2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


1002. GAUA
 
 

Abenturazko nobela, irakurtzen hasi eta, bukatu arte, gelditu gabe irakurtzeko modukoa da. 34 kapitulu labur ditu, gehienak hiruna orrikoak.
Bi zatitan banatuta, XVI. mendeko neska bat du protagonista, baina bere pentsamoldea eta jarrera ez dira garai hartakoak. Liburuan zehar, maitasun kontuak, bidaiak, piratak, bahiketak eta ihesaldiak ditugu, besteak beste.
Chiara printzesa Dalmaziako printzearekin ezkontzera behartuko du bere aitak, Veneziako dukeak. Abiapuntu hori izango du emakume ameslari eta ausartaren abenturak. Hortik aurrera, Mediterraneoko beste zenbait gune eta hiritara bideratuko da narrazioa.
Liburua 1500 urte inguruan kokatua dago eta garaiko erreferentziak ematen ditu.
Sekuentzia narratiboa koherentea da eta tentsioari eusten dio kontaketan. Narratzailea orojakilea da eta pertsonaiek ezaugarri psikologiko eta fisikoak ongi definituta dituzte; enpatia sortzen dute.
 
 
                                                                                                Xabier Mendiguren

1 iruzkin:

  1. Niri liburu hau asko gustatu zait. Oso interesgarria da, akziozko momentu batzuk dituelako. Liburu motxa izan arren, beste ipuin asko baina zailagoa da ulertzeko. Nik 12 urtetik gorako pertsona guztiei gomendatzen diet.

    Andoni Iturrioz DBH2.A

    ErantzunEzabatu