GERRATEKO OGIA
Parvana hamaika urteko neska da eta Kabulen bizi da,Afganistango hiriburuan, talibanen gobernuaren garaian. Parvanak, neska izateagatik, debekatua du dirua irabaztea eta, horregatik, mutil bihurtu beharko du.Gerrateko ogia liburu gogorra eta errealista da, eta gizatasunez eta indarrez hitz egiten du bizirauteaz, familiaz, a
Deborah Ellis
Nire ustez liburu hau oso polita da, erakusten duelako nola bizi diren gerra jasan berri duten herrietan eta ze gogorra den familia aurrera ateratzea. Nik liburu hau gomendatuko nieke uste dutenei neskak ez direla gai mutilen gauzak egiteko, oso kezkagarria delako hitz horiek entzutea jendeari. Unai R. 2A (15-16)
ErantzunEzabatuLiburu oso polita eta interesgarria iruditu zait. Munduko hainbat herrialde piratzen ari diren egoerak ikus daitezke bertan. Liburua irakurri bitartean, zeinen ondo bizi garen konturatzen zara, daukaguna baloratzen ez dugula... Umeek ere lana egiten dute beren familiak bizirik iraun dezan. Horren adibide dugu Parvana, liburu honetako protagnista.
ErantzunEzabatuNik liburu hau 12 urtetik gorako gazteei gomendatzen diet; zeinen ondo bizi garen ikus dezaten.
Iker Murua (2A)
Liburu hau interesgarria dela esango nuke; izan ere, egun, zenbait herrialde garatugabetan bereziki, emakumeek bizi ohi duten egoera larriaz hausnartzeko aukera eskaintzen du.
ErantzunEzabatuHonekin lotuz, Parvanak liburuan zehar erakusten duen jokabidearen bidez, familiaren balioa islatzeko baliagarri gerta daitekeela liburu hau esan daiteke, Parvanak etxekoei laguntzeko egiten dituen ekintzak eta jokabideak une oro agertzen baitira istorioan zehar.
Gauzak honela, liburu hau gomendagarria dela, bereziki, neska-mutil gazteentzat iruditzen zait, zenbait herrialdeetan emakumeek bizi ohi duten egoera tamalgarriaz eta familiak eguneroko bizitzan duen garrantziaz jabetzeko bidea zabaltzen baitu.
Izaro Urreta 2C
Liburu honek unkituta utzi nau. Oso polita iruditu zait, bere alde tristeak dituen arren. Aita bahitu ondoren familiak nola egin duen aurrera, Parvanak lana egiten duenean eta bere familia aurrera ateratzen duenean... ezin izan nuen irakurtzetik utzi. Liburu hau gomendatu egingo nioke irakurtzea gustuko duen edozeini, herrialde batzuetan nolako bizitza daramaten eta munduan zer gertatzen den jakiteko.
ErantzunEzabatuLorea Lampre Beloqui 2C
Liburu hau asko gustatu zait. Gauza asko erakusten ditu. Momentu batzuk tristeak izan dira, baina errealitatea azaltzen du. Amaiera beste modu batekoa izango zela pentsatzen nuen. Istorioak jarraitzea gustatuko litzaidake, gehiago irakurtzeko gogoekin geratu naiz eta. Liburu hau 14 urtetik gorako gazteentzat gomendatuko nuke.
ErantzunEzabatuAmalur Beloki 2B
Niri liburu hau oso polita eta interesgarria iruditu zait, beste herrialde batzuetako bizimodua nolakoa den erakusten digulako, hain gaztea izanik, Parvana nola saiatzen den bere familia aurrera ateratzen bere aita kartzelan dagoen bitartean... hau esanda, liburu hau gazte guztiei gomendatzen diet ikus dezaten gu zein ondo bizi garen beste herrialde bateko pertsonak nola bizi diren ikusita.
ErantzunEzabatuAne Goñi 2B
Liburua hau, bizitzarekin bat datorrela iruditu zait. Bizitza ezberdinak ezagutzeko era bat iruditu zait liburu hau. Izugarrizko idazlan bat iruditu zait. Azken finean horrelako bizitzak ere egoten baitira munduan. Bizitzak lekzio batzuk ematen ditu eta liburu honek erakusten duena edo nik ikusten dudana da, daukazunaz, beti eta momentuero aprobetxatzea dela gauza bakarra. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau.
ErantzunEzabatuAisha Etxeberria 2A
Liburu hau asko gustatu zait. Hasieran ez nuen ondo ulertzen, baina gero dena ulertu nuen. Liburu honek erakutsi zidan leku batzuetan gogorra dela bizitzea, gehien bat emakumeentzat.
ErantzunEzabatuOlaia 2B