2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


ULISES CABAL: "Ikastetxe sorginduko misterioa"


    
     Salamancako ikastetxe zahar batean fantasma bat dabilen susmoa sorrarazten dute  gertaera harrigarri batzuk. Ulises Cabal detektibe aztiak aztertu beharko du hasierako susmo bitxi horiek egiazkoak diren ala ez.
      Ulises Cabal liburu-saltzaile jakitun bat da, misterio ilun eta ezkutuak argitzea gustatzen zaiona, bere behaketarako sen zorrotza eta bere dedulzio ahalmen izugarria erabiliz. Ulises Cabalentzat enigma bakoitza azalpen posibleren bat duen erronka da, zaila izan arren.

3 iruzkin:

  1. Liburua zoragarria da. Kontakizun guztian zehar, egonezina eta irakurtzen jarraitzeko gogoa duzu; eta honek, liburua are zirraragarriagoa bihurtarazten du. Esanak esan, nerabe zein heldu abenturazale guztiei aholkatuko nieke, momentu on bat igarotzeko aukera ematen baitu; hau da, irakurtzeaz gozatzen duzun momentu hori hain zuzen ere.
    Ane 1B 15-16

    ErantzunEzabatu
  2. Nire ustez liburu hau oso interesgarria, dibertigarria eta erakargarria da aldi berean. Oso polita ere bada beldurra, misterioa eta mamuak nahasten dituelako. Nik liburu hau gomendatuko nieke nahaste hori atsegin dutenei edo horrelako gauzak gustatzen zaizkienei. Unai R. 2A (15-16)

    ErantzunEzabatu
  3. Liburu hau pila bat gustatu zait.Irakurtzen hasi nintzen lehenengo momentuan, liburuari erantsita geratu nintzen, beti zegoelako misterio txikirenbat argitzeko. Misteriozko liburu bat dela argi dgo, baina ez edonolakoa liburu hau oso interesgarria, plita...bait da. Nik liburu hau bai handi bai txikiei gomendatzen diet irakur dezaten.
    Amaiur 2B 15-16

    ErantzunEzabatu