2017(e)ko martxoakren 27(a), astelehena

UDABERRIA

ANTONIO LUCIO VIVALDI (1678-1741)


















ROBERT SCHUMANN (1810-1856)












JOHANN STRAUSS  semea ( 1825-1899)
















XABIER LIZARDI (1896-1933)








XABIER LETE (1944-2010)




2017(e)ko martxoakren 9(a), osteguna




PABLO SARASATE      (1844-1908)


Pablo Sarasate 1844. urteko martxoaren 10ean jaio zen, Iruñeko San Nikolas kalean, eta bataiatu zutenean Martin Meliton izena jarri zioten. Lehenbiziko musika irakaslea aita bera izan zuen.
A Coruñan eman zuen jendaurreko lehenbiziko kontzertua, 1852an, zazpi urte zituela.
1853an, Martinek Madrilera joateko bidea izan zuen, Espoz Minako kondesak eman zion pentsio bati esker. Espainiako hiriburuan Manuel Rodrigezekin ikasi zuen, biolinista handia. 1854ko martxoaren 23an aurreneko emanaldia egin zuen Errege Antzokian. 1855eko maiatzean, Isabel II.a erreginaren aurrean aritu zen, eta horrek  beste pentsio bat ematea erabaki zuen Parisen ikasketak hobetu ahal izateko.

1855eko uztailean, amak lagunduta, Martinek Pariserako bidea hartu zuen. Abuztuan Baionara iritsi eta han ama hil zen, koleraren ondorioz.  Martinek 11 urte zituen. Baionan Espainiako kontsul zenak, Sarasateren ardura hartu zuen eta Parisera lagundu zion. Nafarroako Diputazioak beste pentsio bat eman zion, eta, beraz, hiru  laguntza izan zituen, Isabel II.arena eta Espoz Minako kondesarena kontuan hartuta. Parisen, Théodore Lassabathie Kontserbatorioko administrariak eta haren emazteak hartu zuten, eta azken hori Sarasateren amatzako izan zen ia-ia.
1856ko urtarrilean, Parisko Kontserbatorioan onartua izateko azterketa gainditu zuen.
Sarasate gaztearen eta gainerakoen artean zeuden desberdintasunak lehen mailako birtuoso baten, eta orkestrako biolinista perfektu baten artean zeuden desberdintasun berberak ziren.
Sarasatek Kontserbatorioan ikasten jarraitu zuen 1859. urtea arte.





URTE ZAILAK. Bohemio bizitza Parisen
Kontserbatorioan aritu ondoren, Sarasatek haur mirari izateari utzi eta biolinaren birtuoso moduan bidea egin behar zuen . 1857tik aurrera, eta batik bat 1860ko hamarkadan, Parisko musika aretoetara maiz joaten zen. Gainera, Paristik kanpo bere burua ezagutarazteko asmoz, bidaiatzen hasi zen: Bartzelona eta Madril (1860), Londres (1861), Baden (1862), Bordele eta Frantziako beste hiri batzuk (1863), Spa eta Saint-Malo (1864), Bucarest (1869).

Urte horietan, berak ondutako lanak ezagutarazten hasi zen, eta arrakasta handia izan zuen. Horrez gain, ganbera musika lantzen zuen eta beste musikagile batzuen lanak jotzen zituen. 
Ameriketan  lehen  itzulia egin zuen (1870-1872) . Bi urte iraun zuen bidaia nekagarrian Sarasatek Ipar Amerikako ekialdeko eta Canadako hiri nagusiak bisitatu zituen, eta Hego Amerikako zati batean, Caracas eta Valparaíso artean, ibili zen. New Yorken, Sarasatek Max Bruchen biolinerako lehen kontzertua estreinatu zuen Ameriketako lurretan.



Ameriketatik itzuli zenean, 1872ko udaberrian, artista ospetsua zen.





Ameriketan izan zituen arrakasten ondotik, Pablo Sarasate izen artistikoa hartu zuen, eta bakarlari ibilbideari ekin zion eromenezko moduan Europa osoan.
Pablo Sarasatek Europa eta Amerika irabazi zituen, bere biolinak entzuleak liluratzeko zuen gaitasunari esker: gozatze perfektua, dotoretasuna, birtuositate behartu gabea eta, batez ere, soinu garbia, aratza eta gardena. Entzuleei zirrara eragiten zien oso modu bizian.

1876a urte erabakigarria izan zen.  Sarasatek  Alemania bereganatu nahi zuen.
Lehenbiziko erasoa hiriburuan egin zuen, Berlinen, eta Sarasate ez zen onik atera... gutxienez, kritikarien hitzetatik:  besteak beste, “zirkorako musika” eta “Espainiako dantza hain txarra, ezen ez baita ezta landua edo ikasia ere” jotzeaz. Hala eta guztiz ere, handik hilabetera, errotik aldatu zen egoera. Vienan sekulako arrakasta lortu zuen. Vienan aritu eta gero, Alemaniara itzuli zen, eta han hainbat hamarkadatan, hil arte, iraun zuen harreman suhar eta leial baten oinarriak ezarri zituen.

