1685-1750
Musikarik triste, alai eta
ederrena konposatu duen musikaria.
Musikaren arloan lan ugari egin zituena:Organoa jo elizan,
kontzertuak eskaini, irakasle...
Bere itxura nolakoa zen jakiteko erretratu bat daukagu eta kizkurrez
osatuko ileorde zuria izango litzateke ezaugarrietako bat. Beste zerbait
azpimarratuko al zenuke?
Jatea eta edatea ere atsegin zituen, pentsa batzuetan soldataren
zati bat garagardotan ere ordaindu zioten. Berarentzat oparirik
onenetakoa brandy edo ardo botila eta haragi zati on bat izaten
omen zen.
Familia. Musikoz osatutako familia batekoa zen. Bere birbirraitona okina zen baina lanean ari zen bitartean
"zitara" jotzen zuen. Zitara, gitarraren anai zaharrena dela
esan daiteke.
Bach familian 65 kide musikaz bizi izan ziren, hau da,
profesionalak ziren eta 50ek Johann izena zuten. Bach hitza musikaren sinonimo
dela esan daiteke.
Familian festa handiak ospatzen zituzten. Oso kristauak zirenez hasieran
kristauen abestiak kantatzen zituzten baina ondoren denetarik izaten omen
zen, benetan famili festa zoragarri eta alaiak izaten zituzten. Hura giroa
hura!!!
20 seme-alaba izan zituen baina 10 oso gazte hil ziren. Eta
hamarretik hiruk konpositore fama handia ere lortu zuten. Katea ez zen
eten.
Bi emazte, lehena Maria Barbara bere lehengusina. Bidaia
luze batetik etortzean jakin zuen jada hilda zegoela. Bidaiak garai batean oso
luzeak izaten baitziren eta ez zituzten guk gaur ditugun gailuak. Urte betera
berriro ezkondu zen Anna Magdalenarekin. Oso pozik zegoen ezkontza honekin, ze
urteko soldataren 1/5 ardotan gastatu baitzuen.
Ana Magdalenak haurrak hazteaz gain, beste gauza asko egiten
zituen. Besteak beste: abestu, klabikordioa eta organoa jotzen ikasi,
senarraren obrak transkribatu... egin behar guzti hauetaz gain loreak eta
txoriak maite zituen, eta bisita, festa ugari antolatzen zituen etxean. Backek
ez zion denbora gehiegi eskaintzen familiari.
Eguna konposatzen , organoa eta klabezina jotzen, ikasleei
irakasten, elizkizunetako koru eta orkestrak zuzentzen, instrumentuak
afinatzen, organo berriak ikuskatzen eta gainera eskutitz luze eta aspergarriak
idatzi behar zizkien bere mezenei.
Jarraituko dugu. Orain entzungai:
Brandemburgoko 3.kontzertua
Musika zen bere ahuldadea eta mundua. Bere lagun egiteko modua musikaz hitz egin eta musika jotzea zen. Buruz konposatzen zuen eta jarraian transkribitzen zuen. Gehienetan tintaz arkatzik erabili gabe.
Goldbergen bariazioak
Bizitza: 10 urterekin umezurtz gelditu zen, bere anaia zaharrenaren esku . Klabikordioa ikasi zuen eta ikasgai arruntekin aspertuta , anaia zaharrenari liburu batetan gorderik zeuzkan lan zailagoak eskatzen zizkion . Honek ez zion uzten eta gauez ilunpean kopiatzen zituen bertako lanak.
Ikasketetan ere aparta izan zen. Bere ikasketak eta ikastetxea ordaintzeko, aberatsen semeei latina irakatsi eta koruan abesten zuen. Beraz,abeslaria izan zen bere lehen esperientzia musikari profesional gisa .
Musika miresten zuen eta musika entzute arren 400 km.oinez egiteko gai izan zen. Esaten da, behin , kontzertu bat entzutetik zetorrela, goseak jota , ostatu batetik bi sardinzar buru bota zizkiotela. Baina, sardina buruen barruan bi urrezko txanpon aurkitu zituela. Agian, Bach miresten zuen norbaitek jaurtiko zizkion?
Hemezortzi urterekin inguruko herrietan kontzertuak emanez bizimodua ateratzen zuen. Baina ,arazo eta haserre ugari izaten zituen udal agintariekin diru kontuak bide. Behin bazihoala esan zienean agintariei kartzelan sartu zuten hilabete baterako. Noski, Bachek konposatzeko aprobetxatu zuen denboraldi hura.
Hogeita hamar urterekin organista eta klabezinista onaren ospea zeukan eta Dresdera deitu zuten lehiaketa batean parte hartzera. Marchand musikari frantsesarekin lehiatu behar zuen. Honek jakin zuenean Bachen aurka lehiatu behar zuela Frantziara itzuli zen.
Azken hogeita sei urteak Leipzig-en igaro zituen. Bertako agintariekin ere ez zen ondo moldatzen, eta beti diru kontuak ziren tartean.
Berlinera ere joan zen bere semea bisitatzera eta Erregearen pianoan kontzertu bat eskaini zuen. Kontuan izan orduan ari zela pianoa lehen urratsak ematen. Berlinen semeak Opera antzokira eraman zuen eta bertako jan gela famatua soinu aldetik berezia zela gure Bach ohartu zen. Izkin batean xuxurlatzen zena beste izkinean entzuten zen baina ez erdian.
Zahartzaroan itsutzen hasi zen. Bizirik zegoela , Leipzig-eko agintariek bera ordezkatzeko deialdia egin zuten, eta Bach izugarri haserretu zen. Ebakuntza bat egin zuen, haseran zerbait hobetu bazuen ere, ez zen ebakuntza arrakastatsua izan eta itsu gelditu zen.
Bere azken lana "Fugaren artea" amaitu gabe utzi zuen. Gaur egungo interpretatzaileek ere lan hori jotzen dutenean horrela uzten dute: amaitu gabe.
Semeei utzi zizkien bere lan guztiak baina asko galdu dira.
Preludio koralak
Mateoren pasioa
Eta azkenik zuek proposatutakoa gehitzen dut:
Tokata eta fuga BWV 565