2018(e)ko azaroaren 6(a), asteartea


LORIAK  UDAN IHINTZA BEZELA. BILINTX

Loriak udan ihintza bezela
maite det dama gazte bat,
hari hainbeste nahi diodanik
ez da munduan beste bat;
inoiz edo behin pasatzen badet
ikusi gabe aste bat,
bihotz guztira banatutzen zait
halako gauza triste bat.

Neskatxa gazte, paregabea,
apirileko arrosa,
izarra bezin dizdizaria,
txoria bezin airosa;
oraintxen baino gusto gehiago
nik ezin nezakeen goza;
zorionian ikusten zaitut,
nere bihotzak, hau poza!

Ez al didazu antzik ematen
nik zaitudala nahiago,
ai, marinelak gau ilunean
izarra baino gehiago?
Nere ondoan zauzkadalako
pozez zoraturik nago;
zu ikusteak alegratu nau,
triste nengoen lehenago.

Nik hainbat inork nahi dizunikan
arren ez zazula uste,
nere begiak beren aurrean
beti desio zaituzte;
eguzkirikan ikusi gabe
txoria egoten da triste,
ni ez nau ezerk alegratutzen
zu ikusteak hainbeste.

Aurpegi fina, gorputza berriz
ez dago esanikan,
hizketan ere grazi ederra
ezer ez duzu txarrikan;
mundu guztia miratuta ere
zu bezelako damikan,
agian izan liteke baina
ez dut sinisten denikan.

Nere betiko pentsamendua
nere kontsolagarria,
zu gabetanik ezin bizi naiz,
esaten dizut egia;
zu bazinake arbola eta
ni baldin banintz txoria,
nik zu zinakeen arbola hartantxe
egingo nuke kabia.

Amodiokan nere bihotza
zureganuntza darama,
herri guztian zeren daukazun
neskatx bikainaren fama;
beste fortunik mundu honetan
ez dut desiatzen, dama:
haur batek berak izan gaitzala
ni aita eta zu ama.

Falta duenak logratutzeko
hitz egitea txit on du,
eta nik ere saiatu bihaut
ote gitezken konpondu;
gaur nagon bezain atrebitua
sekulan ez naiz egondu,
hargatik golpez galdetzen dizut
nerekin nahizun ezkondu.

Ezkondutzeak izan behar du
preziso gauza txarren bat!
Hala esaten ari zait beti
nere kontsejatzaile bat;
halaxen ere haren esanak
oso utzirik alde bat,
ongi pozikan hartuko nuke
zu bezelako andre bat.

Zerorrek ere ongi dakizu
aspaldi hontan nagola
zuregatikan penak sufritzen,
baina ordea hau nola!
Halaxen ere nigana ezin
bigundu zaitut inola,
ni zuretzako argizaia naiz,
zu neretzako marmola.

Nere bihotza urtzen dihoa
es da ez da misterio:
penaren kargak estutu eta
zumua kendutzen dio;
begiak dauzkat gau eta egun
eginikan bi errio,
beti negarra dariotela
zu zerala medio.

Zu zeralako medio baldin
joaten banaiz lur azpira,
gero damua eta malkuak
alferrik izango dira;
behin joanez gero hoien birtutez
berriz ez niteke jira,
hori gertatu baino lehenago
zazu nitaz kupida.


Otsoak eta txangogorritxu. Xabier Lete

Otsoak, uuuuh!
omen dabiltza ugari,
xuri beltzak, urdin, gorri
trumilka ziren etorri.
Horregatik Txanogorritxu
urrundu otsoetatik!

Otsoak, uuuh!
goseak ditu ekarri,
errez baita aurkitzea
inguru hontan janari.
Horregatik Txanogorritxu
mintzatzen da otsoekin.

Otsoak, uuuh!
irrifar egiten daki,
hortzak luze, hain ederki,
izan dezagun erruki.
Horregatik Txanogorritxu
Pozik dabil otsoekin.

Otsoak uuuh!
Jan ditu hamasei txerri,
ehun oilo, hogei ardi,
gosea kentzen badaki!
Horregatik Txanogorritxu
bildurtu da otsoekin
.
Otsoak uuuuh!
berek dakiten bidetik,
uste gabe, laister berriz
artaldearen erditik.
Zoritxarrez, Txanogorritxu
beti dabil otsoekin.


ZORIONAK .  KAXIANO

Zorionak, zure urtebetetzean
Zorionak, ta urte askotarako
Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako

Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako
berriro ere iritsi zera urtebetetzera
aita ama ta senideakin
zoriontsu zera
pozaz zoratzen nator ni ere
gaur zure etxera
maitasun loreak zuretzako ekartzera
maitasun loreak zuretzako ekartzera

Pozaz zoratzen nator ni ere
gaur zure etxera
maitasun loreak zuretzako ekartzera
maitasun loreak zuretzako ekartzera

Zorionak zure urtebetetzean
Zorionak, ta urte askotarako
Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako

Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako

Gaur bexalaxe opa dizugu
urtetik urtera
osasun onarekin beteaz
jarraitzeko aurrera
Berriro ere pozak zoratzen
etorriko gera
maitasun loreak zuretzako ekartzera
maitasun loreak zuretzako ekartzera

Berriro ere pozak zoratzen
etorriko gera
maitasun loreak zuretzako ekartzera
maitasun loreak zuretzako ekartzera






PIKONDOAREN BALADA. 
LEIRE BILBAO+MAITE MUTUBERRIA


Leire Bilbao + Maite Mutuberria (IL.), Pikondoaren balada: Osaba Lukasek etxe ondoko pikondoaren adarretan pasatzen du eguna, liburuak irakurriz, etxekoekin hitz eginez eta kanta zaharrak abestuz; gerra iristen denean ere, bertan ezkutaturik geratuko da, armei uko eginda, halako batean, sekula gehiago arbolatik ez jaistea erabakitzen duen arte. Istorio eder eta hunkigarria, MartiƱa ilobak kontatua.

2018(e)ko azaroaren 5(a), astelehena

                                                                     PRINTZE TXIKIA . 
     ANTOINE DE SAINT- EXUPERY


          Antoine de Saint-ExupĆ©ryk idatzi eta ilustratu zuen istorio ederra, haren obrarik ezagunena, gazte eta helduentzako edizio bikaina, bakardadea, adiskidetasuna, maitasuna... bezalako gai sakonak modu ezin originalagoan lantzeko.                                                                                      

2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

Aitormena .Hertzainak

Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsak gara,
barearen ostean dator ekaitza
udaberri berririk ez guretzat.
Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan ginana,
rutinaren morroiak bihurtu gara
laztana lehen baino lehen aska gaitezan.

Ohartu gabe arrunt bilakatuta
ohartu gabe heldu gara mugara
mundua jausi zaigu gainera
maitia lehen baino lehen aska gaitezan.
Ez dakigu non dagoen hoberena
bila dezagun beste lekuetan.

Bai, zin dagizut, ez dizudala inoiz gezurrilk esan eta
zaude ziur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz,
aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena,
baina orain maitia lehen baino lehen aska gaitezan.




                                                              6


Memoriaz gogoratzen dituzun abestiak.
memoria afektiboa dira, baina ez dira ja ordukoak:
dekontzertua litzateke oroitzapen balira bakarrik.
Denbora pasatua ez da  denbora galdua,
memoria afektiboaren bidez gogoratzen da.
Atzok bihar, gaur ere. ihesi doan kea zara,
baiana baduzu  gero bat gaurdanik.
Nonbaitetik eta noizbaitetik zatoz
eta hangoa eta ordukoa baino gehiago zara
beste helbide batzuetarantz zozzenean,
urrearen bila beharbada.
Eta beste leku eta denborok bilduko dituzu
bestelako urrerik aurkitu ez arren,
munduari beste buelta bat emateko bezainbeste
memoria eta desira duzulako oraindik.

Memoria eta desira. Joseba Sarrionaindia



BARATZE BAT . Pier Paul  Berzaitz

Hau da egĆ¼n eijerra
mila txoriek kanta
tziauri ene erregina
besoak zuri ditizĆ¼t para.

Baratze bat nahi dizĆ¼t egin
Amets sekretuenekilan
Liliak egĆ¼n jauntzi eijerrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.

GaĆ¼ beltz ta sakonetik
Jeikitzen naiz hoztĆ¼rik
Bihotza hain tristerik
Usu hitaz berantetsitĆ¼rik.

Baratze bat...

Karrosa bat hor dugu
Kanpoan gure aiduru
Ez gal aboro denbora
Hiskor beitago amodioa

Baratze bat...

Maitarzun berriari
ilargiak dĆ¼ argi
emanen deikĆ¼ aski
guk elgar maita dezagun beti.




                                                                 5

Baina gogoratzen duzu zer garden jalgitzen zen
euskal kantuen mezua
diskoaren jiorabiratik tokadisko estreinatu berrian?
Georges Brassens, Joan Baez edo Mikel Laboa.
Audio-kasetetik Oskorri edo Cesaria Evora.
Edo digitalean Johnny Cash edo zeure ilobaren Vendetta!
lagunen bizipenak zeureen pizgarri, ez zeureen ordezko.
zerprrek ibili behar bertan.
Belarri batetik sartu eta bestetik irteten dira abesti eskasak,
belarritik sartu eta ez zaizkizu hain erraz irtengo abesti onak,
baina izaten dira abesti magiko batzuk
barruan geratu zaizkizunak, akorduan dramatzazunak beti.
Ederra da iraganetik abesti on eta
maguiko mordo bat gogoratu ahal izatea,
odol bankua edo hazi bankua balitz bezala, abestien
memoria banku bat eramatea aldean nahinora

