2019(e)ko urriaren 2(a), asteazkena



LESTERREN LOGIKA. Harkaitz Cano





Pasadizo laburrez osatzen ditu Lesterrek bere pentsamenduak. Hausnarketa sakonak (beldurrak, heriotza, laguntasuna) edo uste subjektiboagoak (iritziak eta bitxikeriak). Lester mutil serioa da, azkarra, logika berezia baliatzen du mundua ulertzeko baina lirikoa ere bada, irudi iradokitzaileak sortzen ditu, kontu intimoak edo lirikoak zuzenean jaurtiz, umoretsuak batzuetan, gordinak besteetan. Egitura berritzailea, argumenturik gabekoa: 32 mikroipuin autonomo hauek haurraren ahotik zuzenean ezagutzen ditugu. Bera narratzailea izanda batzuetan poeta txikia bihurtzen da. Olariagaren marrazkiak komiki ukituaz, primerako osagarriak dira.

3 iruzkin:

  1. Niri liburu hau ez zait gustatu misterio gabea eta aspergarria iruditu zaidalako.Ia-ia liburu guztia pertsonen bizia kontatzen hari da eta hori aspergarria iruditzen zait.Niri horrelako liburuak ez zaizkit gustatzen eta ez nioke inori gomendatuko.
    Beñat Mugica 1.B

    ErantzunEzabatu
  2. Niri liburua gustatu zait. Kapituloak hain motxak zituen ez nuela oso ondo ulertu. Baina beste urteetan jartzeko gomendatuko nuke.

    Unax Gorostiaga 1C

    ErantzunEzabatu
  3. Liburu hau gustatu zait atal bakoitzean pasadizo desberdinak kontatzen dituelako.
    Atalak oso motzak dira.
    Oso errez ulertzen dira pasadizoak, baina detaile asko ematen direnez eta istorio desberdinak dituenez zaila da gogoratzea detaile guztietaz.

    Marene San Martin
    1.C



    ErantzunEzabatu