2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

IRAKURRALDIA 2020-7


Nire etxeko ataria


Igande arratsalde euritsu eta .......(1).............. batean, leihotik begira jarri nintzen.
 Korrika zetorren neska batek ...........(2)............ deitu zidan. Ez dakit
ongi zergatik baino larrituta zegoela ematen zuen. Nire ........(3)........ sartu zenez nora joanen ote zen pentsatzen hasi nintzen. Bigarren pisuko gazte zaratatsuenera agian? Edo laugarrenean bizi den amona ...........(4)............? Ez, lau katuekin bizi den andre ........(5).......  eta misteriotsuaren etxera seguraski. Hori pentsatzen ari nintzela,
bat-batean nire etxeko txirrina jo zuen. Harrituta ateko .........(6)......... begiratu nuen eta neska hura nire atearen parean zegoen: neska ezezagun
bat atean, korrika etortzea… Zerbait .......(7)........... sentitu nuen une horretan. Ez nintzen
irekitzen ausartu, .......(8)------- nintzen.

Amaia Aierdi MariƱelarena

Hitz batzuk ezabutu ditut, jarri bakoitza dagokion tokian.

zulotik, bakarti ,arraro,  aspertu, atarian, atentzioa, hiztunarenera, beldur.


IRAKURRALDIA 2020-6


Usainak

Usainak ditut maite. Usain mota guztiak: gozoak, lerdenak, leunak
eta eztiak. Gardenak, zein nazkagarriak. Guztiak ditut maite.
Nonbaitera iritsi orduko sudurreko leihatilak ongi zabaldu eta
bertako usain guztiak arnasteko ahalegina egiten dut. Batzuk ezagun
egiten zaizkit, eta oroitzapenak sortarazten dizkidate berehala.
Besteak, berriak dira niretzat, eta azkar barneratzen ditut,
badakidalako usain horiei ezker etorkizunean berriz biziko dudala
une hori.
Usainak ditut maite, haiek osatzen dutelako nire memoria. Iraganera
eramaten naute, lurrinez osatutako etengabeko bidaietan, eta haiei
ezker behin eta berriz ekartzen ditut gogora bizitako esperientzia
guztiak.
Usainak zenbat maite ditudan jakinik, perfumerik garestiena oparitu
zidan lagun batek behin. Haserre, oparia itzuli nion: ez ditut
perfumeak gogoko. Usainak estaltzen dituzte.

Maite al dituzu usainak? Zeintzuk dituzu gogoko eta zeintzuk gorrotatzen dituzu? Zergatik?
 


2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

IRAKURRALDIA 2020-5



EGUNEROKO POZ ETA PLAZER TXIKIAK


Eguneroko poz eta plazer txikiak : (…) 

 Ikaragarria da umeak ikastolatik harri koskor bat ekartzea oparitzeko
 Haurren begirada garden horiek eta irribarreak.
 Ile-apaindegira joan eta gozatu.
 Ostiral arratsaldean lehenengo garagardoari tragoa jo. 
 Sasoiko lehenengo gereziak jan. 
 Lekak patatekin. Arroza tomatearekin.
 Patata tortilla bokadiloa mendi puntan. 
Hondartzan bainatu eta lehortu barik eguzkitan etzan.
Ume txiki bat besoetan hartu.
Areitio igo Ermutik eta bihurgunea  pasatu eta Anboto eta Durangaldeko mendiak ikusi. Automobilean sartu euripean eta presa barik gidatu gustuko kantak entzunez.
 Antzerkira joan. Ozen abestu. Dena emanda dantza egin…(…)

Leire Narbaiza

Horiek Leire Narbaizaren poz eta plazer txikiak eta zureak zeintzuk dira?

IRAKURRALDIA2020-4


Ubuntu

Antropologo batek joko bat proposatu zien tribu afrikar
bateko umeei. Frutaz beteriko saski bat jarri zien zuhaitz baten
ondoan,eta esan: lehenengo iristen denarentzat izango dira fruta
guztiak.Lasterketari hasiera eman bezain pronto, umeek elkarri
eskua eman eta batera hasi ziren korrika. Lasterketa amaitzean
ere batera eseri ziren sariaz gozatzera. Berak, euretako batek
fruta guztiak irabaz zitzakeela kontuan hartuz, korrika egiteko
modu horren arrazoia galdetzean, umeek erantzun
zioten: UBUNTU,nola liteke gutako norbait zoriontsu izatea besteak
triste dauden artean?
 UBUNTU hitzak Xhosa kulturan zera esan nahi du: “Ni banaiz, gu bagarelako”.

http://www.summa-aldapeta.com/DOCSpastoral/cartel%20y%20cuentoe.pdf