2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


IRURAC BAT


Emazteaz libratu nahirik, hilketa perfektua antolatu du Garik: profesional baten esku utzi du egin beharrekoa, bera ez du ezerk lotzen gertaerekin, eta arrasto guztiek ezer ez dakien koitadu bat seinalatzen dute. Alabaina, gauzak ez dira nahi bezala irtengo, eta hortik aurrera korapiloa are gehiago bihurrituko da ...


                                  Jokin de Pedro

5 iruzkin:

  1. Niri “Irurac bat” liburua asko gustatu zait.Errealista iruditzen zait,pertsonaien jarrera ikusita.Pertsonaiak paregabeak dira.Gertu dagoen basoko txabola batean kokatuta dago.Protagonista orokorrik ez dago, denak dute zer ikusi handia historioan.Gehienbat bi pertsonaien artean oinarrituta dago.Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke irakurri dezan. Badakizue animatu eta irakurri, asko gozatuko duzue eta!
    Amaiur Zabala 2B (15-16)

    ErantzunEzabatu
  2. Irurac bat liburuak, jakinmin asko pizten du. Gustagarria da, ez zara aspertzen irakurtzen ari zaren bitartean, nahiko interesgarria da eta buruari bueltak ematen dizkiozu, istorio guztia ondo kokatzeko. Gomendatuko nuke, zihur nago gustatuko zaizuela! Zuhara-2B (15-16)

    ErantzunEzabatu
  3. Niri liburu hau asko gustatu zait, interesgarria eta tentsio antzeko bat sortzen dizulako. Gainera gaur egungo gertakariekin antzekotasun handia du.Nik edozein pertsonari gomendatuko nioke
    Markel Arruabarrena 2A

    ErantzunEzabatu
  4. Niri liburu hau gustatu zait. Interesgarria iruditu zait. Pertsonai batek beste euskara mota bat erabiltzen du liburuaren amaierako kapituluetan eta hori asko gustatu zait, nahiz eta euskara mota horretako hitz batzuk ez ditudan ulertu. Liburu hau edozeini aholkatuko nioke.
    Naiara Artano (2A)

    ErantzunEzabatu

  5. Niri Irurac bat liburua asko gustatu zait,liburuak intriga puntu bat duelako. Oso erraza da irakurtzeko,aurreneko pasartetik interesa sorrarazten du eta bukatu arte jakin mina mantentzen du. Oso dinamikoa, azkarra eta ulerterraza delako. Nik liburua aholkatuko nuke bereziki nire adineko gazteentzako irakurmen grina sortzen duelako.

    Uxue Otamendi (2A)

    ErantzunEzabatu