2020(e)ko apirilakren 28(a), asteartea

IRAKURRALDIA 2020/2


Egun on – esan zuen Printze txikiak.
– Egun on – erantzun zion dendariak.
Dendariak pilulak saltzen zituen, egarria asetzeko pilulak.
Astean bat hartuta ez duzu gehiago edateko beharrik sumatuko.
– Zergatik  saltzen duzu hori? –galdetu zion Printze txikiak.
– Denbora asko aurrezten duzu –erantzun zion dendariak. 
Adituek kalkuluak egin dituzte: aste bakoitzeko berrogeita hamar minutu aurrezten dituzu.
– Eta zer egingo dut berrogeita hamar minutu horiekin?
– Nahi duzuna egin dezakezu…
“Nik, esan zuen Printze txikiak bere baitarako, berrogeita hamar
minutu gastatzeko izanez gero, iturri baterantz ibiliko nintzateke, mantso-mantso…”


Printze txikia Antoine de Saint-Exupéry 

17 iruzkin:

  1. 50 minutu badira ere, hori denbora asko dela.
    Harkaitz Murua 1b

    ErantzunEzabatu
  2. eguzkiaren izpi beroek jotzen nautela eta eskuinetik haize beroak jotzen nauela joango nintzateke.Iturrira iritsi eta uraren zaporeaz gozatu eta etxera poliki poliki joango nintzateke.
    Benat Mugica.1B

    ErantzunEzabatu
  3. Printze txikia liburuak polita izango dela ematen du, zati batekin asko erakartzen duelako eta zer gertatuko den jakin nahi duzulako.
    Irakurri dudana gatik denei gomendatuko nieke.


    Beñat Lizarribar


    1B

    ErantzunEzabatu
  4. Nik berrogeita hamar minutu horietan filmak ikusiko nituzke gozatzeko eta urarekin galdutako denbora aprobetxatzeko.

    Ibai Areizaga 1B

    ErantzunEzabatu
  5. Nire ustez,esan nahi duena da,denbora aurrezten saiatzen garela baina gero azkenean aurreztu beharrean denbora horrekin gauza bera egiten dugula.Hau da,ez dugula aprobetxatzen gauza ezberdinak egiteko.
    Aiora M 1.B

    ErantzunEzabatu
  6. Oso polita iruditu zait, iruditzen zait gauza bakoitzak bere denbora behar duela eta ez dugula behar den denbora aurreztu edo ez egin.
    June Aranburu 1B

    ErantzunEzabatu
  7. Niri gustatu zait istorioa. Baina ez diet zentzu handirik ikusi egarria kentzen duten pilulei.


    Alaitz Altuna 1B

    ErantzunEzabatu
  8. PIRULA ORI ONA DA PERTSONA LANPETUENTZAKO.
    JORITZ GARMENDIA 1B

    ErantzunEzabatu
  9. Nik uste dut mutilak arrazoi duela: nik ere 50 min izanez gero, iturrira joango nintzateke mantxo mantxo, pilula hori erosi gabe.
    Oier O Dbh 1A

    ErantzunEzabatu
  10. Errealitatean existituko al dira egarria kentzeko pilulak? Zertarako nahi dute denbora aurreztu? Osasungarriak izango al dira pilula hauek? Egarri naizenean niri asko gustatzen zait ura edatea goxoa dagoelako eta freskatzen naizelako.
    Marene San Martin 1.C

    ErantzunEzabatu
  11. Ideia ona da pilula horiek erostea, baina astean 50 minutu ura edaten pasatzeagatik ez da ezer gertatzen.

    Unax Gorostiaga 1C

    ErantzunEzabatu
  12. Batzuetan, egiten dugun gauza bakarra da korrika egitea eta korrika egitea, gauza asko azkar egiten ditugula gero gauza gehiago egiteko eta azkenean benetan ez digu denborarik ematen. Garrantzitsua ez da gauzak egitea, egiten ditugun gauzez gozatzea baizik.

    Jokin 1A

    Jokin 1A

    ErantzunEzabatu
  13. uraren soinua entzutera, eta lasai lasai egongo nintzen, ura ukituz aurpegia bustiz...
    - Ba ni, esan zuen dendariak, belardi handi batean etzanda egongo nintzen, zerura begira, txorien kantuak entzunez...
    Orduan, biak pilula hartu zuten. Lehenengo astean iturri batera joan ziren eta bigarrenean, belardi handi batean egon ziren etzanda.
    Prinztesak bere amari konatu zion pilulena,eta berari esker, dendaria aberastu egin zen, denak pilula erostera joan zirelako.

    - Eskerrikasko printzesa, esan zion dendariak.
    - Ez dizadu eskerrik eman behar, zuri esker aspaldian egin nahinuena egin nuen.

    Ainhoa 1A

    ErantzunEzabatu
  14. Niri iruditzen zait denbora ez duzu horrenbeste aurrezten baina bai ura.

    Garazi 1-A

    ErantzunEzabatu
  15. Ez duzu denbora aurrezten egon behar. Momentuan gertatutakoaz gozatu behar da. Adibidez ez dituzu pilulak erosi behar momentuan ura edateko gogoa badaukazu edan egiten duzu.

    Aiert 1-A

    ErantzunEzabatu
  16. Nire ustez ondo egin zuen printzeak ez dago pilula bat hartu beharrik soinean ur botila bat eramaten baduzu nahikoa da. Gainera ura edateak ez dio kalterik egingo.

    Nahia Lekuona 1A

    ErantzunEzabatu
  17. Nire ustez ez da egon behar korrika eta azkar denbora aurrezteko,gauza bakoitzak bere denbora behar du.Horrez gain,niri testu hau asko gustatu zait eta liburu osoa irakurtzeko gogoa ematen dit.
    Maddi 1C

    ErantzunEzabatu