2016(e)ko irailaren 11(a), igandea

J.S. BACH

Johann Sebastian Bach  
           1685-1750
Musikarik triste, alai eta ederrena konposatu  duen musikaria.
Musikaren arloan lan ugari egin zituena:Organoa jo elizan, kontzertuak eskaini, irakasle...
Bere itxura nolakoa zen jakiteko erretratu bat daukagu eta kizkurrez osatuko ileorde zuria izango litzateke ezaugarrietako bat. Beste zerbait azpimarratuko al zenuke? 
Jatea eta edatea ere atsegin zituen, pentsa batzuetan soldataren zati bat  garagardotan ere ordaindu zioten.  Berarentzat oparirik onenetakoa brandy  edo ardo botila  eta haragi zati on bat izaten omen zen.
Familia. Musikoz osatutako familia batekoa zen. Bere birbirraitona okina zen baina lanean ari zen bitartean "zitara" jotzen zuen.  Zitara, gitarraren anai zaharrena dela esan daiteke.
Bach familian 65  kide musikaz bizi izan ziren, hau da, profesionalak ziren eta 50ek Johann izena zuten. Bach hitza musikaren sinonimo dela esan daiteke.
Familian festa handiak ospatzen zituzten. Oso kristauak zirenez hasieran kristauen abestiak kantatzen zituzten  baina ondoren denetarik izaten omen zen, benetan famili festa zoragarri eta alaiak izaten zituzten. Hura giroa hura!!!
20 seme-alaba izan zituen baina 10 oso gazte  hil ziren. Eta hamarretik  hiruk konpositore fama handia ere lortu zuten. Katea ez zen eten.
Bi emazte, lehena  Maria Barbara bere lehengusina. Bidaia luze batetik etortzean jakin zuen jada hilda zegoela. Bidaiak garai batean oso luzeak izaten baitziren eta ez zituzten guk gaur ditugun gailuak. Urte betera berriro ezkondu zen Anna Magdalenarekin. Oso pozik zegoen ezkontza honekin, ze urteko soldataren 1/5 ardotan gastatu baitzuen.
Ana Magdalenak haurrak hazteaz gain, beste gauza asko egiten zituen. Besteak beste: abestu, klabikordioa eta organoa jotzen ikasi, senarraren obrak transkribatu... egin behar guzti hauetaz gain loreak eta txoriak maite zituen, eta  bisita, festa ugari antolatzen zituen etxean. Backek ez zion denbora gehiegi eskaintzen familiari. 
Eguna konposatzen , organoa eta klabezina jotzen, ikasleei irakasten, elizkizunetako koru eta orkestrak zuzentzen, instrumentuak afinatzen, organo berriak ikuskatzen eta gainera eskutitz luze eta aspergarriak idatzi  behar zizkien bere mezenei.
Jarraituko dugu. Orain entzungai:

Brandemburgoko 3.kontzertua




Musika  zen bere ahuldadea eta mundua. Bere lagun egiteko modua musikaz hitz egin eta musika jotzea zen. Buruz konposatzen zuen eta jarraian transkribitzen zuen. Gehienetan tintaz  arkatzik erabili gabe.

Goldbergen bariazioak



Bizitza: 10 urterekin umezurtz gelditu zen, bere anaia  zaharrenaren esku . Klabikordioa ikasi zuen  eta ikasgai arruntekin aspertuta , anaia zaharrenari liburu batetan gorderik zeuzkan lan zailagoak eskatzen zizkion . Honek ez zion uzten eta gauez ilunpean kopiatzen zituen bertako lanak. 
Ikasketetan ere aparta izan zen. Bere ikasketak eta ikastetxea ordaintzeko, aberatsen semeei latina irakatsi  eta koruan abesten zuen.  Beraz,abeslaria  izan zen bere lehen esperientzia musikari profesional gisa .
Musika miresten zuen  eta musika entzute arren 400 km.oinez egiteko gai izan zen. Esaten da behin , kontzertu bat entzutetik zetorrela, goseak jota , ostatu batetik bi sardinzar  buru bota zizkiotela.  Baina, sardina buruen barruan bi urrezko txanpon aurkitu zituela. Agian, Bach miresten zuen norbaitek jaurtiko zizkion?
Hemezortzi urterekin inguruko herrietan kontzertuak emanez bizimodua ateratzen zuen. Baina ,arazo eta haserre ugari izaten zituen udal agintariekin diru kontuak bide. Behin bazihoala esan zienean agintariei kartzelan sartu zuten hilabete baterako.  Noski, Bachek konposatzeko aprobetxatu zuen denboraldi hura.
Hogeita hamar urterekin  organista eta klabezinista onaren ospea zeukan  eta Dresdera deitu zuten lehiaketa batean parte hartzera.  Marchand musikari frantsesarekin lehiatu behar zuen. Honek jakin zuenean Bachen   aurka lehiatu behar zuela Frantziara itzuli zen.
Azken hogeita sei urteak Leipzig-en  igaro zituen. Bertako agintariekin ere ez zen ondo moldatzen, eta beti diru kontuak ziren tartean.
Berlinera ere joan zen bere semea bisitatzera eta Erregearen pianoan kontzertu bat eskaini zuen. Kontuan izan orduan ari zela pianoa lehen urratsak ematen. Berlinen semeak Opera antzokira eraman zuen eta bertako jan gela famatua soinu aldetik berezia zela gure Bach ohartu zen. Izkin batean xuxurlatzen zena beste izkinean entzuten zen baina ez erdian.
Zahartzaroan itsutzen hasi zen. Bizirik zegoela , Leipzig-eko agintariek bera ordezkatzeko deialdia egin zuten, eta Bach izugarri haserretu zen. Ebakuntza bat egin zuen, haseran zerbait hobetu bazuen ere, ez zen ebakuntza  arrakastatsua  izan eta itsu gelditu zen.
Bere azken lana "Fugaren artea" amaitu gabe utzi zuen. Gaur egungo interpretatzaileek ere lan hori  jotzen dutenean horrela  uzten dute: amaitu gabe.
Semeei utzi zizkien bere lan guztiak baina asko galdu dira.



Preludio koralak





Mateoren pasioa





Eta azkenik zuek proposatutakoa gehitzen dut: 
Tokata eta fuga BWV 565


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina