ROBERT ETA CLARA SHUMANN
Robert (1810-1856) eta Clara ( 1819-1896)
Robert Shumann oso gizon
isila izan zen, ez zuen asko hitz egiteko joerarik, aldiz puruak erretzea
atsegin zuen eta konposatzen zuenean erretzen zuen batez ere.
Sarritan beste planeta bateko
gizakia zela zirudien, burua amets,
fantasia eta poesiaz beterik baitzuen. Liburuak eta irakurtzea musika
bezainbeste maitatzen zuen.
Shumann musikari
erromantiko bat zen. Bere pentsamendu eta musikak mundu ederrago, dramatiko
, magiko batean sortua zela zirudien, eta inola ere ez mundu errealean. Aldiz, beste
hainbat kontutan oso praktikoa zen eta irabazten eta gastatzen zuenaren kontu
zehatzak idazten zituen bere koadernoetan. Behar bada bere aita Agustengatik
zetorkion jarrera hori. Bere aita, editorea, eta liburugilea zen; eta berak pasioz
betetako nobelak , nobela estralurtarrak ,baina baita ere zuzenbideen liburu bat
idatzi zituen. Gaur egungo “paginas
amarillas” en antzeko zerbait, Roberti
16 urte zituela aita hil zitzaion eta
amaren ardurapean geratu zen. Amak Zuzenbidea ikastera behartu zuen nahiz eta
berak idazle eta konpositore izan nahi.
Baina 19 urteekin Friedrick Wieck piano
irakaslea ezagutu zuten eta honek bere
etxera eraman zuen pianoa ikastera.
Wieck
irakasleak alaba bat zuen Clara izenekoa. Robert beraien etxera joan zenean,
Clarak 11 urte zituen eta jada piano-jole bikaina zen. Bere aita arro zegoen bere alabaz. Robert
ibilalditxoak egitera irteten zenean, izarrak txoriak, zuhaitzak eta
loreak buruan zituela, Clara bere
atzetik joaten zen lurrera begira eta atorratik
eusten zion harri handiren bat ikusten
zuenean. Eta ondorengoa ba…. Clara handitu zen eta Robert ohartu zen Clara ez zegoela batere gaizki eta…
maitemindu egin ziren.
Wieck aitari ez
zitzaion batere gustatu eta izugarri haserretu zen ez baitzegoen hori bere
planetan: diru gehiegirik ez zuen, dezente edaten zuen eta oso arraroa zen
gizon bat ez zuen nahi bere
alabarentzat.
Baina Robertek ez zuen
amore eman, izugarri tristatu bazen ere bere ikasketak hobetzen buru-belarri jardun zuen; hainbeste , non behatzak luzatzeko makina bat asmatu zuen, eta
ondorioz bere behatzak izorratu zituen eta ezin izan zuen gehiago pianorik jo.
Aldiz, bere konposizioak eta idazlanak
izena eta maila hartzen hasi ziren. Musika aldizkari bat sortu zuen, hainbat
artikulu idazten zituen eta kritiko fama ona hartu zuen. Gainera, Clara
inspirazio bezala hartuta pianorako
piezak idatzi zituen.
RENANA EDO 3. SINFONIA
Clarak borroka baten
erdian aurkitzen zuen bere burua. Alde batetik, bere alabarengan izugarrizko
eragina zuen aita zegoen, izaera eta jarrera
gogor xamarrak zituena( Clararen
amak bere senarra aspaldian utzi zuen ).
Eta bestetik, Robert neurotikoa ,baina maite zuena. Ezin zutenez elkar
ikusi idatziz mantendu zuten beraien
arteko harremana. Maitaleek aita
epaitegira eraman zuten ezkontzeko baimena eskatzeko eta irabazi egin
zuten.
Ezkondu eta pozik bizi
ziren , baina laster iritsi ziren arazoak.
Clarak kontzertuak ematen jarraitu nahi zuen, baina Robertek etxean
geratu, umeak eduki eta hauek zaintzea nahi zuen.
Roberti ez zitzaion
bidaiatzea gustatzen , konposatzeko lasaitasuna behar zuen, eta emakume batek garai haietan ezin zuen
bakarrik bidaiatu (ez zegoen ondo ikusia
senarrik gabe bidaiatzea). Ondorioz, Clara munduko
pianistarik onenetakoa kontzertuak ezin eskaini gelditu zen.
Hala eta guztiz ere
elkarrekin jarraitu zuten eta zazpi seme-alaba izan zituzten.
Robertek 34
urte zituela depresioan erortzen hasi zen eta aldaketa bat behar zuela
pentsatuz egunkaria saldu eta Dresdera joan ziren eta han idatzi zuen bere
opera bakarra “ Genoveva"
40 urte zituela
Dusseldorf hiriko musika zuzendari izendatu zuten , hau da, hiriko orkestra eta abesbatzak zuzendu behar
zituen eta besteei erakutsi nola interpretatu. Baina irakastea ere ez zen bere
indargunea. Zuzendari izan da ere giza harremanak lantzea oso zaila egiten
zitzaion, jendearekin harremanetan
egotea oso lan zaila zen beretzat, ez zuen apenas hitzik egiten. Noski postutik kendu zuten.
Garai haietan gazte
baten bisita jaso zuten eta familia guztia beraz maitemindu zen. Umeentzat
, akrobazia ikaragarriak egiten zituen
gaztea zen; Robertek , konpositore bikain bat antzeman zuen eta Clararentzat, gazte benetan ederra zen. Brahms zen gazte hura.
SCHUMANNEN MAITASUN KANTUAK
Robert erotzen hasi zen eta psikiatriko batean amaitu zuen. Clarak
ezin zuen bisitatu ,medikuek ez baitzioten aholkatzen. Brahms zen Robert
bisitatzen zuen bakarra.
Orduan Clara bidaiatzen
eta kontzertuak eskaintzen hasi zen.
Brahms eta Clara maitemindu egin ziren .
Robertek hildako bizi bat zen, bakarrik ,lagunik eta
familiarik gabe eta bizitzarekin inongo harremanik gabe bizi zelako. Garai
horretan lan asko idatzi zituen, batez ere fugak bere ideiak antolatzeko ,
baino asko eta asko hautsi egin zituen. Gauza da inorekin komunikatzeko edo harremanik
izateko gaitasunik gabe amaitu zuela. Bi
urte beranduago hil zen.
Robertek ez zuen
enkarguz konposatzen, baizik eta berak behar zuelako, barruko bere inspirazio
eta beharrei erantzuteko. Pianorako obra zoragarri asko idatzi zituen.
Clara beste berrogei
urtez bizitu zen eta kontzertuak ematen jarraitu zuen, batez ere Robertek idatzitakoak,
SCHUMANNEN ABESTIAK
Ç
PIANORAKO KONTZERTUA
PIANORAKO BOSTEKOA