2016(e)ko otsailakren 4(a), osteguna

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


1002. GAUA
 
 

Abenturazko nobela, irakurtzen hasi eta, bukatu arte, gelditu gabe irakurtzeko modukoa da. 34 kapitulu labur ditu, gehienak hiruna orrikoak.
Bi zatitan banatuta, XVI. mendeko neska bat du protagonista, baina bere pentsamoldea eta jarrera ez dira garai hartakoak. Liburuan zehar, maitasun kontuak, bidaiak, piratak, bahiketak eta ihesaldiak ditugu, besteak beste.
Chiara printzesa Dalmaziako printzearekin ezkontzera behartuko du bere aitak, Veneziako dukeak. Abiapuntu hori izango du emakume ameslari eta ausartaren abenturak. Hortik aurrera, Mediterraneoko beste zenbait gune eta hiritara bideratuko da narrazioa.
Liburua 1500 urte inguruan kokatua dago eta garaiko erreferentziak ematen ditu.
Sekuentzia narratiboa koherentea da eta tentsioari eusten dio kontaketan. Narratzailea orojakilea da eta pertsonaiek ezaugarri psikologiko eta fisikoak ongi definituta dituzte; enpatia sortzen dute.
 
 
                                                                                                Xabier Mendiguren

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


HERIOTZAK


Josu ospitalean dago, ustez, bere azken egunak izango direnak igarotzen. Heriok aurki eramango duela sinetsita dago, gauero egiten baitio bisita. Josuk, halere, ez duhil nahi, eta ihes egin behar diola erabakitzen du, engainatuko duen zerbait asmatuz. Estualdi horretan dagoela, heriotzari buruzko istorioak kontatuko dizkiote elkarri.


                               Josu Waliño

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


VOLTAIRE KALEKO ABENTURAK: BARONESA KUTXA BARRUAN



Voltaire kaleko ikertzaileek hilketa kasu bat argitu behar dute eta lehen susmagarria...euren arteko bat da! Durocq baronesa hilik aurkitu dute kutxa zahar batean, eta Victor delituaren lekuan zegoen. Egia esan postari errespetagarria Paris osoan ezagutzen zuten lapur ospetxua izan zen, aspaldi.


                   P.D. Baccalario - A. Gatti

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


IRURAC BAT


Emazteaz libratu nahirik, hilketa perfektua antolatu du Garik: profesional baten esku utzi du egin beharrekoa, bera ez du ezerk lotzen gertaerekin, eta arrasto guztiek ezer ez dakien koitadu bat seinalatzen dute. Alabaina, gauzak ez dira nahi bezala irtengo, eta hortik aurrera korapiloa are gehiago bihurrituko da ...


                                  Jokin de Pedro

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


BIDELAPURRAK, MATXINOAK ETA KUTUN ESTIMATUA


Bidelapurrek diligentziari eraso, neska bat bahitu, eta aldean zeramatena kendu zieten bidaiariei. Hauetako bat Igartza kapitaina zen. Mundu zabalean luzaroan ibili ondoren herrira zetorren atseden hartzera, baina erasoaz geroztik ez zuen atsedenik hartuko neska askatu eta lapurtu zioten kutun estimatua berreskuratu arte.


                          Migel Anjel Mintegi

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


VOLTAIRE KALEKO ABENTURAK: 
ERRETRATU FLANDESTARRAREN KASU BITXIA


Voltaire kaleko detektibeek arte galeria batean lapurreta bat izan dela jakin dute. Baina erretratu flandestar txiki bat besterik es dute lapurtu. Ikerketariekin eta, inoren susmorik piztu gabe, koadroaren markoak oso gauza baliotsua daukala jakindo dute. Horren ondorioz, delitu larriak gertatzen hasiko dira...


                                     P.D. Baccalario - A. Gatti

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


SOMMER JAUNAREN ISTORIOA

Sommer jaunaren istorioa auzokide berezi bat duen mutiko baten begietatik dago kontatua. Inork ez du Sommerren izena ezagutzen. Horrexegatik hain justu deitzen diote izen horrekin: Sommer (uda). Ibili eta ibili, eta besterik ezean, ibiltzen jarraitzen duen gizon arrotza da herrian. Gertaera bitxi askotan gertatuko da mutikoa harrapatuta, eta beti egongo da Sommerren itzala haien inguruan. Sommer jaunak zama handiko istorio bat gordetzen du bere baitan, huraxe du misterio. Ibiltari amorratu haren ibilietan susmatzen du halakorik. Itzulerarik izango ez duen Sommerren azken urrats haiek konfirmatuko diotena. Intriga eta jakinmina sortzen duen pertsonaia da Sommer jauna. Bizitza modernoaren hondo-hondotik azaleratzen den bakardadearen irudia. Ez da makala mutikoaren bizikizunetan Sommer jaunak hartu duen lekua. Gazte eta helduentzako liburua da. Zinez liburu ederra.

                                                             Patrick Süskind

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


GERRATEKO OGIA


Parvana hamaika urteko neska da eta Kabulen bizi da,Afganistango hiriburuan, talibanen gobernuaren garaian. Parvanak, neska izateagatik, debekatua du dirua irabaztea eta, horregatik, mutil bihurtu beharko du.Gerrateko ogia liburu gogorra eta errealista da, eta gizatasunez eta indarrez hitz egiten du bizirauteaz, familiaz, adiskidetasunaz, intolerantziaz eta gerraz.


                               Deborah Ellis

2016(e)ko otsailakren 3(a), asteazkena

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


VOLTAIRE KALEKO ABENTURAK: POZOIA KOPAN



Benetan ez dirudi Annetteren eta Fabriceren lehen kasuak konpobiderik duenik. Blumier kondesa aberatsa hilda dago, eta harekin oporretan ibilitako Deloffre jaunak, bere burua homizidio bikoitzaz akusaturik ikusiko du. Bi misterioak erlazioanaturik ote daude? Nahikoa da susmo hori Voltaire kaleko detektibeak lanean has daitezen.

                       P.D. Baccalario - A. Gatti.