2020(e)ko martxoakren 3(a), asteartea

Sasiolako errotaria . Ramon Olasagasti

Ander begitan hartua dute ikaskide batzuek. Mila deabrukeria egiten dizkiote eta ez dute bakean uzten. Anderrek, ordea, ez ditu salatu nahi. Sasiolako errota abandonatura eramango dutela egiten diote mehatxu, hango mamuarekin gaua igarotzera. Herrian beti izan dira zurrumurruak eta kontu ilunak Sasiolako errotari buruz. Aspaldiko istorio beltz bat, inork argitu gabekoa, gordetzen da horma zahar haien artean. Pixkanaka, duela 60 bat urte gertatutako pasadizoak eta gaur egungo gorabeherak korapilatuz joango dira misteriozko kontakizun honetan.
  • Bullynga, belaunaldiz belaunaldi gaztetxoen artean sortzen diren harremanak jorratzen dira ipuin honetan, misterio eta beldur ukitu batez.
Elurraren formuula.  Bertol Arrieta.




Bikote-krisi latza dute Manuk eta Martak, eta banantzeak saihetsezina dirudi. Haserrealdi baten ostean, elurretara eraman du Manuk bien alaba, Jaione, baina azken honek faltan sumatu du ama, eta egunaren oroigarri, elur-bola bat eraman nahi dio, nahiz eta arrisku handia duten etxera iristerako dena urtu eta ur putzu bat besterik ez topatzeko.
Oskar eta Andre Arroxa Eric- Emmanuel Schmitt


Oskarrek,ospitalean leuzemiarekin dagoen mutikoak, egunero eskutitz bat idazten dio Jainkoari. Egunero  bisitatzera joaten zaion emakume misteriotsu eta maitagarriak, Andre Arroxak, aurkituko ditu eskutitzak. Liburu hau irakurtzen duzunean, konturatuko zara Oskarrek ospitalean egin zituen egunak zein aberatsak izan ziren: tristuraz, maitasunez , zalantzaz eta umorez beteak

Labarreko itsasargia

Labarrreko itsasargia.  Oihane fernandez+Alex Orbe



Trenean doa Ania, bera bakarrik. Etxeko istiluetatik urruntzearren, itsasertzean bizi den osabarenera bidali dute gurasoek; izan ere, farozaina da osaba Giuseppe, eta, horrez gain, bere isiltasunaren atzean misterio bat ezkutatzen duena. Marinel eta saregin, itsaslabar eta ekaitz, garai bateko maitasun debekatuen eta itsas abenturen kutsua du Oihane Fernandezek idatzi eta Lizardi Saria irabazi duen istorio eder honek.