Memoruia eta desira. Josseba Sarrionaindia



AMETSETAN. En tol sarmiento


Bazter txiki bateko sustraiak, erosotasunaren etsaiak Millaka kilometro amets berri baten bila, Hartu zure lekua, berezion munduan. Iragana uzteko albo batera, IƱurrien antzera pauso txikiz aurrera, amestera... Ametsetan ametsetan hamaika urte pasa dira, Ametsetan ametsetan galdu genuen beldurra. Ametsetan ametsetan zure mundutik gurera, Ametsetan ametsetan ilargirako bidean Bizitzeko garaia orain da, Arnasteko unea iritsi da, Baldakizu zein den zure ametsik sakonena? Hartu zure lekua, berezion munduan Iragana uzteko albo batera, IƱurrien antzera pauso txikiz aurrera, amestera... Ametsetan ametsetan hamaika urte pasa dira, Ametsetan ametsetan galdu genuen beldurra! Ametsetan ametsetan zure mundutik gurera, Ametsetan ametsetan ilargirako bidean! Ametsetan ametsetan, hamaika urte pasa dira Ametsetan, ametsetan, ametsetan... Ametsetan ametsetan zure mundutik gurera, Ametsetan, ametsetan, ametsetan... Ametsetan ametsetan hamaika urte pasa dira, Ametsetan ametsetan galdu genuen beldurra! Ametsetan ametsetan zure mundutik gurera, Ametsetan ametsetan ilargirako bidean!

                                                                           4

Musika eta hizkuntza batzen direnean,
abestia metafisika ariketa oharkabea da,
gogoak ez dakien arren filosofia egiten ari denik.
Abestia politika ekintza oharkabea da,
gogoak ez dakien arren politika egiten ari denik.
Abestia ariketa fisiko oharkabea da,
gogoak ez dakien arren jolasean ari zarenik.
Abestia elkartasun ariketa da,
ez dakizun arren norekin ari zaren elkartzen.
Kontatzeko edo esplikatzeko egiten den ahalegina da, 
nahiz eta ez jakin zehazki zer.

Memoria eta desira. Joseba Sarrionaindia

2018(e)ko irailaren 18(a), asteartea



                      3

Umeek eta animaliek hobeto ulertzen dutela
zioen Igor Stravinskik.
Ondo kronpenitu ezinik, marabillaren
eta misterioaren artean,
entzutearren entzuten dituzun soinuak dira musika.
Musika erritual erlijiosoekin lotuko zen akaso antzina,
jainkoekiko komunikazio derrigorrezko
eta ezinezkoaren bila. Oraindik ere zu,
fedegabe deklaratua,hunkiturik,
zain-adi geratzen zara, doinua barrura sartzen zaizula.
Musika, bere zentzu gabezian,
bihotzera infiltratzen da zuzenean, akordura.
Bihotzak ulertuko du
buruak baino lehenago, baina buruak ere bai.
Musika aritmetika ariketa inkontziente bat dela
esan zuen Gottfried Leibnizek,
gogoak ez dakien arren zenbatzen ari denik.Ƨ

Memoria eta desira. Joseba sarrionaindia



txatxamatxalinatxu. Mikel Urdangarin



Txatxamatxalinatxu jaio zan urtian
herria ta kofradia hasarratu ziran

Tirikitiena beltxa morena
ontza bat txokolate goizian onena

Txikia izan arren izan leike abila
Biba Elantxobeko tanbolintxerua

Tirikitiena beltxa morena
ontza bat txokolate goizian onena

2018(e)ko irailaren 4(a), asteartea

MARTXA BATEN LEHEN NOTAK.

                                              2

Hegazkin bat aireportutik ozenki altxatu eta,
ikusten duzu etxeko leihotik, airean urruntzen
batek daki norantz.
ume baten negarra aditzen duzu,
eta bilatzen duzu umea.
Maurice Ravelen boleroa entzuten duzu,
baina zelular deia da, ez entzuten geratzeko musika,
baizik telefonoa poltsikotik atera eta erantzuteko.
Soinu bakoitzak informazio bat, abisu bat, agindu bat,
edo mehatxu bat ematen dizu:
soinu gehienak berehala konprenitzekoak dira.
Musika beste zerbait da,
ondo konprenitzen ez denetik hasten da agian:
konprenitzen ez duzulako geratzen zara beharbada
harriduraz eta jakin-minez entzuten.

Memoria eta desira. Joseba Sarrionaindia





MARTXA BATEN LEHEN NOTAK . MIKEL LABOA

Eguzkiak urtzen du gohian
gailurretako euria
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.

Gure baita datza eguzkia
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
utuko den bihotza.

Bihotza bezain bero zabalik
besoak eta eskuak
gorririk ikus dezagun egia
argiz beterik burua.

Bakoitzak urraturik berea
denon artean geurea
etengfabe gabiltza zabaltzen
gizatasunari bidea.

Inon ez inor menpekorokan
nor bere buruaren jabe
herri guztioak bat eginikan
ez gabiltza gerorik gabe.

Batek goserikan diraueino
ez gara gu asetuko
beste bat loturik deino
ez gara libre izango.






partiturak
KANTUZ  ARALARREN

                                                                   1
Entzumena,zure organo babesgabea da.
Ikusmena gorde egiten da,betazalak itxi eta ja ez duzu ikusiko.
Belarriak, ostera, ez dira berez zarratzen,
dena entzun behar bazenu bezala.
Begiek aukeratu egiten dute, nora eta hara zuzen daitezke,
baina probatu belarriekin, apenas mugituko dituzu.
Edozer entzun behar izaten duzu,
zarata asko baitabil airean paraje horretan:
Haiazea,euria,irratiaren estatika,kamioi bat tarrapataka.
Arantzok ikertu eta, John Cagek,
soinu efektu moduan ezik,
musika tresna moduan erabili nahi izan zituen.

Memoria eta desira. Joseba Sarrionaindia


ZERGATIK UTZI KANTATZEARI. BENITO LERTXUNDI

Nere bizitza, munduko arranguren 
gainetik, amaiezinezko 
kantu batean, airos doa
nere bizitza kantu batean.
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Urrun bada ere, sorkuntza berri bat
irigartzen duen doinu hori
entzuten dut, harrabots eta 
borroka ororen artean.
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Ekaitzak ondoan ziztuka
ari bada, zer axola!
Egia bizirik dela badakit
bizirik dela badakit
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Zer axola nere inguruan
iluna hertsitzen bada?
Gauean kantak sortzen ditu, 
Gauena kantak sortzen ditu.
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Nere pake kuttunena
itzutuko duen trumoirik ez da
harkaitz horri lotzen natzaion
lotzen natzaion bitartean.
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Amodioa zeru-lurren
jauna bada, jauna bada
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?




partitura

2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala




 ESKULARRU BELTZAK,CASTING-A 
                  JASONE OSORO


 Batetik Beire, Lete eta Kar. Bestetik Baba, Linda eta Beyonce. Institutuko bi talde, aurrez aurre. Oraingoan, berriz, telebistako saio baterako casting-a dela-eta sortuko dira norgehiagoka eta istiluak, bere dohainekin nor nabarmenduko, telebistako arduradunek nor hautatuko. Tartean, mozorro-festa bat ere egongo da, kontzertu eta guzti. Eta Babak boxeolariaren eskularru beltzak jantziko ditu berriz ere, ringera itzultzeko. Hainbat beldur eta ikara gainditu beharko dituzte protagonistek, bizitzako bidegurutze eta zalantzen aurrean, zirt ala zart, aurrera egitek

2018(e)ko apirilaren 16(a), astelehena





TXIMELETAREN OIHUA. Jordi Sierra i Fabra


Bishrrek eta Mussyk hamalau urte dituzte, eta lubaki bateko zuloan bizi dira. Goizero, janaria aurkitzeko asmoz, hildakoz betetako euren hiri hustuan zehar ibili behar dute, hondakin artean. Hiriaz bestalde zain dute Jawhar, lehen maisua zena eta orain mugimendu armatu baten burua dena. Hark janaria emango die eta euren misioa gogoraraziko die, hamabi urteko Abbasekin bete beharko dutena: euren lagunak hiltzen ari den frankotiratzailea aurkitzea.

IZARRETARA BIDEAN ZIHOAN TXAKURRA. HENNING MANKELL


Henning Mankell-en narrazio poetiko sakon eta hunkigarri honek mutiko gazte baten bakardadea kontatzen du; amak etxea utzi eta itsasaldeko herri batera alde egin zuen. Harrezkero Joel aitarekin bizi da; baina aita lanean dago beti, lagun berri bat ere egin du azkenaldi honetan, eta horrek areagotu egin du mutilaren bakardade sentipena. Baina bizitzarako gogortu beharra dauka Joelek... Gauzak horrela, izarretara bidean zihoan txakurra ikusten du leihoaz bestaldean. Urrutiko itsaserrira al zihoan txakurra? Egunen batean, handiagoa denean, hara joan nahiko luke berak ere...Izarretara bidean zihoan txakurra idazle bikain baten lana da: gazteentzat idatzitako eleberri honek Gazte Literaturako liburu onenari eman ohi zaion saria jaso zuen 1990ean Suedian, eta Gazte Liburu onenaren saria 1993an Alemanian.

ESKU LARRU BELTZAK. JASONE OSORO

Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra
den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.
Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua
taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.