2017(e)ko otsailakren 5(a), igandea



PABLO SOROZABAL                      (1897-1988)

Konpositore eta orkestra zuzendaria (Donostia 1897-Madril, 1988). Opereta eta zarzuelaren azkenetariko sortzaile ezagunetarikoa. Sorozabal lan sinfoniko, koral eta instrumentalen katalogo garrantzitsu baten egilea da. Aipatzekoa da baita, txisturako egin zuen errepertorioa.

Langile-familia euskaldun batean jaioa. Jose Mari aita, hargina lanbidez eta "Asteasu" eta "Portzale" ezizenez ezaguna, bertsolaria izan zen denbora batez. Musikari gazteak haurtzaroa kaleetan igaro zuen eta oinarrizko heziketa eskasa izan zuen.
Akademiako musikarekin eduki zuen lehen kontaktua Euskalerriko Adiskideen Elkarteak eskaintzen zituen doako solfeo klaseei esker izan zen. Han biolin eta pianoko klaseak ere jaso zituen. Laster sartu zen Donostiako Orfeoiaren haurren sailean, erakundeari berari lotua zegoena.

Nerabe zela, instrumentista moduan hasi zen lan egiten zinema, kafe, gau-jai, zarzuelaren ikuskizun eta hiriko beste ekintzetan. Musikako lehen lanpostua, Novedades zinemako biolinista bezala izan zen beste  hiru kideekin.

 Garai honetan hasi zen Sorozabalen interesa konposizioaren inguruan. Hain miretsia zuen Jose Maria Usandizaga (1915) hil ondoren.

MAITE


 Sorozabalek “ los indepebdientes izenarekin ezagutzen den Donostiako gazte bohemio eta ikonoklasten taldea osatzen du. Talde honen bilerei esker etorkizuneko aukera intelektual eta artistikoak ikusi zituen, eta baita sentsibilitate politiko baten garapena ere, sozialismo eta anarkismoaren artean kokatua zegoena.
1919an Madrilera joan zen. Orkestra Filarmonikoan sartu zen. Urte bat beranduago Donostiako Udalaren ikasketa beka bat lortu zuen, euskal gaien inguruko harirako Cuarteto berri bat aurkeztu ondoren. Sorozabal Leipzigera joan zen bizitzera. Alemaniako egonaldia Gipuzkoako Aldundiaren urteko pentsio bati esker luzatu zen.  Bertan  orquestra bat alokatu   eta zuzendari moduan debuta egin  eta Capricho español bere lana estreinatzeko aukera izan zuen.

Sorozabalek sormen esfortzu guztiaren arreta antzerki lirikoan jarri zuen. Arlo honetan, azkar nabarmendu zen garaiko autore dohatuenetako eta berritzaileetako bat bezala. Bere bizitza behin betiko 1933an egonkortu zen, Enriqueta Serrano aktore abeslariarekin ezkondu eta Madrilen bizitzen jarri zenean. Urte bat beranduago bere seme bakarra izango zen Pablo jaio zen. Errepublika garaian, Sorozabalek beste bi arrakasta lortu zituen La del manojo de rosas (1934) sainete lirikoarekin bata eta La tabernera del puerto (1936) zarzuela handiarekin bestea. Aipamen berezia merezi du Adiós a la bohemia (1933) "opera txikiak", Pio Barojaren libretoarekin egina. 

La del manojo de rosas. Zarzuela.



Gerra zibila hasi zenean erbeste aldiari uko egin zion eta Udal Bandaren zuzendaritzapean jarraitu zuen. 1937an Levante eta Katalunian ibili ziren, Madrileko frontearentzat dirua biltzen. Euskal milizientzat ereserki bat idatzi zuen, Eusko indarra-Euskadi libre, urte batzuk geroago Marcha de Deva bezala aurkeztuko zuena. Gerra egoerak txundituta, 1938an dimisioa aurkeztu zuen bere postuan eta gatazkaren amaiera Valentzian itxaroten du.

Bere egoera Erregimen berriaren aurrean estua zen eta Egile eta Editoreen Elkarteko batzorde batek "erreserbekin" baztertzen du. Musikaria liskar profesionalen biktima da eta zenbait boikot eta zentsura jasaten ditu. Hala ere, publikoa bere alde eduki zuen eta baita kritikaren begirunea ere. 




DEBA 



Gerra osteko jendaurreko itxurazko berritzeak ez ditu alde batera utziko autoritate eta erakundeekin dituen liskarrak eta eztabaidak. 1952. urtean Orkestra Filarmonikoan zuen kargua utzi zuen.

Sorozabalek poliki-poliki hasieretako euskal ildoari ekiten dio berriz ere konpositore bezala. Euskal folklorean oinarrituriko pieza instrumental eta koralak idazten ditu, hala nola, Nemesio Etxanizen  hitzak zituen Gernika (1966-1976) kantata.

Musikariaren samintasuna eta frustrazioa handituz joan ziren bere azken egunak iritsi arte. Ospea eman zion eta partaide zen musika eta antzerki tradizioaren kolapsoa, tristura handiz bizi izan zituen. Garaiko gizartearen kultura zaletasunak :futbolaren ikuskizuna, rock musika, telebista… gorroto zituen. Etsipen profesional eta politikoez gain pertsonalak ere izan zituen: bere emaztea 1958an hil zen eta bi urte geroago Sorozabalek ezkerreko begian zoritxarreko operazio batzuk izan zituen, hauetatik erabat inoiz sendatu ez zelarik. 

1988an bere Madrileko etxean hil zen  omenaldi eta sari ezberdinak jaso ondoren , baina heldutasunean zehar hain maite izan zituen bere bi lanak estreinatuak ikusi gabe: Juan Jose eta Gernika obraren behin betiko bertsioa, musikariak bere amari eskainitakoa.



GERNIKA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat