Selma Lagerlöf, Literaturako Nobel saria
irabazi zuen lehen emakumea
Apirilaren
23an Liburuaren Munduko Eguna dela eta, idazle bati buruz arituko gara: Selma
Lagerlöf. Irakasle gisa lan egin zuen literaturak bizitzeko adina eman zion
arte. Emakumea eta feminista izateagatik, hainbat aldiz ez zuten aukeratu,
baina azkenean 1909an Literaturako Nobel saria irabazi zuen.
Selma Otiliana Lovisa Lagerlöf Suediako
Marbacka herrian jaio zen, 1858ko azaroaren 20an. Ez zuen kirolerako afiziorik,
agian, jaiotzatik aldakan arazoak izan zituelako. Ondorioz, beste zaletasun
batzuk garatu zituen, irakurtzea, adibidez. Eta oso gazte irakurri zituen
zenbait idazle ezagun: Dumas, Andersen, Scott.... Era berean, amonak ipuin asko kontatzen
zizkion, eta ipuin kontaketaren tradizioak eragin handia izan zuen bere
literaturan.
Irakasle eta idazle
Familia onekoa zen, baina urteak pasa ahala
ondasunak galdu zituzten aitak alkoholarekin zituen arazoen ondorioz. Hura hil
zenean, hark utzitako zorrei aurre egiteko, etxea saldu behar izan zuten eta
familia sakabanatu egin zen. Selma Landskrona herrira joan zen bizitzera eta
irakasle hasi zen lanean. Garaiko gizartea ezagutu zuen: pobrezia eta
emakumearen diskriminazioa. Horrek, batetik, bere idazlanetarako inspirazio
moduan balio izan zion; bestetik, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldeko
lanari ekiteko.
Giro horretan ezagutu zuen Sophie Adlesparre baroisa (Suediako
mugimendu feministako ikur nagusia), eta hark konbentzitu zuen prosa lantzeko,
ordura arte, batez ere poesia eta idazlan solteak egin baitzituen. Gomendioari
jarraituz idatzi zituen Gösta Berlings saga (Gosta Berling-en saga) liburuaren
lehen atalak. Lehiaketa batera bidali eta irabazi egin zuen. Jasotako
sariarekin eta baroisak eman zion diruarekin irakaskuntza utzi eta erabat
dedikatu zen idaztera.
Inguruko errealitatearen kontakizunak
Selmaren lanek norbanakoen istorioak kontatzen
dituzte, eguneroko bizitzari buruzkoak dira. Bikain kontatzen zuen inguruan
gertatzen zena, eta errealitate horien inguruan eraikitzen zituen bere
fikziozko pertsonaiak. Literaturan aurrera egin zuen eta baita arrakasta lortu
ere. Eta aldi berean, emakumeen eskubideen alde gogor aritu zen. Horren
ondorioz, oztopo ugari aurkitu zituen Literaturako Nobel saria eskuratzeko
bidean. Emakume izatea nahikoa ez, eta gainera, ekintzaile feminista eta sufragista
zen. Akademiako epaimahaikide batzuentzat onartezina zen hori, sari horiek
gizonentzat bakarrik zirela pentsatzen baitzuten. Hala, bost aldiz geratu zen
lortzeko bidean, 1909an bere lanaren balioa aurreiritzien gainetik jarri zen
arte. Aurretik beste bi emakumek bakarrik irabazi zuten Nobel saria: Marie
Curiek Fisikakoa (1901) eta Bertha von Sutnerrek Bakearen Nobel saria (1905).
Saria emateko garaian Selmaren irudimen
zorrotza aipatu zuten epaimahaiko kideek. Gösta Berlings saga, Jerusalem eta Nils
Holgerssons underbara (Nils
Holgerssonen bidaia miresgarriak) lanak
aipatu zituzten, besteak beste. Azken hori eta Kristuslegender (Jesusen
Kondairak) euskarara ekarrita daude.
Naziengandik ihes egiten laguntzen
Idaztearekin batera, bizitza osoan egin zuen bezala, azken urteetan
ere behar zutenei laguntzen aritu zen. Horrela, naziengandik ihes egiten
lagundu zien hainbat idazle eta pentsalariri. Horien artean dago Nelly Sachs
poeta alemaniarra. Selmak eginiko bitartekari-lanari esker ihes egin zuten
Sachsek eta bere amak Alemaniatik Suediara. Selmak, ordea, ez zuen inoiz jakin
bere bitartekaritzak emaitzarik eman ote zuen, izan ere, 1940ko martxoaren
16an, aipatutako bi emakumeak Suediara iritsi aurretik hil zen, 81 urterekin.
Marbackan hil zen, jaiotetxean, diru-sarrera nahikoak izan zituenean berriz
erosi baitzuen familiaren etxea.
Sachesek Literaturako Nobel saria jaso zuen 1966an. Ekitaldian
Selma Lagerlöf goraipatu zuen eta eskerrak eman zizkion egindakoagatik.
Niri liburu txiki hau gustatu zait.Motxa da baina polita ere bada.Nik liburu hau gomendatu beharko banuke nire etxekoei gomendatuko nioke.Ez bazaie gustatzen agian nire lagun edo familiarrenbati gomendatuko nioke.
ErantzunEzabatuBeñat Mugica.1.B
Niri asko gustatu zait. Gehien bat gustatu zain asko borrokatu zuelako berak nahi zuenaren gatik. Bere liburuak irakurriko nituzke.
ErantzunEzabatuEuken 1A
Nik Selma Lagerlöf-ri buruz gauza hau jakin nahiko nituzke;nola sentitzen den nobel saria irabaztean?.
ErantzunEzabatuBaitaere, bere bizitza oso pobre hasi eta noraino iritsi zen nabarmenduko nuke.
Zalantza bat ere badut; zergatik zen epaimahaiarentzat onartezina emakume batek irabaztea, aurretik emakumeek irabazita bazuten?
Unax Gorostiaga Elola 1C
Oso ausarta izan zela iruditzen zait. Aita hil zitzaionean berak utzitako zorrak ordaintzeko etxea saldu behar izan zutela, eta familia sakabanatu egin zirelari aurre egiteko. Nik berari galdera hau egingo nion, nola egin zion aurre egoera horri.
ErantzunEzabatu1A Ainhoa
Selma Otiliana Lovisa Lagerlöf literaturako nobel saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen eta deigarria da garai hartako diskriminazioagatik lehenago ez lortu izana erezi bazuen erte. Suediako Marbacka herrian jaio zen, 1858ko azaroaren 20an eta 1940ko martxoaren 16an hil zen, 81 urterekin. Gaztea zela bere aita hil zen eta arren ondorioz bera bizi izan zen etxea saldu behar izan zuen niri hau iruditzen zait bere biziko zatirik tristeena. nik nondik etorri zitzaion bere liburuak idazteko inspirazioa galdetuko nioke horretarako aukera ban.
ErantzunEzabatuHaitzart 1c
Selma Lagerlöfen bizitza oso interesgarria iruditu zait. Literatura Nobel Saria irabazten lehen emakumea izan zen baina borrokatu behar izan zuen sari hori lortzeko. Gizonezko batzuk ez zuten lortzea nahi emakumea zelako eta sufragista eta feminista zelako. Berak jarraitu zuen saiatzen eta horregatik irudizen zait oso emakume ausarta izan zela. Gaineik asko maite zuen bere herri txikia.
ErantzunEzabatuMarene San Martin 1.C
Niri arrigarria iruditu zait nolako bizitza eduki duen. Lehenik aita hiltzen zaio orduan bizi gutia aldatu zitzaion. irakurtzea gogoko zuen, irakasle izan zen eta idazlanak egitea ere gogoko zuen horrela saria lortu du. Oso polita iruditu zait.
ErantzunEzabatuIraide Iturrioz 1A
Niretzat emakume hau oso ausarta da, hainbat gauza bizi ditu beraren errurik gabe eta ez zait ondo iruditzen. Nire ustez bere bizitza kontatzea liburuetan oso aproposa da, oso interesgarria delako.Emakume oni galdetuko nioke ea nola zituen hainbeste gauza egiteko gogoak.
ErantzunEzabatuBeñat Lizarribar
1B
Nire ustez, garai hartarako emekume oso ausarta zen. Bizitza gogorra egokitu zitzaion eta asko borrokatu zuen. Gainera, irakasle izateak eta literaturatik bizitzea lortzeak gaitasun handia zuela erakusten du.
ErantzunEzabatuNik jakin nahiko nuke, nahiz eta bizitza gogorra izan, ea gozatu zuen.
Ibai Areizaga 1B
Niri emakume hau funtsezko eredua iruditzen zait, zuen ausardia eta bere ametsak betetzeko eduki zuen bide luzea pasa zuela jakinda, pasa zituen gauza txarrak ez zituen merezi.
ErantzunEzabatuBerak edozeini lagundu eta bera emakumea zelako ez laguntzea ez ait ondo iruditzen, edota emakumea zelako gauza asko ez egitea ere ezait batere gustatzen, eskerrak orain aurrera goazen baina ala ere ez du iñork merezi berak pasatako guztia. Eta eskerrak bere ametsak bete zituen zergatik asko sufritu zuen bizi guztian.
Nik galdetuko nioke nola joan zen aurrerantz, nondik artzen zituen indarrak aurrera pasatzeko.
June Aranburu 1B
Oso istorio polita iruditu zait.Nola ez duen etsi nahiz eta epaileak emakumea eta feminista izateagatik ez diotenean garaikurra eman.Iruditzen zait asko borrokatu duela gauza guztietan.Nik galdetuko nioke ea inoiz etsi zuen saria lortzerako garaian.
ErantzunEzabatuHARKAITZ MURUA1B
Nik uste dut Selmaren pasarterik txarren izan zela bere aita alkoholarekin arazoak izan zituen momentuan. Ausarta ere izan zen bahar zutenei laguntzen naziengandik ihes egiteko eta bere bizitza hobetzeko egin zituen gauzak.
ErantzunEzabatuJokin Alustiza 1A
Oso ausarta izan zela iruditzen zait, aita hil zitzaionean, eta berak utzitako zorrak ordaintzeko etxea saldu eta familia sakabanatu zitzaionean. Nik galdetuko noin nola egin zuen aurrera egoera horretan?
ErantzunEzabatuAinhoa 1A
Nola sentitu zen Selma literaturako nobel saria irabazi zuen lehen emakumea zela jakin zuenean? Nolako egoera pasa zuen Selmak aita hil zitzaionean eta familia sakabanatu zenean? Zer sentitzen zuen emakumea eta feminista izatea epaimahaikideentzat onartezina zela, sari horiek gizonentzako bakarrik zirela esaten zutela jakitean?
ErantzunEzabatuGarazi 1-A
Niri istorioa oso polita eta interesgarria iruditu zait.Interesgarria iruditu zait berak bizian egin dituen gauza guztiak. Niri istorioa gomendagarria iruditzen zait denentzat.
ErantzunEzabatuAlaitz Altuna 1B
Selma Langerfol idazle ona izan zen,naiz eta hasieran ez zen idazle.Irakaslea zen eta Sophie Adlesparrek konbentzitu zuen idaztera eta idatzi zuen lehen ipuinarekin sari bat irabazi zuen eta eman zioten diruarekin,irakasle izatetik idazle izatera pasa zen.Liburu asko idatzi zituen onak eta jendeari ere lagundu zion.Adibidez Nelly Sachsi eta bere amari Alemaniatik Suediara imigratzen lagundu zien naiz eta beraiek iritsi baino lehenago Selma hil egin zen 81 urte zituela.
ErantzunEzabatuOIER GARAIKOETXEA 1.A
Nik tristura sentitzen dut emakume eta feminista izateagatik behin baino gehiagotan ez zutelako aukeratu, hala ere urte batzuk geroago Literatura Nobel saria irabazi zuen. Poza ere sentitzen dut, lehikaeta batean irabazi zuen diruarekin irakaskuntza alde batera utzi eta idaztera dedikatu zelako.
ErantzunEzabatuNahia Lekuona 1A
Nire iritziz,Selma Lagerlof oso pertsona garrantzitsua da,bere saiakerarekin eta eduki dituen oztopo guztien arren aurrera jarraitu duelako,gauz asko egin ditu idazlea izateaz gain eta bere libururen bat irakurtzea asko gustatuko litzaidake.
ErantzunEzabatuMaddi 1C
Oso emakume hausarta iruditzen zait eta nik behintzat eredu bezela hartuko nuke, ez zelako errenditu eta burrukatzen jarraitu zuelako. Oso interesgarria iruditu zait.
ErantzunEzabatuMaren
Hasieran tristea da bere bizitza: bere aitarena dela eta,baina gero denborarekin hobetzen joaten da, eta bidean jende ugari ezagutzen du. Egia esan asko gustatu zait egiten zuen guztia eta egia esan ezagunagoa izan beharko luke.
ErantzunEzabatuDulantz 1B.
Nire ustez,Selma oso ausarta izan zen.Garai hartan emakume idazlea izatea ez zelako batere erraza,baina, berak ez zuen etsi,lanean jarraitu zuen bere lana baloratua izan arte.Horrez gain ikus dezakegu bihotz handiko emakumea zela,besteei laguntzeko prest zeogoela beti.
ErantzunEzabatuAiora 1.B
Selma, Txiki-txikitatik hasi zen irakurtzen. Selmaren aita hil zenean, etxea saldu eta sakabanatu egin behar izan zuten. Orduan, irakasle lanekin hasi zen. Geroago, idazlea bihurtu zen eta arrakasta handia lortu zuen. Selma, beti izan da oso pertsona jatorra. Hainbat idazleei, nazietatik ihes egiten lagundu zien Selmak eginiko bitartekari-lanari esker ihes egin zuten Sachsek eta bere amak Alemaniatik Suediara. Sachesek nobel saria jaso zuenean, Selma goraipatu zuen.
ErantzunEzabatuOso interesgarria iruditzen zait Selmaren bizitza
Antton
Oso interesgarria da biografia hau, gomendatuko nuke
ErantzunEzabatuSofia 1A
Neri Selma lagerlof ek eduki duen bizitza izugarria iruditzen zait, harrigarria izan delako sines eziña... Baina nik 2 galdera egingo nizkioke:
ErantzunEzabatu1-Zer iruditzen zitzaizun zure aita mozkortuta iristera etxera?
2-Eta zer iruditzen zaizu gizonen eta emakumeen arteko diferentzia?
Oier Oreja 1A
Niri Selmaren bizitza, gogorra iruditu zait. Ez du haurtzaro erraza izan baina, ahal ere aurrera egin du.
ErantzunEzabatuAitor Leo