Alemania eta Austria menderatzea erabakigarria izan zen Sarasateren etorkizunerako: handitzen ari zen ospea sendotu egin zen, musikari eta interpretatzaile nabarmengarriekin harreman estuak izateko aukera eman zion, eta, gainera, 1877an bere bizitzan garrantzizkoa izan zen elkartze bat gertatu zen: Frankfurt am Mainen Otto Goldschmidt pianista alemaniarra ezagutu zuen. Aurrerantzean ohiko laguntzailea, idazkaria, agentea eta lagun pertsonala izan zuen.




MITOA SENDOTZEA. 

1880ko hamarkadatik aurrera Sarasatek mundu osoan itzuliak egiteari eman zion bizia. Kontzertuetara jende mordoa joaten zen, eta etengabeak izan ziren egin zizkioten omenaldiak eta eman zizkioten sari ohoregarriak.

  
1880 hamarkada horretan, Berthe Marx pianista handia Sarasateren ohiko laguntzaile ibili zen zenbait itzulitan.

1889ko azaroa eta 1890eko apirila bitartean Ameriketako bigarren bira egin zuen. Oraingoan guztiz arrakastatsua izan zen. Ibilaldi bizia eta nekagarria izan zen, eta Ameriketako Estatu Batuetako hirietan, Kanadan eta Mexikon ibili zen. Hurrengo urteetan, Europa osoan itzuliak egiten jarraitu zuen: Herbeheretan, Belgikan, Errusian, Italian, Espainian... Hala ere, nagusi izan ziren Erresuma Batura, Alemaniara eta Frantziara egindako bidaiak. Sarasateren ospea sendotu egin zen: mito bihurtu zen. Arrakastak etengabeak izan ziren ordutik aurrera, hil zen urtea arte.
Errepertorioa osatzeko, beti jotzen zituen lan klasikoak eta musikagile garaikideen lanak. Azken lan horietako batzuk berari eskainitakoak ziren. Bakarlari birtuoso moduan egin zuen lana ez ezik, oso ezaguna ez den beste alor bat ere landu zuen hamarkada horietan: ganbera musika osatutako laukotearekin.


Hil zen urtean, uztail bakoitza iristen zenean bezalaxe, Sarasate San Fermin jaietara joan zen eta lau kontzertu eman zituen. Handik bi hilabetera, Biarrizko etxean hil zen, 64 urte zituela. Biriketan zuen gaixotasuna okertu egin zen eta, ondorioz, hil egin zen.

Sarasate zezenzale amorratua zen eta bere oholtza izaten zuen Iruñeko zezen-plazan sanferminetan. Musika apaingarriak jarri ohi ziren bertan. Zenbait alditan, gainera, zezenketaren buru izaten zen.

1900ean, Iruñeko Udalak Sarasate hiriko seme kutun izendatzea erabaki zuen, eta 1902an gauzatu zen hori. 1903an, gainera, Udalak hiriko pasealeku.

PABLO SATRASATEREN ONDAREA

1893ko testamentuan, Sarasatek Iruñeko Udalari objektu anitz utzi zizkion : bere artelan bilduma, sariak, makilak... eta bere biolin batzuk.  1894 eta 1897 artean, biolin-jotzaileak hainbat objektu eman zizkion Udalari, zilarrezko koroak eta bitxi batzuk, esaterako. 1908an hil ondoren, Iruñeko Udalak museo areto bat egokitu zuen udaletxe zaharreko azken solairuan. Eraikin barrokoa eraitsi zenez, 1951n kendu behar izan zen museoa. Hamalau urteren buruan, Agoitz kaleko Pablo Sarasate Kontserbatorioko beheko solairuan jarri zen ondarea, 1965ean, kontserbatorioa inauguratu zen urtean.  Han egon zen 1977a arte. Hamalau urte iragan ziren museo areto berria inauguratu arte. Areto hau kokaturik zegoen San Joan bataiatzailea Apaiztegi zaharreko kaperan, Merkatuko kalean, Udal Artxibategia dagoen egoitzan. Han egon zen 1991tik 2008 arte. Orduantxe egokitu zen egungo erakusketa aretoa, zaharberritu zen Kondestablearen Jauregian, Kale Nagusian.

Pablo Sarasateren testamentua Parisen egin zen 1893ko irailaren 28an:

''Iruñeko Udalari honako hauek uzten dizkiot oinordetzan: nire erlojuak, gorbata orratzak, eraztunak, diamanteak dituzten bitxiak, sariak, koroak, palmak, agiriak, brontzezko objektuak, koadroak, bustoak eta oroigarriak. Bilduma hau beira-arasa berezi batean erakutsi beharko da. Bertan jarri beharko da objektu bakoitzaren jatorria.
Halaber, oinordetzan uzten dizkiot nire bi biolinak, Vuillaume eta Gand izenekoak (azken hau Parisko Kontserbatorioan lehen sari gisa eman zidaten), baita nire arkuak ere... Biolin hauek erakutsiko dira artista-oroigarriak gordetzen dituen beira-arasa horretan, hautsetik eta hezetasunetik behar bezala babesturik.
Aipatu Udalari oinordetzan uzten dizkiot Parisko nire gelan dauden mota guztietako altzariak eta altzari objektuak...
Oroigarriak eta musika tresnak dituen bilduma guztia, baita altzari guztiak ere, gela berezi batean jarri beharko dira. Gelak nire izena izan beharko du eta herritarrek inolako arazorik gabe bisitatu ahalko dute''.