2018(e)ko irailaren 4(a), asteartea

KANTUZ  ARALARREN

                                                                   1
Entzumena,zure organo babesgabea da.
Ikusmena gorde egiten da,betazalak itxi eta ja ez duzu ikusiko.
Belarriak, ostera, ez dira berez zarratzen,
dena entzun behar bazenu bezala.
Begiek aukeratu egiten dute, nora eta hara zuzen daitezke,
baina probatu belarriekin, apenas mugituko dituzu.
Edozer entzun behar izaten duzu,
zarata asko baitabil airean paraje horretan:
Haiazea,euria,irratiaren estatika,kamioi bat tarrapataka.
Arantzok ikertu eta, John Cagek,
soinu efektu moduan ezik,
musika tresna moduan erabili nahi izan zituen.

Memoria eta desira. Joseba Sarrionaindia


ZERGATIK UTZI KANTATZEARI. BENITO LERTXUNDI

Nere bizitza, munduko arranguren 
gainetik, amaiezinezko 
kantu batean, airos doa
nere bizitza kantu batean.
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Urrun bada ere, sorkuntza berri bat
irigartzen duen doinu hori
entzuten dut, harrabots eta 
borroka ororen artean.
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Ekaitzak ondoan ziztuka
ari bada, zer axola!
Egia bizirik dela badakit
bizirik dela badakit
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Zer axola nere inguruan
iluna hertsitzen bada?
Gauean kantak sortzen ditu, 
Gauena kantak sortzen ditu.
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Nere pake kuttunena
itzutuko duen trumoirik ez da
harkaitz horri lotzen natzaion
lotzen natzaion bitartean.
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Amodioa zeru-lurren
jauna bada, jauna bada
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?




partitura

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina