2018(e)ko apirilaren 16(a), astelehena

ESKU LARRU BELTZAK. JASONE OSORO

Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra
den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.
Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua
taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.

3 iruzkin:

  1. Niri liburu hau asko gustatu zait. Nerabezaroan gertatzen diren gauzak kontatzen dituelako eta oso entretenigarria iruditu zaidalako. Nik irakurtzea gomendatuko nuke, gizakiaren bi aldeak ikustea dauzkagulako, dena konplexuz eta inseguridadez beteta
    dagoena eta bestea harrokeriaz betea dagoena

    Anne A. 2-c

    ErantzunEzabatu
  2. Niri asko gustatu zait, tentsioa sortzen duten momentu batzuk dituelako. Liburua ez da oso luzea eta erraz irakurtzen da. Marrazki gutxi dituen arren, oso ondo ulertzen da. Nik 10 urtetik gorako ume eta heldu guztiei gomendatuko nieke.

    Andoni Iturrioz 2.A

    ErantzunEzabatu
  3. Niri liburu hau asko gustatu zait,entretenigarria delako. Liburua oso erraz irakurtzen da nahiz eta marrazki gutxi eduki. Ezekiel liburuaren antzekoa da baina beste istoria batekin. Nik liburu hau irakurtzea gomendatuko nuke 10 urtetik gorakoei.
    Shahzadi Waris 2.B

    ErantzunEzabatu