ZAURI EZKUTUAK. Fernando Morillo.
Iria gazteak asko daki lagunen eskola-jazarpenaz. Ona da
sentimenduak irakurtzen, baina bere zoritxarrerako, samina eta krudelkeria
baino ez du ikusten azkenaldian institutuan. Horregatik saiatzen da oharkabean
pasatzen, bereziki Nora eta Martxel anai-arreben aurrean, ikastetxeko benetako
jaun eta jabeak, eta ikasle bakoitzari mingarrien nola jo jakiten maisuak. Unax
izeneko ikasle berria iristean dena areagotuko da. Mutil markatua da Unax,
zentzu bitan: orban ikusgarri batek zeharkatzen dio aurpegia, eta argi dago
bere baitan beste dramaren bat ere ezkutatzen duela. Nora eta Martxel inoiz
baino bortitzago arituko dira iritsi berriaren aurka, beraien tronua garbi
uzteko asmoz. Bitartean, bi irakasleren arteko liskar latz batek are gehiago
ozpintzen du giroa. Apurka, inork espero ez duen moduan lehertuko da guztia,
gauza asko ez dira izango ziruditena, eta Iriak itzal baten modura ibiltzeari
utzi beharko dio, zurrunbilo lazgarrian parte zuzena hartzeko eta korapiloa
askatzen laguntzeko.
Niri liburua ez zait asko gustatu, aspergarria zen.
ErantzunEzabatuAlde batetik, luzea zen eta bestetik, ez zuen akzio handirik.
Zozo samarra iruditu zait.
Laburbilduz, liburua ez zait gustatu eta ez nioke inori gomendatuko.
Markel Irastorza 2.A
Niri liburu hau gustatu zait. Interesgarria iruditu zaidalako. 12 urtetik gorako gazteei gomendatuko nieke irakurtzeko. Ez delako oso luzea eta polita delako. Niri gehien gustatu zaidan zatia bukaera izan da.
ErantzunEzabatuErika G. 2.A
Niri liburu hau oso interesgarria iruditu zait, zeren bullying-ari buruz doa eta gaur egungo gai garrantzitsu bat da. Nik uste dut liburu hau nire adineko jende askori gustatuko litzaiokeela. Nere ustez horrelako istorioak ikastetxe askotan gerta daitezke eta gazteok hausnartzeko egokia izan daiteke. ALAITZ Z. 2C
ErantzunEzabatuZauri ezkutuak liburu oso polita iruditu zait. Liburuak asko laguntzen du, eskolako tratu txarretaz gehiago ikasteko. Denak berdinak garela eta ez dugula inoren menpe egon beharrik erakusten du liburuak. Istorio aldetik ere ondo dago. Liburua edozeini gomendatuko nuke, denok gaia hortaz sakondu behar genukeelako. Amane A. 2-C
ErantzunEzabatuAsko gustatu zait liburu honetan kontatzen den istorioa. Misterio asko daude, eta oso gustora irakurri dut. Momentu tristeak ditu, baina baita alaiak ere. Gauza asko erakusten ditu eta oso interesgarria da. Pixka bat motza egin zait, baina irakurri dudanarekin disfrutatu egin dut. Gazteei eta helduei gomendatuko nieke liburu hau.
ErantzunEzabatuAmalur Beloki Tobar 2.B
Niri liburu hau izugarri gustatu zait.Hasi nintzenean irakurtzen pentsatu nuen aspergarria izango zela baina azkenean asko gustatu zitzaidan.Misterio asko dauke liburu honek,asko disfrutatu det liburu hau irakurtzen .Alde batetik;momentu tristeak daude eta bestetik .baita ere alaiak.Nik liburu hau gazteei gomendatuko nuke irakurtzea.
ErantzunEzabatuLetizia Gimenez 2A