2016(e)ko irailaren 7(a), asteazkena

MUSIKA


Musika magikoa  dela esan dezakegu.
 Nork asmatu zuen? Ez dakigu. Zein da bere jatorria? Ez dakigu. Nork sortu edo konposatzen du?  Hori bai badakigu. Konpositoreek sortzen dute. Hauek puntu eta marren bitartez  orriak betetzen dituzte eta  gero interpreteek  beren ahots edo instrumentuekin , marra eta puntu horiek irakurriz  soinuak sortzen dituzte.

Misterio bat da , edo ez?

Azken finean zuek orain puntu eta marrak irakurtzen ari zarete. Hori bai, zentzua duten puntu eta marrak .

Beraz, musika bere esanahia berezia duen  hizkuntza  da .

Baina, musikak duen magia ez dute beste hizkuntzek. Bere hots aukera izugarria da, eta hots horiek  ez dutenez esanahi berezi bat,  askosaz gauza gehiago esan daitezke musikaren bitartez.

Esaterako ez daukagu hots bat “Txorizoa “ edo “ arropa zikina “ azaltzeko.  Baina aldiz, musikako esaldi batek zoriontasuna, tristura, pentsamendu bat, nostalgia, antsietatea, ezin egona.. .adieraz ditzake ,.eta gainera batera!!!  Hitza erabili beharko bagenu guztiak azaltzeko, hitzak agortuko litzaizkiguke,

Zein izango da Musika saio hauetako helburua? Konpositore batzuk ezagutzea eta hauen lagun egitea. Lagun diodanean , koztuz!!! Ezingo baitiozue Mozarti telefonoz deitu . 1791n hildako batekin telefonoz harremanetan jartzea ezinezkoa baita. Baina,  bere bizitzako gauzak irakurriz eta bere musika entzunez, bere  lagun onak izan  gaitezke. Oraindik ere, nahiz eta duela urte asko hil  beraien musikaren bitartez hitz egiten digutelako.

Ni saiatuko naiz nire lagun batzuk aurkezten eta zuen lagun izatea nahi nuke.

Johann Sebastian Bach
Wolfgang Amadeus Mozart.
Ludwib van Beethoven
Robert Schumann
Johannes Brahms
Igor Stravinsky
Francisco de Madina
Pablo Sorozabal
Sarasate
Jesus Guridi
Jose Mari Usandizaga

Eta noski, gustatuko litzaidake zuen musikagile lagunak ere guri aurkeztea ni/gu ere haien lagun egin gaitezen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina