1756-1791
Mozartentzat musika egitea,musika jotzea, benetan erraza izan zen. Hitz egiten ikasi zuen bezala ikasi zuen musika ulertzen .
Lau urte zituela hasi zen Klabikordioan piezak jotzen. Bost urterekin jada konposatu egiten zuen eta denbora gutxian organista bikain, biolin jole aparta eta abeslari zoragarria bihurtu zen.
Hamabi urterekin bere lehen opera konposatu zuen eta ordurako zuzendari bikaina zen. Bitxia izango zen haur bat pertsona helduez osatutako orkestra profesional bat zuzentzen ikustea. Baina guztiek garbi zeukaten prodijio baten aurrean zeudela.
Haur maitagarria zela esan daiteke, umoretsua eta benetan ederra zelako. Gainera, oso dotore janzten zen eta bere ile kizkurra ere ederki zegokion edertasun hari.
Erraz maitemintzen zen haurra izan zen Amadeus, behin gainera Maria Antonietaz ( Frantziako errege izango zena) burua galduta, txoro-txoro eginda, ibili zen . Gero, Frantziako iraultzan, Maria Antonietak "galduko" zuen bere burua.
Handitzen joan zen heinean bere umorea bitxia izatera iritsi zen. Oso umoretsua eta jatorra izan zitekeen baina, desatsegina izaten ere bazekien.
Mozarten aitak, Leopoldok ; biolin jole, konpositore eta musika irakasle zenak; erabaki zuen munduak Mozarten eta bere arreba Maria Anaren (Nanner) musika entzun behar zuela eta horrela, Salzburgo utzi eta Europako hirietan barrena hasi ziren kontzertuak eskaintzen. Kontzertu horietan Nanner hasten zen lehenik pieza zailak interpretatzen eta ondoren Mozartek ikuslegoa eklipsatuta, txundituta uzten zuen. Ikuslegoa sinetsi ezinik geratzen zen Mozarten abileziarekin eta teklatuaren gainean zapi bat jartzen zioten akats bat edo egin zezan.
Pianorako 16. sonata edo "Erraza"
Salzburgon artzapezpikuarentzat lan egiten
zuen eta honek zerbitzari bat bezala tratatzeaz gain huskeri bat ordaintzen
zion. Azkenean, 25 urte zituela bertatik
alde egitea lortu zuen. Salzburgoko loturetatik askatuta berehala lortu zuen fama. Kontzertu ugari eskainiz,
operak konposatuz eta bere orkestra lanak zuzenduz,
Hogeita hamar inguruko Mozart ordea desberdina zen. Txikia zen, baina buru handi xamarra zuen eta gaztetan biruela pasa ondoren aurpegia markaz beterik gelditu zitzaion. Edozein
modutan ileordea kendu eta bere ilea zaintzen zuen. Arro baitzen bere ileaz
eta zaintzarako barberu bat izaten zuen.
Hogeita sei urte zituela Konstantza Weberrik ezkondu zen, hogeita bat urteko
abeslaria.
Baina aurrez Aloysiarekin ( Konstantzaren
ahizpa) maiteminduta egon zen eta honek ezetza eman zion. Leopold aitak ez zituen Webertarrak gogoko
eta ez zuten Konstantza guztiz onartu. Eta Mozart aita eta arrebarengandik
atzendu egin zen.
Mozartek ekonomikoki ez zuen bide egokia egin
eta Konstantzaren egoerak ez zion lagundu. Mozartek garai batean diru asko
irabazi bazuen ere ez zuen aurrezten. Ondo
pasatzea zelako bere nahia: dantzarako festak antolatzen zituen, zaldi bat
erosi zuen, billarrerako mahai izugarri bat zeukan, eta modako arropa garestia janzten
zuen. Konstantzaren osasunarentzat ere diru asko behar zuen, gehienetan haurdun
zegoen nahiz eta bi seme bakarrik izan.
Mozart senar-emazteak guraso bitxi xamarrak izan zirela esan daiteke.
Behin haur jaio berria zaintzailearekin utzi
zuten hiru hilabetetarako, eta itzulerako haurra jada hila zegoen.
Mozart bizi zen etxean ere giroa eta jendea ez
zen falta. Bere ikasleak ere bertan bizi ziren, kopistak ere egoten
ziren eta gainera lagunak ere gonbidatzen
zituen.
Lagunei etxean zeudenean ez zien jaramonik egiten eta bere kasa ibiltzen zen
esku oihal batekin jolasean edo alde batetik bestera zerbait buruan
konposatzen. Lagunak joaten zirenean Konstantzak esango zizkion berriak berak buruan edukitako musika idazten zuen
bitartean.
