2019(e)ko urriaren 4(a), ostirala



"PIRATEN UHARTEA ".  JON EUGI



Piraten uhartea nobelak pirata euskaldun batzuek Karibe aldean izango dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Beraiekin hamaika abentura biziko dituzu, irakurle: abordajeak, espetxe ihesak, urrezko altxor baten lapurreta... Izan ere, Martin Legarreta marinel gazteak ezusteko handi bat izango du bere lehenengo itsas bidaian: Juan Agirreandia pirata ospetsua ezagutuko du. Harekin batera piraterian arituko da eta horrela, bera ere pirata bihurtuko da. Pasaia izeneko bere itsasontzian piraten babeslekua den Tortuga uhartera iritsiko da. Han bizipen aberasgarri gehiago izango ditu, besteak beste, Imelda izeneko neskaz maiteminduko baita...

4 iruzkin:

  1. Misterio asko du, oso dibertigarria da eta interesgarria ERE. Sofia 1-A

    ErantzunEzabatu
  2. Liburua hasieran niri ez zitzaidan asko gustatu, ez nuelako ondo ulertzen, baina gero ulertzen joan nintzen eta gustatu zitzaidan.

    Ainhoa 1A

    ErantzunEzabatu
  3. Niri liburua hasieran ez zitzaidan asko gustatu, ez nuelako ondo ulertzen. Baina gero ulertzen joan nintzen eta gustatu zitzaidan.

    Ainhoa 1A

    ErantzunEzabatu
  4. Niri libua irakurri dudan arte oso polita da, nik jendeari aolkatuko nioke

    urko 1-B

    ErantzunEzabatu