Amerikara noa ere nere borondatez, hemen baino hobeto izateko ustez; aspertua bai nago hemengo izatez, adios aita eta ama ondo bizi bitez.
Lehenago ere seme bat ba dit Amerikan, orain dela sei urte joana hemendikan; baldin topatzen badek haren biderikan, esanakiok aita bizi dela oraindikan.
Kafia hartutzen det egunian bi aldiz, baita pasiatu ere nik nahi haina zaldiz; jan edanaren faltik ez, osasuna berriz... Aita bizimodu hau Donostian izan balitz.
"HEMEN" VENDETTA
Indarraren eredu zara. Denon harribitxia. Irrifarre hura piztean eta hortzak estutzean.
Herri honek batu gaittu bidean, gaztetako ametsekin borrokan.
Hitz hauek idatzi dittut zuretzat, zurekin batera dauden bihotz urratuentzat
Hemen gaittuzu betiko Hemen gaittuzu betiko Hemen gaittuzu eztarrietatik eskutara ta hemen gaittuzu betiko
Jakin bide luze honetan bakarrik ez zauzela Danan indarra eskuetan, kemena bixotzien
Herri honek batu gaittu bidean, gaztetako ametsekin borrokan.
Hitz hauek idatzi dittut zuretzat, zurekin batera dauden bihotz urratuentzat
Hemen gaittuzu betiko Hemen gaittuzu betiko Hemen gaittuzu eztarrietatik eskutara ta hemen gaittuzu betiko
Gogor ekin herria hirekin, gogor ekin kaleetan ikusi begitako disdira hori
Txokora eta zabalera emaiok egurra
Gogor ekin. Gogor ekin
Hemen gaittuzu betiko Hemen gaittuzu betiko Hemen gaittuzu eztarrietatik eskutara ta hemen gaittuzu betiko (x2)
2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea
AGUR XIBERUA. ( Herrikoia- Etxahun Iruri)
Sorlekhia ützirik gazte nintzalarik
Parisen sarthü nintzan korajez betherik
Plaseres gose eta bürian hartürik
Behar niala alagera bizi
Bostetan geroztik
Nigar egiten dit
Xiberua zuri
Agur Xiberua
Bazter güzietako xokhorik eijerrana
Agur sorlekhia
Zuri ditit ene ametsik goxuenak
Bihotzan ersitik
Bostetan elki deitadazüt hasperena
Zü ützi geroztik
Bizi niz trixterik
Abandonatürik
Ez beita herririk
Parisez besterik
Zü bezalakorik.
Palazio eijerretan gira alojatzen
Eta segür goratik aide freska hartzen
Gaiñ behera soginez beitzait üdüritzen
Horri gañen nizala agitzen
Bene ez dira heben
Bazterrak berdatzen
Txoriek khantatzen!
Agur Xiberua...
Ametsa, lagün neza ni Atharratzerat
Ene azken egüna han igaraitea
Orrhiko txoriaren khantüz behartzera
Pharka ditzan nik egin nigarrak
Hots, Xiberütarrak
Aintzinian gora
Üxkaldün bandera.
Agur Xiberua...
2019(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna
JOANA BIXENTA OLABE. BILINTX . Xabier Lete
J. B.: Nagusi jauna, auxen da lana,
amak bigaltzen nau berorrengana.
N. J.: Ai, bigaldubo bazinduke maiz!
Zu ikusita konsolatzen naiz.
Xinista zazu
oso zoraturikan nakazu!
Orren polita nola zera zu?
J. B.: Amak esan dit, etxeko errenta
pagatzeko dirurik ez zuben-ta,
ia egingo diyon mesere,
illabetian geienaz ere,
itxogotia; (sic)
bara zierto dala ematia
pasa baño len illabetia.
N. J.: Logratutzia, errex alare,
naiz ori ta beste zernai gauza're,
seguru dala esan amari,
zu baldiñ bazatoz mandatari;
dudarik gabe,
nere borondatiaren jabe
zu zera, Juana Bixenta Olabe.
J. B.: Beraz bertatik nua etxera
poz aundi bat amari ematera;
oraiñ ariyo, nagusi jauna,
presaka juan biat amagana.
N.J.: Ez zuazela;
portatu zaite nik nai bezela,
gaur etxera juan ez zaitezela.
N. J.: Gañera berriz, Juana Bixenta,
utziko dizutet etxeko errenta
kito zor dirazuten guziya,
kunplitzen banazu kutiziya.
J. B.: Lotsa gogorra!!
Sufritzen dago gaur nere onra,
penaz malkuak darizkit orra!!
N. J.: Nik ditut kulpak, ez egiñ negar,
orlakorik ez nizun esan biar;
animan sentitutzen det miña
zuri ofensa ori egiña.
Maldiziyua!
Ez dakit nun nekan juiziyua,
eskatzen dizut barkaziyua!
Eldu zanian urrengo goiza,
nagusiyak zuben kunplitu itza
juan zitzaion amari etxera,
andretzat alaba eskatzera;
amak txit firme
artu ta gero milla informe,
gelditu ziran biyak konforme.
Dama gaztiak, ez egon lotan,
begira zaitezte ispillu ontan
gustatuta birtute ederra,
andretzat artu bere maizterra
du nagusiyak;
orla irabaztera graziyak
saia zaitezte beste guziyak.