KANTUZ
Kantuz eramaiten ditut gauak,
kantuarekin,
goxatzen neure penak.
Kantuz kanpotik , negarrez barrutik,
kantuarekin,
ahazten ditut grinak nik.
Kantuz deramat bizia,
ahazteko hiltzia.
Neuretzat kantuan dago
fortuna guzia.
Eta kantuz, kantuz,
noa botatuz, neure hazia.
Batzuetan triste, besteetan hasarre,
zuen aurrean,
kantatzen dut lege.
Nahiz eta gogorik ez izan,
zuen aurrean,
sartu behar dut martxan.
Kantuz deramat bizia,
ahazteko hiltzia.
Neuretzat kantuan dago
fortuna guzia.
Eta kantuz kantuz,
noa botatuz, neure hazia.
Kantuz eramaiten ditut gauak,
kantuarekin,
goxatzen neure penak.
Kantuz kanpotik , negarrez barrutik,
kantuarekin,
ahazten ditut grinak nik.
Kantuz deramat bizia,
ahazteko hiltzia.
Neuretzat kantuan dago
fortuna guzia.
Eta kantuz kantuz,
noa botatuz, neure hazia.
Kantuz deramat bizia,
ahazteko hiltzia.
Neuretzat kantuan dago
fortuna guzia.
Eta kantuz, kantuz,
noa botatuz, neure hazia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina