2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

IRAKURRALDIA 2020-7


Nire etxeko ataria


Igande arratsalde euritsu eta .......(1).............. batean, leihotik begira jarri nintzen.
 Korrika zetorren neska batek ...........(2)............ deitu zidan. Ez dakit
ongi zergatik baino larrituta zegoela ematen zuen. Nire ........(3)........ sartu zenez nora joanen ote zen pentsatzen hasi nintzen. Bigarren pisuko gazte zaratatsuenera agian? Edo laugarrenean bizi den amona ...........(4)............? Ez, lau katuekin bizi den andre ........(5).......  eta misteriotsuaren etxera seguraski. Hori pentsatzen ari nintzela,
bat-batean nire etxeko txirrina jo zuen. Harrituta ateko .........(6)......... begiratu nuen eta neska hura nire atearen parean zegoen: neska ezezagun
bat atean, korrika etortzea… Zerbait .......(7)........... sentitu nuen une horretan. Ez nintzen
irekitzen ausartu, .......(8)------- nintzen.

Amaia Aierdi Mariñelarena

Hitz batzuk ezabutu ditut, jarri bakoitza dagokion tokian.

zulotik, bakarti ,arraro,  aspertu, atarian, atentzioa, hiztunarenera, beldur.


IRAKURRALDIA 2020-6


Usainak

Usainak ditut maite. Usain mota guztiak: gozoak, lerdenak, leunak
eta eztiak. Gardenak, zein nazkagarriak. Guztiak ditut maite.
Nonbaitera iritsi orduko sudurreko leihatilak ongi zabaldu eta
bertako usain guztiak arnasteko ahalegina egiten dut. Batzuk ezagun
egiten zaizkit, eta oroitzapenak sortarazten dizkidate berehala.
Besteak, berriak dira niretzat, eta azkar barneratzen ditut,
badakidalako usain horiei ezker etorkizunean berriz biziko dudala
une hori.
Usainak ditut maite, haiek osatzen dutelako nire memoria. Iraganera
eramaten naute, lurrinez osatutako etengabeko bidaietan, eta haiei
ezker behin eta berriz ekartzen ditut gogora bizitako esperientzia
guztiak.
Usainak zenbat maite ditudan jakinik, perfumerik garestiena oparitu
zidan lagun batek behin. Haserre, oparia itzuli nion: ez ditut
perfumeak gogoko. Usainak estaltzen dituzte.

Maite al dituzu usainak? Zeintzuk dituzu gogoko eta zeintzuk gorrotatzen dituzu? Zergatik?
 


2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

IRAKURRALDIA 2020-5



EGUNEROKO POZ ETA PLAZER TXIKIAK


Eguneroko poz eta plazer txikiak : (…) 

 Ikaragarria da umeak ikastolatik harri koskor bat ekartzea oparitzeko
 Haurren begirada garden horiek eta irribarreak.
 Ile-apaindegira joan eta gozatu.
 Ostiral arratsaldean lehenengo garagardoari tragoa jo. 
 Sasoiko lehenengo gereziak jan. 
 Lekak patatekin. Arroza tomatearekin.
 Patata tortilla bokadiloa mendi puntan. 
Hondartzan bainatu eta lehortu barik eguzkitan etzan.
Ume txiki bat besoetan hartu.
Areitio igo Ermutik eta bihurgunea  pasatu eta Anboto eta Durangaldeko mendiak ikusi. Automobilean sartu euripean eta presa barik gidatu gustuko kantak entzunez.
 Antzerkira joan. Ozen abestu. Dena emanda dantza egin…(…)

Leire Narbaiza

Horiek Leire Narbaizaren poz eta plazer txikiak eta zureak zeintzuk dira?

IRAKURRALDIA2020-4


Ubuntu

Antropologo batek joko bat proposatu zien tribu afrikar
bateko umeei. Frutaz beteriko saski bat jarri zien zuhaitz baten
ondoan,eta esan: lehenengo iristen denarentzat izango dira fruta
guztiak.Lasterketari hasiera eman bezain pronto, umeek elkarri
eskua eman eta batera hasi ziren korrika. Lasterketa amaitzean
ere batera eseri ziren sariaz gozatzera. Berak, euretako batek
fruta guztiak irabaz zitzakeela kontuan hartuz, korrika egiteko
modu horren arrazoia galdetzean, umeek erantzun
zioten: UBUNTU,nola liteke gutako norbait zoriontsu izatea besteak
triste dauden artean?
 UBUNTU hitzak Xhosa kulturan zera esan nahi du: “Ni banaiz, gu bagarelako”.

http://www.summa-aldapeta.com/DOCSpastoral/cartel%20y%20cuentoe.pdf

2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

IRAKURRALDIA2020-3


“(…) Begira ezazue izarretara eta ez zuen                         . Saia zaitezte
zentzua bilatzen ikusten duzuenari, eta galde iezaiozue zeuen buruari
ea zergatik existitzen den unibertsoa. Izan zaitezte                       . Eta,
bizitza oso zaila iruditzen bazaizue ere, beti izango duzue zerbait
egiteko, arrakasta lortzera eramango zaituen                            . Ez etsi, hori
baita garrantzitsuena”.

Stephen Hawking

Goiko zatian  hiru hitz ezabatu ditut, ea asmatzen dituzuen zeintzuk diren ezabatutakoak.
Ez etsi, hori da garrantzitsuena

IRAKURRALDIA 2020/2


Egun on – esan zuen Printze txikiak.
– Egun on – erantzun zion dendariak.
Dendariak pilulak saltzen zituen, egarria asetzeko pilulak.
Astean bat hartuta ez duzu gehiago edateko beharrik sumatuko.
– Zergatik  saltzen duzu hori? –galdetu zion Printze txikiak.
– Denbora asko aurrezten duzu –erantzun zion dendariak. 
Adituek kalkuluak egin dituzte: aste bakoitzeko berrogeita hamar minutu aurrezten dituzu.
– Eta zer egingo dut berrogeita hamar minutu horiekin?
– Nahi duzuna egin dezakezu…
“Nik, esan zuen Printze txikiak bere baitarako, berrogeita hamar
minutu gastatzeko izanez gero, iturri baterantz ibiliko nintzateke, mantso-mantso…”


Printze txikia Antoine de Saint-Exupéry 

2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

IRAKURRALDIA 2020-1


Selma Lagerlöf, Literaturako Nobel saria irabazi zuen lehen emakumea

Apirilaren 23an Liburuaren Munduko Eguna dela eta, idazle bati buruz arituko gara: Selma Lagerlöf. Irakasle gisa lan egin zuen literaturak bizitzeko adina eman zion arte. Emakumea eta feminista izateagatik, hainbat aldiz ez zuten aukeratu, baina azkenean 1909an Literaturako Nobel saria irabazi zuen.

Selma Otiliana Lovisa Lagerlöf Suediako Marbacka herrian jaio zen, 1858ko azaroaren 20an. Ez zuen kirolerako afiziorik, agian, jaiotzatik aldakan arazoak izan zituelako. Ondorioz, beste zaletasun batzuk garatu zituen, irakurtzea, adibidez. Eta oso gazte irakurri zituen zenbait idazle ezagun: Dumas, Andersen, Scott.... Era berean, amonak ipuin asko kontatzen zizkion, eta ipuin kontaketaren tradizioak eragin handia izan zuen bere literaturan.

Irakasle eta idazle
Familia onekoa zen, baina urteak pasa ahala ondasunak galdu zituzten aitak alkoholarekin zituen arazoen ondorioz. Hura hil zenean, hark utzitako zorrei aurre egiteko, etxea saldu behar izan zuten eta familia sakabanatu egin zen. Selma Landskrona herrira joan zen bizitzera eta irakasle hasi zen lanean. Garaiko gizartea ezagutu zuen: pobrezia eta emakumearen diskriminazioa. Horrek, batetik, bere idazlanetarako inspirazio moduan balio izan zion; bestetik, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldeko lanari ekiteko.  
Giro horretan ezagutu zuen Sophie Adlesparre baroisa (Suediako mugimendu feministako ikur nagusia), eta hark konbentzitu zuen prosa lantzeko, ordura arte, batez ere poesia eta idazlan solteak egin baitzituen. Gomendioari jarraituz idatzi zituen Gösta Berlings saga (Gosta Berling-en saga) liburuaren lehen atalak. Lehiaketa batera bidali eta irabazi egin zuen. Jasotako sariarekin eta baroisak eman zion diruarekin irakaskuntza utzi eta erabat dedikatu zen idaztera.  

