierazi zerautanean odolak bere mintzoa, berriz gogoratu zitzerautan, o ama, zure altzoa; bai ta zure bularretik hartu esne on haren gozoa, orduz geroztik zurea naukan ene izaite osoa.
ANDREA Andrea ez dut nik hartu geroko menturan, neguaz pentsa gabe maitatu dut udan; bainan oraintxe jartzen ari naiz ni dudan gero ta maiteago zergaitik zaitudan. Zure egina nauzu muina ta hezurra, hola pasako zela banuen beldurra; oraino´re zurekin ni beti gostura, zutan kusi nuena ez baitzen gezurra. Iguzki egina da zu zaren itzala, luzaro elgarrekin gaitezke,oxala! ikusten dut beti ta hobe zoazala, armairu-xokoan dan ardoa bezala. EMAZTEA Ene lagunak, otoizten zauztet, maite zaituztedan ainbat, gizonagoak ager gaitezen emaztearen alderat. Errespetua ekarri behar giniokela deraukat, andrea ere norbait da eta ez gizonaren gauza bat. O, baginaki bihotza zonbat minbera duen andreak, gizon hok izan behar ginuke garenak baino hobeak. Ikusten zaizko gure gostuen aurka dituen moldeak, ez ordea, guk nahigabeturik, hark egin negar gordeak. Jaunak Adami ezarri zion Eba laguntzat aldean: lagun, munduko ibil aldian, lagun, zeruko bidean. Eba bietan ahulena da, indarrak duen legean, bainan lehena, kreatzea den kargu parerik gabean. Aurteng' urtea deitu daukate andren urte berezia, iduri eta aurten artean etzutela merezia. Nik eskatzen dut geldi dadila behin betikotz hautsia, emaztekia gizonetarik berexten duenn hesia. HERRIA ETA HIZKUNTZA (Xalbador/ Mikel Laboa)
Iragan egun batez, ostatu batean bi lagun ari ziren ez ta ba betean; biak ziren euskaldun zintzoak ustean, hala ere ezin adi elgarren artean; entzuten egona naiz omore tristean.
Ez dut osorik hartu baten parabola, erderaz mintza baitzen, berak jakin nola: gure herri maiteaz zuela axola, hau, bere gain baharra, bertzen men dagola, "Gora euskal-herria", frantsesez ziola.
Bertzea oldartu zen euskera garbian: "Gure hizkuntza ez da galduko agian! Hori dugu berexik guk Euskal-herrian, Gainerakotan gaude bertzen negurrian; frantses eginak gira joan den aspaldian!"
Bi gizon horietan, zugaitz onekoa batek ondoan zuen, bertzeak ostoa; gauza arrado hori ez dut gustokoa, mendian bizi arren, dut ikustekoa gaztainaren aldaxkez jantzirik pagoa.
Bat herria goratzen arrotz baten gisa, arrotz nahiak berriz herriaren hitza; gureak ja egin du, gaiten garbi mintza, lano pean bezala galduak gabiltza, ez daizke bi nagusi batean zerbiltza!
Elgarri direlakotz bi gizon jazarri, gauza bat bera dute bi pusketan zarri; gauza bat bera dute bi pusketan zarri; erakatxi hahi dut nik puskak elgarri, gure hizkuntza eta gure Euskal-herria.
Konparatzen baitut izaite bateri. Anai-arrebak, entzun ene aho-otsa: izaite bat ez daike hezur hutsez osa; herria da gorputza, hizkuntza bihotza; bertzetik berextean bitarik bakotxa, izaite horrendako segurra hil hotza.
Batzu herriaz orroit, euskeraz ahantzi bertzek euskera maite, herria gaitzetsi; hizkuntza ta herria berex ez doatzi, berek nahi daukute konpreniarazi bata bertzea gabe daizkela bizi.
NIGARRA BEGIAN (Xalbador/ Benito Lertxundi) Sumatuz euskaldunak, ospetsu nahian, guretik deus ez duen hizkuntza mihian, sofritzen egoiten naiz horien erdian, gutaz ahalgetuta, nigarrra begian.
Nehoiz etzeraukula, nik ez dut etsiko, gure kontzientzia atzartzen hasiko; egungo balentriak ez baitu betiko odolaren mintzoa isilaraziko.
Oi entzule maitea, otoi barkamendu, ez badut bozkarioz kantaldi hau ondu! jostetako gogoa dautate kendu, aunitz maite duenak aunitz sofritzen du.
AMA EUSKAL HERRIA ( Xalbador/ Anje Dualde) Delikatua baitut egungo sujeta, hasi aintzin egin dat zonbait gogoeta, gure arteko asko ele entzun eta, euskaldun agertzea ez baita jasteta.
Ama Euskal-Herriaz naiz naigabetua, uzterat doalakotz betikotz mundua, bere seme alabez abandonatua; nork barka dezaguke gure bekatua?
Badakir askoz ere nukela hobea nehori ez agertu ene dolarea; odolaren mintzoa eduki gordea nahiko nuke, bainan ezin dat ordea. Ama Euskal-Herriaz...
Bata dela eskuina, bertzea ezkerra, euskaldunen artean dugu herra, ahantziz, Ama, zure maitasun ederra; horra zure seme hok dautzugun eskerra. Ama Euskal-Herriaz...
Baztertu dugulakotz zure maitasuna, desegin da betiko gure batasuna; gu baitan aditzen da gudu oihartzuna, hau da zuri bizia hekendu dautzuna. Ama Euskal-Herriaz...
Lehen sartu zitzauzun ezpata zorrotza zure etxe nagusi jartzean arrotza; halere etzitzauzun gelditu bihotza; etxekoen eskutik duzu heriotza. Ama Euskal-Herriaz...
