2018(e)ko apirilaren 16(a), astelehena





TXIMELETAREN OIHUA. Jordi Sierra i Fabra


Bishrrek eta Mussyk hamalau urte dituzte, eta lubaki bateko zuloan bizi dira. Goizero, janaria aurkitzeko asmoz, hildakoz betetako euren hiri hustuan zehar ibili behar dute, hondakin artean. Hiriaz bestalde zain dute Jawhar, lehen maisua zena eta orain mugimendu armatu baten burua dena. Hark janaria emango die eta euren misioa gogoraraziko die, hamabi urteko Abbasekin bete beharko dutena: euren lagunak hiltzen ari den frankotiratzailea aurkitzea.

IZARRETARA BIDEAN ZIHOAN TXAKURRA. HENNING MANKELL


Henning Mankell-en narrazio poetiko sakon eta hunkigarri honek mutiko gazte baten bakardadea kontatzen du; amak etxea utzi eta itsasaldeko herri batera alde egin zuen. Harrezkero Joel aitarekin bizi da; baina aita lanean dago beti, lagun berri bat ere egin du azkenaldi honetan, eta horrek areagotu egin du mutilaren bakardade sentipena. Baina bizitzarako gogortu beharra dauka Joelek... Gauzak horrela, izarretara bidean zihoan txakurra ikusten du leihoaz bestaldean. Urrutiko itsaserrira al zihoan txakurra? Egunen batean, handiagoa denean, hara joan nahiko luke berak ere...Izarretara bidean zihoan txakurra idazle bikain baten lana da: gazteentzat idatzitako eleberri honek Gazte Literaturako liburu onenari eman ohi zaion saria jaso zuen 1990ean Suedian, eta Gazte Liburu onenaren saria 1993an Alemanian.

ESKU LARRU BELTZAK. JASONE OSORO

Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra
den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.
Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua
taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.