Inguruko errealitatearen kontakizunak
Selmaren lanek norbanakoen istorioak kontatzen dituzte, eguneroko bizitzari buruzkoak dira. Bikain kontatzen zuen inguruan gertatzen zena, eta errealitate horien inguruan eraikitzen zituen bere fikziozko pertsonaiak. Literaturan aurrera egin zuen eta baita arrakasta lortu ere. Eta aldi berean, emakumeen eskubideen alde gogor aritu zen. Horren ondorioz, oztopo ugari aurkitu zituen Literaturako Nobel saria eskuratzeko bidean. Emakume izatea nahikoa ez, eta gainera, ekintzaile feminista eta sufragista zen. Akademiako epaimahaikide batzuentzat onartezina zen hori, sari horiek gizonentzat bakarrik zirela pentsatzen baitzuten. Hala, bost aldiz geratu zen lortzeko bidean, 1909an bere lanaren balioa aurreiritzien gainetik jarri zen arte. Aurretik beste bi emakumek bakarrik irabazi zuten Nobel saria: Marie Curiek Fisikakoa (1901) eta Bertha von Sutnerrek Bakearen Nobel saria (1905).  
Saria emateko garaian Selmaren irudimen zorrotza aipatu zuten epaimahaiko kideek. Gösta Berlings sagaJerusalem eta Nils Holgerssons underbara (Nils Holgerssonen bidaia miresgarriak) lanak aipatu zituzten, besteak beste. Azken hori eta Kristuslegender (Jesusen Kondairak) euskarara ekarrita daude.  

Naziengandik ihes egiten laguntzen
Idaztearekin batera, bizitza osoan egin zuen bezala, azken urteetan ere behar zutenei laguntzen aritu zen. Horrela, naziengandik ihes egiten lagundu zien hainbat idazle eta pentsalariri. Horien artean dago Nelly Sachs poeta alemaniarra. Selmak eginiko bitartekari-lanari esker ihes egin zuten Sachsek eta bere amak Alemaniatik Suediara. Selmak, ordea, ez zuen inoiz jakin bere bitartekaritzak emaitzarik eman ote zuen, izan ere, 1940ko martxoaren 16an, aipatutako bi emakumeak Suediara iritsi aurretik hil zen, 81 urterekin. Marbackan hil zen, jaiotetxean, diru-sarrera nahikoak izan zituenean berriz erosi baitzuen familiaren etxea.
Sachesek Literaturako Nobel saria jaso zuen 1966an. Ekitaldian Selma Lagerlöf goraipatu zuen eta eskerrak eman zizkion egindakoagatik.   




2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

Sasiolako errotaria . Ramon Olasagasti

Ander begitan hartua dute ikaskide batzuek. Mila deabrukeria egiten dizkiote eta ez dute bakean uzten. Anderrek, ordea, ez ditu salatu nahi. Sasiolako errota abandonatura eramango dutela egiten diote mehatxu, hango mamuarekin gaua igarotzera. Herrian beti izan dira zurrumurruak eta kontu ilunak Sasiolako errotari buruz. Aspaldiko istorio beltz bat, inork argitu gabekoa, gordetzen da horma zahar haien artean. Pixkanaka, duela 60 bat urte gertatutako pasadizoak eta gaur egungo gorabeherak korapilatuz joango dira misteriozko kontakizun honetan.
  • Bullynga, belaunaldiz belaunaldi gaztetxoen artean sortzen diren harremanak jorratzen dira ipuin honetan, misterio eta beldur ukitu batez.
Elurraren formuula.  Bertol Arrieta.




Bikote-krisi latza dute Manuk eta Martak, eta banantzeak saihetsezina dirudi. Haserrealdi baten ostean, elurretara eraman du Manuk bien alaba, Jaione, baina azken honek faltan sumatu du ama, eta egunaren oroigarri, elur-bola bat eraman nahi dio, nahiz eta arrisku handia duten etxera iristerako dena urtu eta ur putzu bat besterik ez topatzeko.
Oskar eta Andre Arroxa Eric- Emmanuel Schmitt


Oskarrek,ospitalean leuzemiarekin dagoen mutikoak, egunero eskutitz bat idazten dio Jainkoari. Egunero  bisitatzera joaten zaion emakume misteriotsu eta maitagarriak, Andre Arroxak, aurkituko ditu eskutitzak. Liburu hau irakurtzen duzunean, konturatuko zara Oskarrek ospitalean egin zituen egunak zein aberatsak izan ziren: tristuraz, maitasunez , zalantzaz eta umorez beteak

Labarreko itsasargia

Labarrreko itsasargia.  Oihane fernandez+Alex Orbe



Trenean doa Ania, bera bakarrik. Etxeko istiluetatik urruntzearren, itsasertzean bizi den osabarenera bidali dute gurasoek; izan ere, farozaina da osaba Giuseppe, eta, horrez gain, bere isiltasunaren atzean misterio bat ezkutatzen duena. Marinel eta saregin, itsaslabar eta ekaitz, garai bateko maitasun debekatuen eta itsas abenturen kutsua du Oihane Fernandezek idatzi eta Lizardi Saria irabazi duen istorio eder honek.