2018(e)ko irailaren 18(a), asteartea



                      3

Umeek eta animaliek hobeto ulertzen dutela
zioen Igor Stravinskik.
Ondo kronpenitu ezinik, marabillaren
eta misterioaren artean,
entzutearren entzuten dituzun soinuak dira musika.
Musika erritual erlijiosoekin lotuko zen akaso antzina,
jainkoekiko komunikazio derrigorrezko
eta ezinezkoaren bila. Oraindik ere zu,
fedegabe deklaratua,hunkiturik,
zain-adi geratzen zara, doinua barrura sartzen zaizula.
Musika, bere zentzu gabezian,
bihotzera infiltratzen da zuzenean, akordura.
Bihotzak ulertuko du
buruak baino lehenago, baina buruak ere bai.
Musika aritmetika ariketa inkontziente bat dela
esan zuen Gottfried Leibnizek,
gogoak ez dakien arren zenbatzen ari denik.รง

Memoria eta desira. Joseba sarrionaindia



txatxamatxalinatxu. Mikel Urdangarin



Txatxamatxalinatxu jaio zan urtian
herria ta kofradia hasarratu ziran

Tirikitiena beltxa morena
ontza bat txokolate goizian onena

Txikia izan arren izan leike abila
Biba Elantxobeko tanbolintxerua

Tirikitiena beltxa morena
ontza bat txokolate goizian onena

2018(e)ko irailaren 4(a), asteartea

MARTXA BATEN LEHEN NOTAK.

                                              2

Hegazkin bat aireportutik ozenki altxatu eta,
ikusten duzu etxeko leihotik, airean urruntzen
batek daki norantz.
ume baten negarra aditzen duzu,
eta bilatzen duzu umea.
Maurice Ravelen boleroa entzuten duzu,
baina zelular deia da, ez entzuten geratzeko musika,
baizik telefonoa poltsikotik atera eta erantzuteko.
Soinu bakoitzak informazio bat, abisu bat, agindu bat,
edo mehatxu bat ematen dizu:
soinu gehienak berehala konprenitzekoak dira.
Musika beste zerbait da,
ondo konprenitzen ez denetik hasten da agian:
konprenitzen ez duzulako geratzen zara beharbada
harriduraz eta jakin-minez entzuten.

Memoria eta desira. Joseba Sarrionaindia





MARTXA BATEN LEHEN NOTAK . MIKEL LABOA

Eguzkiak urtzen du gohian
gailurretako euria
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.

Gure baita datza eguzkia
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
utuko den bihotza.

Bihotza bezain bero zabalik
besoak eta eskuak
gorririk ikus dezagun egia
argiz beterik burua.

Bakoitzak urraturik berea
denon artean geurea
etengfabe gabiltza zabaltzen
gizatasunari bidea.

Inon ez inor menpekorokan
nor bere buruaren jabe
herri guztioak bat eginikan
ez gabiltza gerorik gabe.

Batek goserikan diraueino
ez gara gu asetuko
beste bat loturik deino
ez gara libre izango.






partiturak
KANTUZ  ARALARREN

                                                                   1
Entzumena,zure organo babesgabea da.
Ikusmena gorde egiten da,betazalak itxi eta ja ez duzu ikusiko.
Belarriak, ostera, ez dira berez zarratzen,
dena entzun behar bazenu bezala.
Begiek aukeratu egiten dute, nora eta hara zuzen daitezke,
baina probatu belarriekin, apenas mugituko dituzu.
Edozer entzun behar izaten duzu,
zarata asko baitabil airean paraje horretan:
Haiazea,euria,irratiaren estatika,kamioi bat tarrapataka.
Arantzok ikertu eta, John Cagek,
soinu efektu moduan ezik,
musika tresna moduan erabili nahi izan zituen.

Memoria eta desira. Joseba Sarrionaindia


ZERGATIK UTZI KANTATZEARI. BENITO LERTXUNDI

Nere bizitza, munduko arranguren 
gainetik, amaiezinezko 
kantu batean, airos doa
nere bizitza kantu batean.
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Urrun bada ere, sorkuntza berri bat
irigartzen duen doinu hori
entzuten dut, harrabots eta 
borroka ororen artean.
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Ekaitzak ondoan ziztuka
ari bada, zer axola!
Egia bizirik dela badakit
bizirik dela badakit
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Zer axola nere inguruan
iluna hertsitzen bada?
Gauean kantak sortzen ditu, 
Gauena kantak sortzen ditu.
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Nere pake kuttunena
itzutuko duen trumoirik ez da
harkaitz horri lotzen natzaion
lotzen natzaion bitartean.
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?

Amodioa zeru-lurren
jauna bada, jauna bada
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?
Zergaitik utzi behar diot, 
zergaitik utzi kantatzeari?




partitura

2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala




 ESKULARRU BELTZAK,CASTING-A 
                  JASONE OSORO


 Batetik Beire, Lete eta Kar. Bestetik Baba, Linda eta Beyonce. Institutuko bi talde, aurrez aurre. Oraingoan, berriz, telebistako saio baterako casting-a dela-eta sortuko dira norgehiagoka eta istiluak, bere dohainekin nor nabarmenduko, telebistako arduradunek nor hautatuko. Tartean, mozorro-festa bat ere egongo da, kontzertu eta guzti. Eta Babak boxeolariaren eskularru beltzak jantziko ditu berriz ere, ringera itzultzeko. Hainbat beldur eta ikara gainditu beharko dituzte protagonistek, bizitzako bidegurutze eta zalantzen aurrean, zirt ala zart, aurrera egitek

2018(e)ko apirilaren 16(a), astelehena





TXIMELETAREN OIHUA. Jordi Sierra i Fabra


Bishrrek eta Mussyk hamalau urte dituzte, eta lubaki bateko zuloan bizi dira. Goizero, janaria aurkitzeko asmoz, hildakoz betetako euren hiri hustuan zehar ibili behar dute, hondakin artean. Hiriaz bestalde zain dute Jawhar, lehen maisua zena eta orain mugimendu armatu baten burua dena. Hark janaria emango die eta euren misioa gogoraraziko die, hamabi urteko Abbasekin bete beharko dutena: euren lagunak hiltzen ari den frankotiratzailea aurkitzea.

IZARRETARA BIDEAN ZIHOAN TXAKURRA. HENNING MANKELL


Henning Mankell-en narrazio poetiko sakon eta hunkigarri honek mutiko gazte baten bakardadea kontatzen du; amak etxea utzi eta itsasaldeko herri batera alde egin zuen. Harrezkero Joel aitarekin bizi da; baina aita lanean dago beti, lagun berri bat ere egin du azkenaldi honetan, eta horrek areagotu egin du mutilaren bakardade sentipena. Baina bizitzarako gogortu beharra dauka Joelek... Gauzak horrela, izarretara bidean zihoan txakurra ikusten du leihoaz bestaldean. Urrutiko itsaserrira al zihoan txakurra? Egunen batean, handiagoa denean, hara joan nahiko luke berak ere...Izarretara bidean zihoan txakurra idazle bikain baten lana da: gazteentzat idatzitako eleberri honek Gazte Literaturako liburu onenari eman ohi zaion saria jaso zuen 1990ean Suedian, eta Gazte Liburu onenaren saria 1993an Alemanian.

ESKU LARRU BELTZAK. JASONE OSORO

Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra
den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.
Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua
taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.