2019(e)ko maiatzakren 2(a), osteguna

JOANA BIXENTA OLABE. BILINTX . Xabier Lete













J. B.: Nagusi jauna, auxen da lana,
amak bigaltzen nau berorrengana.
N. J.: Ai, bigaldubo bazinduke maiz!
Zu ikusita konsolatzen naiz.
Xinista zazu
oso zoraturikan nakazu!
Orren polita nola zera zu?

J. B.: Amak esan dit, etxeko errenta
pagatzeko dirurik ez zuben-ta,
ia egingo diyon mesere,
illabetian geienaz ere,
itxogotia; (sic)
bara zierto dala ematia
pasa baño len illabetia.

N. J.: Logratutzia, errex alare,
naiz ori ta beste zernai gauza're,
seguru dala esan amari,
zu baldiñ bazatoz mandatari;
dudarik gabe,
nere borondatiaren jabe
zu zera, Juana Bixenta Olabe.

J. B.: Beraz bertatik nua etxera
poz aundi bat amari ematera;
oraiñ ariyo, nagusi jauna,
presaka juan biat amagana.
N.J.: Ez zuazela;
portatu zaite nik nai bezela,
gaur etxera juan ez zaitezela.


N. J.: Gañera berriz, Juana Bixenta,
utziko dizutet etxeko errenta
kito zor dirazuten guziya,
kunplitzen banazu kutiziya.
J. B.: Lotsa gogorra!!
Sufritzen dago gaur nere onra,
penaz malkuak darizkit orra!!

N. J.: Nik ditut kulpak, ez egiñ negar,
orlakorik ez nizun esan biar;
animan sentitutzen det miña
zuri ofensa ori egiña.
Maldiziyua!
Ez dakit nun nekan juiziyua,
eskatzen dizut barkaziyua!


Eldu zanian urrengo goiza,
nagusiyak zuben kunplitu itza
juan zitzaion amari etxera,
andretzat alaba eskatzera;
amak txit firme
artu ta gero milla informe,
gelditu ziran biyak konforme.


Dama gaztiak, ez egon lotan,
begira zaitezte ispillu ontan
gustatuta birtute ederra,
andretzat artu bere maizterra
du nagusiyak;
orla irabaztera graziyak
saia zaitezte beste guziyak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina