2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

LUDWIG VAN BEETHOVEN
           (1770-1827)
Beethovenekin topatu  izan bagina  Vienako kaleetan 1820an, behar bada pentsatuko genuke pertsona berezia edo arraro xamarra zela.  Modu traketsean janzten zen, ileak  orraztu gabe ibiltzen zituen, bizarra begietaraino iristen zitzaion,  txapela  hala moduz jantzia… hau da, ez zela oso txukuna janzteko kontu horietan.  Ibilera ere  berezia zuen: pauso luze eta indartsua, marmarka eta hainbat keinu egiten zituen eta batzuetan inongo arrazoi jakinik gabe izugarrizko barre algarak,  kantuak ,   oihuak jaurtitzen zituen; edo bere poltsikotik koadernoa atera, zerbait idatzi eta ibiltzen jarraitzen zuen.
Bere etxeraino lagundu izan bagenu berriz,  pentsatuko genuke  ez zela oso atsegina izango Beethoven bizilagun izatea.  Bere etxea kaos eta desordena hutsa zen: partiturak  lurretik, pianoa  hainbat soka hautsirekin, altzairuak  hala moduz kokatuak eta pixontzia denon  bistan.
Beethovenek dorpea izan behar zuen bai, baina  laguntzat hartuko bagintu,  zegoen lekuan egon da ere, egiten ari zena utzi eta besarkada estu eta indartsu bat emango liguke, hori bai,  bidean aurkitutako  mahai edo aulkia hankaz gora  jarriaz.  Eta besarkadaren ondoren  eskua adeitsuki, eta indartsu eskainiko liguke.
Baina  Vienako kaleetan zehar jarraitu izan bagenu, bera ez zen ohartu ere egingo, gorra baitzen. Imajina dezakezue zein sufrimendu izan behar duen musikari batentzat  nota bat bera ere ezin entzuna? Horregatik,  bere begiradan tristura sakon bat ere antzemango genuke.  Berekin  komunikatzeko,  bere koadernotxoa erabiliko genuke, eta    guk idatzitakoa  ona, barregarria zela pentsatuko balu, ziur irribarre zoragarri bat eskainiko ligukeela.
Diote  Beethoveni ez zitzaizkiola  bisitak asko gustatzen. Hau da, lanean ari bazen zerbait idazten jenderik ez zuela  nahi izaten etxean. Baina  gustuko  pertsonekin oso adeitsu eta maitagarria zen.  Egia da,  batzuetan lagunak ere ez zituela  ondo tratatzen, baina damutu ondoren  bazekien  barkamena eskatzen eta lagunek  barkatzen zioten.
Era desberdinetako laguntzak jaso bazituen  mezenas aristokratengandik ere, Beethovenek ez zituen haien kapritxoak eta nahiak egingo, eta beti bera zen bezala  onartu beharko zuten: bere jantzi  zimurtu eta itxurarekin, bere algara zaratatsuekin eta bere jenio txarrarekin. 

 Beethoveni ez zitzaion  gustatzen pianoa jotzea jendea entretenitzeko eta gorroto zuen jendea hurbiltzea konposatzen ari zenean.  Pianoa jotzen zuen berak nahi zuenean eta orduan ziur zegoen  jendeak bere musika baloratuko zuela. Behin , bilera elegante batetan pianoa jotzen ari zela, ondoko gelan Dukea modu zaratatsu batean neska gazte batekin ligatzen ari zen, eta Beethovenek  pianoa jotzeari utzi, altxatu eta horrelako zerriarentzat ez zuela joko oihukatu omen zuen. Bilera elegante hura  bat-batean  amaitu zen.

Beethovenen lagun edo ezagunen batek arazoak bazituen  beti egoten zen prest esku bat botatzeko. Behin,  Bach-en alaba gazteenari ere ekonomikoki lagundu zion. Baina gorreria handitzen zihoan heinean , nahiz  eta onbera izan  ez zen hainbeste fidatzen jendearekin. Pentsatzen zuen bera engainatzen saiatzen ari zirela.  Mesfidatia bihurtu zen batez ere etxe zaintzaile , neskame eta zerbitzariekin . Beraz, neskame eta etxe ugari izan zituen.

“ Berdin da” “ ez du axola” ez ziren Beethovenen hiztegian sartzen. Berethovenentzat partitura bateko nota bakoitza  oso garrantzitsua zen, baina  baita kafea egiteko modua ere. Bere kafeak  kikara bakoitzeko hirurogei kafe ale behar zituen, 60 eta ez 59 edo 61. Kafearekin bezalaxe zen janariarekin.  Behin jatetxe batean  berak eskatutako platera ez zioten zerbitzatu,  zerbitzariari kexatu eta  honek modu desegokian erantzun eta sukaldean  sartu zen.  Hurrengoan, zerbitzaria beste bezero batzuentzako plater batzuekin atera zenean Beethovenek berea bota zion aurpegira.
Beethoven iritsi zaigu  jenio txarreko gizon bezala, baina bazituen bere gauza onak ere, adibidez : umorea eta  zorte txarreko  zela onartzea . Berak zioen “ bizitza zoragarria da  baina  niretzat pozoitua dago” . Beste edozein  pertsona gor gelditu izan balitz gainbehera joango zatekeen, baina berak jakin  zuen heroi bat izaten. 

Beethovenentzat bere lanak, sinfoniak idaztea borroka bat izaten zen, ideiak asko lantzen zituen, zuzendu, hobetu, pentsatu... batzuetan urteak ematen zituen lan bat bukatzen. Horren adibide dira bere lan koadernoak, bere lanak nola aldatzen diren ikusteko hasieratik bukaerara.


Bosgarren sinfonia, bere gorrerira ohitzen ari zen garaian idatzi zuen, eta etorkizunari aurre egin nahi diola antzematen da.  Baina aldiz , biolontxelo eta pianorako idatzitako 3. sonata, garai berdintsuan idatzitakoa, oso lan lasaia  da.


Beethovenen 5. sinfoniako lehen mugimendua.

<




Piano ikasle askorentzat ikasgai  erakargarria. 

Elisarentzat sonata






Beethovenen musika  gogorra eta indartsua dela esan daiteke baina   aldi berean alaia, gozo eta umoretsua ere bada .  Eta batez ere naturarekiko zuen errespetua eta maitasuna erraz entzun daiteke bere hainbat lanetan, batez ere “ Pastoral “ sinfonian.




Pastoral sinfonia.


 


Bere bizitzako gertakizun garrantzitsu batzuk:

1770.urtean musikari lotuta zegoen familia batean. Ludwig bere aitonaren izena jarri zioten. Ludwig aitonak Boon-eko kortean  ospea zuen.
Johannek,  Beethoven  aita,  semea Mozart bezalakoa izatea nahi zuen, bere kontura aberasteko. Aita ez zen oso gizon fina. Izugarriko mozkorraldiak harrapatzen zituen eta semea esnarazten zuen gau erdian pianoa jo zezan.
Ez dakigu ziur bere jaiotze eguna eta bere aitak jaiotze urtea ere aldatu egiten zuen, 1772an jaio zela esanez, eta   bere semea ere prodijio bat zela erakutsi asmoz.
Ez zen haur prodijio bat  baina 16 urterekin piano-jole  eta organo jole bikaina zen eta  ordurako hainbat lan idatziak zituen.   Gehiago ikasi eta sakondu behar zuela eta, Vienara  bidali zuten. Baina  bi aste soilik bertan igarota bere ama gaixotu eta etxeratu egin zen. Bi aste horietan Mozartekin topatu zen, Mozart bere ibilbideko gailurrean zegoen, eta honek  esan omen zuen :” erne mutiko  honekin zer esana emango du eta”.
Bonnera itzuli ondoren bere ama hil egin zen, eta bere ardurapean gelditu ziren bere anaia gazteak. Aita guztiz alkoholizatua baitzegoen. Lau urtez Bonneko kortean biolin jole bezala aritu zen bere familiari jaten emateko.


Pianorako sonata: Ilargiaren argia





1792an  Haydn Bonnen izan zen,  Beethovenen lan batzuk erakutsi zizkioten eta  honi klaseak ematera prestatu eta berekin eraman zuen Vienara.  Urte berdinean aita hil zen eta bere anaiak hartuta betirako  Vienan aurkituko  du bere bizilekua.
Vienan  musikari bezala  edozein lan egiteko prest zegoen, baina Haydnen klaseak ez zitzaizkion  oso onuragarriak gertatu.  Edozein modutan azkar lortu zuen ezaguna izatea: kontzertu ugari eskainiz,  klaseak emanez. Garai haietan kontzertuak  aristokraten  etxe eta  palazioetan izaten ziren. Entzuleak  goi mailako gizon eta emakumeak ziren. Beethovenek , lehenik  Bach eta Mozarten lanak interpretatzen zituen  eta   gero bere lanak.  Baina  benetan fama bere bat-batekoek eman zioten: norbaitek gai bat jarri eta berak obra oso bat osatzen zuen.
Hirugarren hamarkadan  zegoenean bere lagunei esan zien gorra gelditzen ari zela eta bere lagun Maelzeli ( metronomoa asmatu zuena) tronpetilla handi bat eskatu zion, baina traste hura ez zitzaion baliagarri suertatu.  Bere gortasuna handitzen joan zen eta bere bizitzako azken bederatzi urtetan ez zuen ezer entzun.
Bere gortasunagatik ezin zituen piano kontzertuak eskaini, baina kontzertuak zuzendu zituen ia azkenerarte.  

Ez zen sekula ezkondu. Batzuk bere proposamena ez zuten onartu: erotuta zegoela pentsatzen zutelako, edo jada ezkonduta zeudelako. Beste  emakume aristokrata  batzuk maitemindu ziren Beethovenetaz, baina ezin izan zuten ezkondu  gure adiskidea Ludwig van Beethoven zelako. Van soilik eta ez von. Von aristokraten ezaugarriazen baina van oso arrunta.

1805ean Frantsesak Vienan sartu ondoren,Beethovenek  bere opera bakarra estreinatu zuen “ Eleonor”. Ez zen unerik egokiena, aristokrata gehienak  ihes eginda baitzeuden. Beraz, entzule gutxi eta arrakasta gutxiago.  Baina bere lagun batek bilera bat prestatu zuen bere etxean kultura eta artearekin lotura zuten hainbat pertsonekin opera  hobetzeko. Eta horrelaxe guztiz aldatu zuen , baita  izena ere “ Fidelio”. Eta hau inoiz idatzi den operarik onenetakotzat hartzen da.

Frantziar ejertzitoa Napoleonen gidaritzapean zegoen eta hasieran Beethoven guztiz txunditurik zegoen honekin, sorrera umil bateko gizona Europako boteretsuena izatera iritsi zelako. Beethovenentzat gizaki guztiok  berdinak gara jaiotzetik, hortik dator 9. Sinfoniako hizkiak diona “ Gizaki guztiak anaiak gara” eta aristokraziaz ez zen fida. Horrela,  bere 3. Sinfonia edo “ Heroika” Napoleoni eskaini  zion. Baina  honek beranduago bere burua  Frantziako enperadoretzat izendatu zuen,  eta Napoleoni eskainitako   orria hartu eta hautsi egin zuen.

1815ean bere anaia Kasper hil zen eta  9 urteko semearen  tutore izendatu zuen Ludwig. Hau da, semearen ardura zuen  koinatarekin batera. Bere koinatarekin oso gaizki moldatzen zen eta bere bizitzako urterik  ilunenak izan ziren hauek.  Bi urtez ez zuen ezer idatzi.

1817an berriro idazten hasi zen, eta bere azken hamar urtetan bere lanik onenak idatzi zituen. Sufrimendu, poz eta  etsipenaren adierazle guztiak.
1827an hil zen eta bere hiletan  izugarrizko jendetza elkartu zen eta kaleetara jende asko  hurbildu zen azkenekoz  Beethoven agurtzera.


7. sinfonia.   Hileta. Allegreto




Beethovenen 9. sinfonia  4. mugimendua