(1770-1827)
Beethovenekin topatu  izan bagina 
Vienako kaleetan 1820an, behar bada pentsatuko genuke pertsona berezia
edo arraro xamarra zela.  Modu traketsean
janzten zen, ileak  orraztu gabe ibiltzen
zituen, bizarra begietaraino iristen zitzaion,  txapela 
hala moduz jantzia… hau da, ez zela oso txukuna janzteko kontu
horietan.  Ibilera ere  berezia zuen: pauso luze eta indartsua,
marmarka eta hainbat keinu egiten zituen eta batzuetan inongo arrazoi jakinik
gabe izugarrizko barre algarak,  kantuak
,   oihuak jaurtitzen zituen; edo bere poltsikotik koadernoa atera, zerbait
idatzi eta ibiltzen jarraitzen zuen.
Bere etxeraino lagundu izan bagenu berriz,  pentsatuko genuke  ez zela oso atsegina izango Beethoven
bizilagun izatea.  Bere etxea kaos eta desordena
hutsa zen: partiturak  lurretik,
pianoa  hainbat soka hautsirekin,
altzairuak  hala moduz kokatuak eta pixontzia
denon  bistan. 
Beethovenek dorpea izan behar zuen bai, baina  laguntzat hartuko bagintu,  zegoen lekuan
egon da ere, egiten ari zena utzi eta besarkada estu eta indartsu bat emango
liguke, hori bai,  bidean aurkitutako  mahai edo
aulkia hankaz gora  jarriaz.  Eta besarkadaren ondoren  eskua adeitsuki, eta indartsu eskainiko
liguke. 
Baina  Vienako kaleetan zehar jarraitu izan
bagenu, bera ez zen ohartu ere egingo, gorra baitzen. Imajina dezakezue zein
sufrimendu izan behar duen musikari batentzat 
nota bat bera ere ezin entzuna? Horregatik,  bere begiradan
tristura sakon bat ere antzemango genuke.  Berekin  komunikatzeko,  bere koadernotxoa erabiliko genuke, eta    guk idatzitakoa  ona, barregarria zela pentsatuko balu, ziur irribarre
zoragarri bat eskainiko ligukeela.
Diote  Beethoveni ez zitzaizkiola  bisitak asko gustatzen. Hau da, lanean ari
bazen zerbait idazten jenderik ez zuela  nahi izaten etxean. Baina  gustuko  pertsonekin oso adeitsu eta
maitagarria zen.  Egia da,  batzuetan
lagunak ere ez zituela  ondo tratatzen,
baina damutu ondoren  bazekien  barkamena eskatzen eta lagunek  barkatzen zioten.
Era desberdinetako laguntzak jaso bazituen  mezenas aristokratengandik ere, Beethovenek ez zituen haien kapritxoak eta nahiak egingo,
eta beti bera zen bezala  onartu beharko
zuten: bere jantzi  zimurtu eta
itxurarekin, bere algara zaratatsuekin eta bere jenio txarrarekin. 
Beethoveni ez zitzaion gustatzen pianoa jotzea jendea entretenitzeko eta gorroto zuen jendea hurbiltzea konposatzen ari zenean. Pianoa jotzen zuen berak nahi zuenean eta orduan ziur zegoen jendeak bere musika baloratuko zuela. Behin , bilera elegante batetan pianoa jotzen ari zela, ondoko gelan Dukea modu zaratatsu batean neska gazte batekin ligatzen ari zen, eta Beethovenek pianoa jotzeari utzi, altxatu eta horrelako zerriarentzat ez zuela joko oihukatu omen zuen. Bilera elegante hura bat-batean amaitu zen.
Beethoveni ez zitzaion gustatzen pianoa jotzea jendea entretenitzeko eta gorroto zuen jendea hurbiltzea konposatzen ari zenean. Pianoa jotzen zuen berak nahi zuenean eta orduan ziur zegoen jendeak bere musika baloratuko zuela. Behin , bilera elegante batetan pianoa jotzen ari zela, ondoko gelan Dukea modu zaratatsu batean neska gazte batekin ligatzen ari zen, eta Beethovenek pianoa jotzeari utzi, altxatu eta horrelako zerriarentzat ez zuela joko oihukatu omen zuen. Bilera elegante hura bat-batean amaitu zen.
Beethovenen lagun edo ezagunen batek arazoak
bazituen  beti egoten zen prest esku bat
botatzeko. Behin,  Bach-en alaba
gazteenari ere ekonomikoki lagundu zion. Baina gorreria handitzen zihoan
heinean , nahiz  eta onbera izan  ez zen hainbeste fidatzen jendearekin.
Pentsatzen zuen bera engainatzen saiatzen ari zirela.  Mesfidatia bihurtu zen batez ere etxe
zaintzaile , neskame eta zerbitzariekin . Beraz, neskame eta etxe ugari izan zituen.
“ Berdin da” “ ez du axola” ez ziren
Beethovenen hiztegian sartzen. Berethovenentzat partitura bateko nota
bakoitza  oso garrantzitsua zen,
baina  baita kafea egiteko modua ere.
Bere kafeak  kikara bakoitzeko hirurogei
kafe ale behar zituen, 60 eta ez 59 edo 61. Kafearekin bezalaxe zen
janariarekin.  Behin jatetxe batean  berak eskatutako platera ez zioten
zerbitzatu,  zerbitzariari kexatu
eta  honek modu desegokian erantzun eta
sukaldean  sartu zen.  Hurrengoan, zerbitzaria beste bezero
batzuentzako plater batzuekin atera zenean Beethovenek berea bota zion
aurpegira.
Beethoven iritsi zaigu  jenio txarreko gizon bezala, baina bazituen
bere gauza onak ere, adibidez : umorea eta 
zorte txarreko  zela onartzea .
Berak zioen “ bizitza zoragarria da 
baina  niretzat pozoitua dago” .
Beste edozein  pertsona gor gelditu izan balitz gainbehera joango zatekeen, baina berak jakin  zuen heroi bat izaten. 
Beethovenen 5. sinfoniako lehen mugimendua.
<
Bosgarren sinfonia, bere gorrerira ohitzen ari
zen garaian idatzi zuen, eta etorkizunari aurre egin nahi diola antzematen
da.  Baina aldiz , biolontxelo eta
pianorako idatzitako 3. sonata, garai berdintsuan idatzitakoa, oso lan lasaia  da.
Beethovenen 5. sinfoniako lehen mugimendua.
Piano ikasle askorentzat ikasgai erakargarria.
Elisarentzat sonata
Beethovenen musika  gogorra eta indartsua dela esan daiteke
baina   aldi berean alaia, gozo eta umoretsua ere bada
.  Eta batez ere naturarekiko zuen
errespetua eta maitasuna erraz entzun daiteke bere hainbat lanetan, batez ere “
Pastoral “ sinfonian.
Pastoral sinfonia.
Bere
bizitzako gertakizun garrantzitsu batzuk:
1770.urtean
musikari lotuta zegoen familia batean. Ludwig bere aitonaren izena jarri
zioten. Ludwig aitonak Boon-eko kortean 
ospea zuen. 
Johannek,  Beethoven 
aita,  semea Mozart bezalakoa
izatea nahi zuen, bere kontura aberasteko. Aita ez zen oso gizon fina. Izugarriko mozkorraldiak harrapatzen zituen
eta semea esnarazten zuen gau erdian pianoa jo zezan.
Ez dakigu ziur bere jaiotze eguna eta bere
aitak jaiotze urtea ere aldatu egiten zuen, 1772an jaio zela esanez, eta   bere semea ere prodijio bat zela
erakutsi asmoz. 
Ez
zen haur prodijio bat  baina 16 urterekin
piano-jole  eta organo jole bikaina zen
eta  ordurako hainbat lan idatziak zituen.   Gehiago ikasi eta sakondu behar zuela eta, Vienara  bidali zuten. Baina  bi aste soilik bertan igarota bere ama gaixotu
eta etxeratu egin zen. Bi aste horietan Mozartekin topatu zen, Mozart bere
ibilbideko gailurrean zegoen, eta honek 
esan omen zuen :” erne mutiko 
honekin zer esana emango du eta”.
Bonnera
itzuli ondoren bere ama hil egin zen, eta bere ardurapean gelditu ziren bere
anaia gazteak. Aita guztiz alkoholizatua baitzegoen. Lau urtez Bonneko kortean
biolin jole bezala aritu zen bere familiari jaten emateko.
Pianorako sonata: Ilargiaren argia
Pianorako sonata: Ilargiaren argia
1792an Haydn Bonnen izan zen, Beethovenen lan batzuk erakutsi zizkioten eta honi klaseak ematera prestatu eta berekin eraman zuen Vienara. Urte berdinean aita hil zen eta bere anaiak hartuta betirako Vienan aurkituko du bere bizilekua.
Vienan  musikari bezala  edozein lan egiteko prest zegoen, baina
Haydnen klaseak ez zitzaizkion  oso
onuragarriak gertatu.  Edozein modutan
azkar lortu zuen ezaguna izatea: kontzertu ugari eskainiz,  klaseak emanez. Garai haietan kontzertuak  aristokraten  etxe eta  palazioetan izaten ziren. Entzuleak  goi mailako gizon eta emakumeak ziren. Beethovenek
, lehenik  Bach eta Mozarten lanak
interpretatzen zituen  eta   gero bere lanak.  Baina 
benetan fama bere bat-batekoek eman zioten: norbaitek gai bat jarri eta
berak obra oso bat osatzen zuen.
Hirugarren
hamarkadan  zegoenean bere lagunei esan zien gorra gelditzen ari zela eta bere lagun
Maelzeli ( metronomoa asmatu zuena) tronpetilla handi bat eskatu zion, baina traste hura ez zitzaion baliagarri suertatu.  Bere gortasuna handitzen joan zen eta bere bizitzako
azken bederatzi urtetan ez zuen ezer entzun.
Bere
gortasunagatik ezin zituen piano kontzertuak eskaini, baina kontzertuak zuzendu
zituen ia azkenerarte.  
Ez
zen sekula ezkondu. Batzuk bere proposamena ez zuten onartu: erotuta zegoela
pentsatzen zutelako, edo jada ezkonduta zeudelako. Beste  emakume aristokrata  batzuk maitemindu ziren Beethovenetaz, baina
ezin izan zuten ezkondu  gure adiskidea
Ludwig van Beethoven zelako. Van soilik eta ez von. Von aristokraten
ezaugarriazen baina van oso arrunta.
1805ean
Frantsesak Vienan sartu ondoren,Beethovenek 
bere opera bakarra estreinatu zuen “ Eleonor”. Ez zen unerik egokiena,
aristokrata gehienak  ihes eginda
baitzeuden. Beraz, entzule gutxi eta arrakasta gutxiago.  Baina bere lagun batek bilera bat prestatu
zuen bere etxean kultura eta artearekin lotura zuten hainbat pertsonekin
opera  hobetzeko. Eta horrelaxe guztiz
aldatu zuen , baita  izena ere “
Fidelio”. Eta hau inoiz idatzi den operarik onenetakotzat hartzen da.
Frantziar
ejertzitoa Napoleonen gidaritzapean zegoen eta hasieran Beethoven guztiz
txunditurik zegoen honekin, sorrera umil bateko gizona Europako boteretsuena
izatera iritsi zelako. Beethovenentzat gizaki guztiok  berdinak gara jaiotzetik, hortik dator 9.
Sinfoniako hizkiak diona “ Gizaki guztiak anaiak gara” eta aristokraziaz ez zen
fida. Horrela,  bere 3. Sinfonia edo “
Heroika” Napoleoni eskaini  zion. Baina  honek beranduago bere burua  Frantziako enperadoretzat izendatu zuen,  eta Napoleoni eskainitako   orria hartu eta
hautsi egin zuen.
1815ean bere anaia Kasper hil zen eta  9
urteko semearen  tutore izendatu zuen
Ludwig. Hau da, semearen ardura zuen  koinatarekin batera. Bere koinatarekin oso
gaizki moldatzen zen eta bere bizitzako urterik 
ilunenak izan ziren hauek.  Bi urtez ez zuen ezer idatzi.
1817an
berriro idazten hasi zen, eta bere azken hamar urtetan bere lanik onenak idatzi
zituen. Sufrimendu, poz eta  etsipenaren
adierazle guztiak.
1827an
hil zen eta bere hiletan  izugarrizko
jendetza elkartu zen eta kaleetara jende asko  hurbildu zen azkenekoz  Beethoven agurtzera.
7. sinfonia. Hileta. Allegreto
7. sinfonia. Hileta. Allegreto
Beethovenen 9. sinfonia  4. mugimendua

 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina