2019(e)ko urriakren 4(a), ostirala



"PIRATEN UHARTEA ".  JON EUGI



Piraten uhartea nobelak pirata euskaldun batzuek Karibe aldean izango dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Beraiekin hamaika abentura biziko dituzu, irakurle: abordajeak, espetxe ihesak, urrezko altxor baten lapurreta... Izan ere, Martin Legarreta marinel gazteak ezusteko handi bat izango du bere lehenengo itsas bidaian: Juan Agirreandia pirata ospetsua ezagutuko du. Harekin batera piraterian arituko da eta horrela, bera ere pirata bihurtuko da. Pasaia izeneko bere itsasontzian piraten babeslekua den Tortuga uhartera iritsiko da. Han bizipen aberasgarri gehiago izango ditu, besteak beste, Imelda izeneko neskaz maiteminduko baita...

BOTILAKO DEABRUA. Robert Louis Stevenson


R.L. Stevenson, Altxor Uhartea-ren egile ezaguna eta inoiz izan den idazle miragarrienetakkoa, osasun arazoak zirela eta Inglaterrako ospea utzi eta hegoaldeko itsasoetan zehar ibili zen, Samoa uhartera iritxi arte. hantxe gelditu zen bizitza osoan, bertako bat bihurtuta. samoatarrek maitasun eta errespetu handia izan zioten, haien alde egin zituen lan guztiengatik; euren hizkuntzatan Tusitala deitzen zioten;        " ipuin kontalaria", eta Samoan kokatutako ipuinik zoragarri eta ederrena, seguru asko, honako " Botilako deabrua" duzu.

2019(e)ko urriakren 2(a), asteazkena


Nire aita ezin izan nuen salbatu. Iñaki Zubeldia





Bi ipuin biltzen ditu liburuak. Nire aita ezin izan nuen salbatu izenekoan, garai batean Euskal Herriko mendietan eta basoe­tan bizi ziren bidelapurren gorabeherak kontatzen zaizkigu.Monika da mutil guztiek inoiz desiratu eta maitatu duten neska, gero ametsen munduan galduta geratu dena.


LESTERREN LOGIKA. Harkaitz Cano





Pasadizo laburrez osatzen ditu Lesterrek bere pentsamenduak. Hausnarketa sakonak (beldurrak, heriotza, laguntasuna) edo uste subjektiboagoak (iritziak eta bitxikeriak). Lester mutil serioa da, azkarra, logika berezia baliatzen du mundua ulertzeko baina lirikoa ere bada, irudi iradokitzaileak sortzen ditu, kontu intimoak edo lirikoak zuzenean jaurtiz, umoretsuak batzuetan, gordinak besteetan. Egitura berritzailea, argumenturik gabekoa: 32 mikroipuin autonomo hauek haurraren ahotik zuzenean ezagutzen ditugu. Bera narratzailea izanda batzuetan poeta txikia bihurtzen da. Olariagaren marrazkiak komiki ukituaz, primerako osagarriak dira.




AZKEN BALADA. Mariasun Landa



Narrazio honekin Mariasun Landak iradokizunez betetako testu narratibo bat eskaini digu, Oreina bilakatu neska, euskal ahozko literaturan jaso zen azken baladan murgilduta. Baladaren istorio asaldagarria Erramunek, parke bateko zaindariak, kontatzen dio Maitane neska gazteari, eta honek beste bertsio bat eskaini digu hurrena. Beraz, balada klasikoaren istorioari, bertsio moderno bat erantsi dio autoreak maisutasun handiz.
Kontakizun aberats eta iradokitzailea, tragikoa eta era berean umoretsua; tradiziozko literaturatik abiatuta, egungo literatura erakargarri egiteko eredu paregabea.




ABBADIAREN SEKRETUA.  Fernando MORILLO




Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak larriturik daude: badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun desagertu dira bertan, eta susmo latz bat dabil airean. Zer munstro mota ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian? gaztelua Are okerragoa dena. Amona gerlariz jantzi eta eremura joan da, aspaldian hitza eman omen zuelako leku hura defendatuko zuela. Zoratu egin ote da? Bi anaia gazteek eta haien lagunek proba arriskutsu asko igaroko dituzte eremuan, Antton Abbadiaren sekretuaren bila. Beraien familiako historian bertan bilatu beharko dute, izadiz eta historiaz blaituriko leku miresgarri hark gordetzen duen misterioa argitzeko.
HERIOVILLEKO SEKRETUA. ZONBIGUNEA. PETER WALKER



Herioville goi-mendietan dagoen herri txiki eta, itxuraz, lasai bat da. Baina sekretu izugarri bat gordetzen du, gizadiarentzako mehatxu larri bat: inguruak zonbiz beteta daude.
Herritarrentzat, zonbiak beren ondarearen funtsezko zati bat dira, besteak beste, askok zonbi bihurtutako senideak dituztelako, eta egunen batean normal bihurtuko dituen antidoto bat agertzea espero dutelako.
Izaki horiek gizakiei erasorik egin ez diezaieten, neska eta mutil batzuek ZA KOADRILA sortu dute.