2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


GERRATEKO OGIA


Parvana hamaika urteko neska da eta Kabulen bizi da,Afganistango hiriburuan, talibanen gobernuaren garaian. Parvanak, neska izateagatik, debekatua du dirua irabaztea eta, horregatik, mutil bihurtu beharko du.Gerrateko ogia liburu gogorra eta errealista da, eta gizatasunez eta indarrez hitz egiten du bizirauteaz, familiaz, adiskidetasunaz, intolerantziaz eta gerraz.


                               Deborah Ellis

4 iruzkin:

  1. Nire ustez liburu hau oso polita da, erakusten duelako nola bizi diren gerra jasan berri duten herrietan eta ze gogorra den familia aurrera ateratzea. Nik liburu hau gomendatuko nieke uste dutenei neskak ez direla gai mutilen gauzak egiteko, oso kezkagarria delako hitz horiek entzutea jendeari. Unai R. 2A (15-16)

    ErantzunEzabatu
  2. Liburu oso polita eta interesgarria iruditu zait. Munduko hainbat herrialde piratzen ari diren egoerak ikus daitezke bertan. Liburua irakurri bitartean, zeinen ondo bizi garen konturatzen zara, daukaguna baloratzen ez dugula... Umeek ere lana egiten dute beren familiak bizirik iraun dezan. Horren adibide dugu Parvana, liburu honetako protagnista.
    Nik liburu hau 12 urtetik gorako gazteei gomendatzen diet; zeinen ondo bizi garen ikus dezaten.
    Iker Murua (2A)

    ErantzunEzabatu
  3. Liburu hau interesgarria dela esango nuke; izan ere, egun, zenbait herrialde garatugabetan bereziki, emakumeek bizi ohi duten egoera larriaz hausnartzeko aukera eskaintzen du.
    Honekin lotuz, Parvanak liburuan zehar erakusten duen jokabidearen bidez, familiaren balioa islatzeko baliagarri gerta daitekeela liburu hau esan daiteke, Parvanak etxekoei laguntzeko egiten dituen ekintzak eta jokabideak une oro agertzen baitira istorioan zehar.
    Gauzak honela, liburu hau gomendagarria dela, bereziki, neska-mutil gazteentzat iruditzen zait, zenbait herrialdeetan emakumeek bizi ohi duten egoera tamalgarriaz eta familiak eguneroko bizitzan duen garrantziaz jabetzeko bidea zabaltzen baitu.
    Izaro Urreta 2C

    ErantzunEzabatu
  4. Liburu honek unkituta utzi nau. Oso polita iruditu zait, bere alde tristeak dituen arren. Aita bahitu ondoren familiak nola egin duen aurrera, Parvanak lana egiten duenean eta bere familia aurrera ateratzen duenean... ezin izan nuen irakurtzetik utzi. Liburu hau gomendatu egingo nioke irakurtzea gustuko duen edozeini, herrialde batzuetan nolako bizitza daramaten eta munduan zer gertatzen den jakiteko.
    Lorea Lampre Beloqui 2C

    ErantzunEzabatu