Hil hobi huntan noizbat norbait badabila, zure izaitearen herrestoen bila, lurpetik entzunen du deiadar bipila: hernen dago ama bat bere haurrek hila! Ama Euskal-Herriaz...
SORTETXEARI Oi gure etxe maitea, oroitzapenez betea, zorionaren atea! Zure altzoan iragana dut sortzetik orai artea. Izanagatik pobrea, bertzeak baino hobea ni sortu nintzan etxea. dudalarik zerbait pena zu zaitut lagun lehena, ihes leku hoberena. Zure alderat inguratzen naiz ahalik eta maizena. munduko leku maitena, zuri zor dautzut naizena: izena eta izana. Ene haur onak, badakit luzaro gabe engoitik joanen naizela mundutik. Arbason ganik ukan dohaina ez utz sekula eskutik, aldegitean hemendik heier erraitea gatik; Etxea han dago xutik! Pertsu hauk bururatzean, azken finez orroitzean, emanen naiz otoitzean: Etxea, noizbait utziko zaitut aunitz pena bihotzean; jaunak, zure babesean, nola bainintzan sortzean, naukala heriotzean. ESPERANTZARIK GABEKO AMODIOA (Xalbador/ Txomin Artola)
Amodioa gauza tristea, bihotzen higatzailea, guziz enea bezala bada esperantzarik gabea. Gizonarentzat hau baino malur handiagorik badea ? Ikusten eta ezin eskura maitatzen duen lorea !... Hunela bizi baino aunitzez hobe litaike hiltzea !
O, Jainko ona, zendako bada egin nauzu hoin maluros, begien bixtan izar eder bat ezarri dautazulakotz, ikus orduko maite nuena nik ditutan indar oroz ? Harek ordainez ez du enetzat ez begi eta ez bihotz... Nehoiz ikusi izan ez banu hobeko nuen ondikotz!
Oi, ene maite ezin ukana, zoin zaren xarmegarria ! Maite dut zure begitartea, maite zure boz eztia, halaber zure irri gozoa, zure izaite guzia ; zuretzat baizik ez dut begirik, zare ene iguzkia, gau eta egun zuri pentsatzen deramat ene bizia.
Martxoko hormak galduko duen lore pollit goiztiarra, ta eihartzerat bortxatua den aizeak hautsi abarra : ene bihotza ez ditaikea gauza horier konpara ? Nehoiz enea ez da izanen maitatzen dutan izarra, hortaz oroituz maiz etortzen zaut nigarra begietara.
Aitortzen dautzut, ene maitea, goiz aski banakiela etzintaizkela enea izan, bertze batentzat zinela ; bainan halere maitatu zaitut, ez bainezaken bertzela ; ene bihotza, bizi naizeno, izanen zaizu fidela, zuretzat bizi ez banitaike, zuretzat hil nadiela !
PRIMADERARI (Xalbador/ Erramun Martikorena)
Apirilean goiz eder batez goizik bainintzan atzarri, Eta ohea uzteko nagiz nindagola pentsalari, Etxe aintzineko sagar arbolan xori bat zagon kantari: Gau hartan zerbait gertatu zela, beha nezon kanpoari, Negu zitalak lekua utzi ziola primaderari.
Ene barnean senditu nuen gazteko sugar piztura, Bihotza berriz airatu zauntan kanpoko xori xixtura; Lur gain guziak galdua zuen negu beltzeko histura, Ni gandik ere aldaratu zen zahartzearen tristura: Etsipena zen leku guzitan argi berri bat piztu da!
Xori pareak ikusten ziren bel’izpi bana mokoan, Erasiaka han zabiltzala, sar ateraka, sasuan, Jainkoak berak erakatsirik dakiten soinu gozoan, Ohantze berri baten egiten elgarren amodioan, Maitasun hortan sortu beharrak diren umeak gogoan.
Xoraturikan kanpoari so iragan ditut orenak, Bixtan nituen bizi huntako dohainikan ederrenak, Niolarikan: Norentzat bada, gauza eder hauek denak? Nola ahantzi itsuak eta presondegian daudenak? Primaderaren edertasunik ikusi ezin dutenak!
Primaderaren iduria da gizonen gaztetasuna, Apirilean entzuten diren xori kanten oihartzuna; Indar guzia berekin dauka, gainerat edertasuna; Gazte maitea, estima zazu zutan duzun ontasuna, Zoin ederra den ikasi orduko iragan behar zaizuna!
KUKUA ETA PRIMADERA (Xalbador/ Imanol eta Pako Ibañez) Jainkoak emaiten du hainbeste aholku urtearen barruan asko heldu zauku batzu alaiak eta beste batzu mutu. Kukuak primaderan egiten du kuku biziaren esperantza erakartzen dauku.
Esaera zahar bat berritzera nua kukua berrikitan baita ixildua. Ezpada akabatzen guretzat mundua gu harekilan bainan denbora badua berriz ere entzunen da kukuen oihua.
Askotan ikusi dut arbola batean lagunak etzituen nahi bakean. Uda hor zen gainean hura joaitean, entzunen al dut berriz heldu den urtean ez dut gozorik berriz hura entzun artean.
XALBADORREN HERIOTZEAN (Xabier Lete/ Xabier Lete) Adiskide bat bazen orotan bihotz-bera, poesiaren hegoek sentimentuzko bertsoek antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari bakardadez josia, hiltzen lihoa iruten Bere barnean irauten oinazez ikasia... ikasia.
Nun hago, zer larretan Urepeleko artzaina, Mendi hegaletan gora oroitzapen den gerora ihesetan joan hintzana.