DIN,DAN,DON... KANPAI LAPURRAK NON?
Etxe batean argia joan da. Bertako biztanleek ez zuten izango bestela aspaldiko kontu zahar hau kandela-argitan entzuteko aukerarik. Polita, erakargarria eta indar handiko kontakizuna: orriak jan beharrean irakurtzeko modukoa. Lapurrak, gerra, gorrotoa, amodioa... denetik aurkituko du irakurleak liburu honetan. Bigarren Karlista Gerrate garaian dago kokatua. Baptiste Lizarraga lapur handiak eta Baionako bitxigile aberats batek egin zuten tratuarekin hasten da, eta idazleak azkenerako gordetzen duen sekretutxo batekin bukatu. Liburu laburra baina mamitsua, idazle on baten lumari dagokion bezalakoa.
“Din dan don… Kanpai-lapurrak non?” liburua oso interesgarria da. Abentura asko bilatuko ditu irakurleak bertan,eta bide batez, karlisten garaiko hainbat gauza ere ikasiko ditu. Bestalde, hemen inguruan gertatutako historio bat denez, niretzako behintzat askoz kilikagarriagoa da. Nik gomendatuko nuke liburu hau, baina beti ere kontuan artuta, nahiz eta liburu motxa izan bere zailtasunak dituela ulertzeko.
ErantzunEzabatuAinhoa Uzkudun Olano 2B
Niri liburu hau asko gustatu zait. Alde batetik abenturazko liburua delako eta bestetik Euskal izenak eta bertako herrien izenak agertzen direlako.Gainera liburu laburra da eta erraza irakurtzeko.
ErantzunEzabatuUgaitz Mugica 2A
Nik liburu hau bigarren hiruhilabetean irakurri dut. Ez zait batere gustatu, alde batetik, izenek asko nahasten ninduten eta bestetik, ez zait batere gustatzen irakurtzea. Horiek izan dira niri liburu hau ez gustatzeko arrazoiak.
ErantzunEzabatuJulen 2.B
Niri liburu hau gustatu zait. Bi istoriotan banatzen dela konturatu naiz eta hori zail xamarra iruditu zait. Istoriak bere algara puntua bazuen. Gainera marrazkiak dotoreak ziren. Laburbilduz, nahiz eta liburua pixka bat nahastua izan nik gomendatuko nuke.
ErantzunEzabatuYon MIkel Artola 2-A
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuLiburu hau zail xamarra egin zait irakurtzeko. Nahiz eta liburu motza izan, pertsonai asko agertzen dira eta horrek zaildu zidan irakurketa. Beste aldetik, kontatzen duen ipuina polita eta interesgarria iruditu zait.
ErantzunEzabatuGomendatuko nuke, baina baita ere esango nuke zaila dela ulertzea ipuina.
Aisha Etxeberria Zubeldia
2A