Jupiter sinfonia. Lehen mugimendua
Baina Mozart bere alaitasuna eta bizi
poza galtzen hasi zen. Ezkondu ondoren ez zuen bere aitarekin harreman estua eduki . Eta aita hil zenean kezkak , zalantzak sortu zitzaizkion, bere esanak
zituen gogoan. Bestalde, Mozarten helburua Enperadorearen kortean postu garrantzitsu bat lortzea zen eta ez
zuen lortu. Batez ere, Sallieri
konpositore italiarrak bere aurka
konspiratzen zuelako.
1791n
bi opera eskatzen dizkiote “ Txirula magikoa” eta “ La Clemenza de Tito” baina
ordurako depresioan erortzen eta osasuna
galtzen hasia zen. Gainera paranoian erori zen eta norbait bera pozoitzen ari zela sartu zitzaion
buruan. Gauzak okertzeko, beltzez
jantzitako gizon misteriotsu batek “Requiem”a (hildakoen meza) enkargatu zion.
Orduan Mozartek pentsatu zuen mezularia beste
mundutik zetorrela eta Requiema beretzat zela. Meza benetan konde baten
emaztearentzat zen eta berak konposatua izan balitz bezala azaldu nahi zuen.
Mozartek ez zuen Requiema bukatu eta ikasle
batek amaitu zuen.
Giltzurrunek ez zuten ondo lan egiten, gorputza puztu eta… hil egin zen.
Giltzurrunek ez zuten ondo lan egiten, gorputza puztu eta… hil egin zen.
Azken
egunetan negar batean egon omen zen usten zuen egoera ikusiz: bi seme eta emaztea
xentimorik gabe uzten baitzituen.
Ondoren atsekabe gehiago etorri zitzaizkion
familiari: Konstantzak lur jota senarraren
gaixotasunak kutsatzea nahi zuen; gizon bat agertu zen , non bere
emaztea Mozarten ikasle izana haurdun zegoen, eta Mozarten emaztea labanaz zauritu
zuen, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.
Sallieri akusatua sentitu zen eta eroetxe
batean hilko zen.
Mozarten hileta penagarria izan zen. Hilobi komun
batetan lurperatu zuten eta ez familiakorik , ez lagunik ez zen bertaratu.
Txirula magikoa. Gaueko erregina.
Hainbat jakingarri:
- Leopoldek, Mozarten aitak, 1756. urtean bibolina jotzeko tratatu edo liburuxka bat idatzi zuen. Gaur egun oraindik argitaratzen da, batez ere garai hartan bibolina nola jotzen zen jakiteko erabiltzen da.
- Leopoleri dirua irabaztea eta diru kontuak ondo eramatea gustatzen zitzaion. Gainera, bazekien Amadeusi ez ziola inork lagunduko eta bekaizkeriaz jotako hainbat musiko aukerak lapurtzen saiatuko zela. Aldiz Amadeusentzat lehen helburua musika ederra interpretatuz ondo pasatzea zen.
- Amadeus, sei urterekin Europar hirietatik zehar bidaiatzen eta kontzertuak eskaintzen hasten da. Honek bere osasunean eragina izango du baina baita ere Musika hezkuntzan. Adibidez, Bachen seme gazteena ezagutu zuen Londresen. Erroman Allegriren " MIserere" obra sakratua behin entzun eta transkribatzeko gai izan zen.
- Mozartek bere amarekin bidaiatu zuen Salzburgoko artzapezpikuarekiko loturak hautsi ondoren. Bere ama Parisen hil zen. Mozart guztiz atsekabeturik eta bakarrik sentitu zen eta berriro ere Salzburgora itzuli zen.
- Vienan haseran kontzertu ugari izan zituen baina azken urteeetan kontzertuak gutxitu egin zitzaizkion eta bere zorrei aurre egitea ia ezinezkoa egin zitzaion.
- Zergatik izan zituen hain lagun gutxi? Behar bada harroa zelako. Berak bazekien ingurukoak baino hobea zela eta horrek bekaizkeria sortzen zuen besteengan.
- Mozarti lagundu ziotenak batez ere Masoiak izan ziren. Masoien elkartea aristokrata eta erdi mailakoez osatutako elkarte erdi sekretu bat zen. Hauen helburua guztientzat askatasuna eta berdintasuna lortzea zen. Elkarte hau Austriako enpreradorearentzat arriskutsua zen, masoien ideikin ez zelako fido.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina