2018(e)ko azaroaren 6(a), asteartea





PIKONDOAREN BALADA. 
LEIRE BILBAO+MAITE MUTUBERRIA


Leire Bilbao + Maite Mutuberria (IL.), Pikondoaren balada: Osaba Lukasek etxe ondoko pikondoaren adarretan pasatzen du eguna, liburuak irakurriz, etxekoekin hitz eginez eta kanta zaharrak abestuz; gerra iristen denean ere, bertan ezkutaturik geratuko da, armei uko eginda, halako batean, sekula gehiago arbolatik ez jaistea erabakitzen duen arte. Istorio eder eta hunkigarria, Martiña ilobak kontatua.

1 iruzkin:

  1. "Pikondoaren balada" irakurri nuen lehenengo aldian ez zitzaidan asko gustatu baina bigarren aldian hobeto ulertu nuen eta gehiago gustatu zitzaidan.
    Motza izan arren ez da saiatu behar azkar irakurtzen. Hobe lasaitasunez irakurtzen bada istorioa ondo ulertzeko.
    Liburutik gehien gustatu zitzaidana Lukas pertsonaia izan zen oso bitxia zelako eta nahi zuena egiten zuelako.
    Maite Mutuberriaren ilustrazioak oso originalak iruditu zaizkit ere.

    Marene San Martin
    1.C

    ErantzunEzabatu