2018(e)ko apirilaren 16(a), astelehena


IZARRETARA BIDEAN ZIHOAN TXAKURRA. HENNING MANKELL


Henning Mankell-en narrazio poetiko sakon eta hunkigarri honek mutiko gazte baten bakardadea kontatzen du; amak etxea utzi eta itsasaldeko herri batera alde egin zuen. Harrezkero Joel aitarekin bizi da; baina aita lanean dago beti, lagun berri bat ere egin du azkenaldi honetan, eta horrek areagotu egin du mutilaren bakardade sentipena. Baina bizitzarako gogortu beharra dauka Joelek... Gauzak horrela, izarretara bidean zihoan txakurra ikusten du leihoaz bestaldean. Urrutiko itsaserrira al zihoan txakurra? Egunen batean, handiagoa denean, hara joan nahiko luke berak ere...Izarretara bidean zihoan txakurra idazle bikain baten lana da: gazteentzat idatzitako eleberri honek Gazte Literaturako liburu onenari eman ohi zaion saria jaso zuen 1990ean Suedian, eta Gazte Liburu onenaren saria 1993an Alemanian.

1 iruzkin:

  1. Asko gustatu zait liburua. Tristea da istorioa, baina ederra. Mutiko norvegiar baten tristurak, beldurrak eta gertakizunak kontatzen ditu. Askotan, pertsonaia bera izango bazina sentitzen zara liburua irakurtzean. Metaforek eta konparazioek edertzen dute gehienbat, eta horrek, entretenigarriagoa egiten du. Liburu hau,bereiziki, gomendatuko nuke, eta beste urte batzuetan ere, aukera bezala jarriko nuke irakurtzeko.

    Emel Samuilova 2A

    ErantzunEzabatu