2019(e)ko urtarrilaren 31(a), osteguna

BERRI TXARRAK

KATEDRAL BAT

Gitarra astindu
Eta ikusi kanturik baduen hor nonbait ezkutuan
Behatzak bihurritu
Ea norbaitek ahaztua duen akorde minorren bat
Eta min eman arte zure falta izan
Ez da musa hoberik
Katedral bat egin hegalik gabe sortu ziren
Abesti pusketekin
Bertako beiratetik sartzen diren eguzki izpien
Energiaz berrekin
Eta min eman arte zure falta izan
Ez da musa hoberik
Ikasitakoa desikasten ikasi
Ahaztutakoa ahaztu eta aurrera egin
"Irakurtzea da bestela idaztea"
Paperak aitortzen dit
"kantatu besterik ez nuen egin nahi"
Erantzuten diot nik
Neure ahotsa bilatu, beti besteena entzun
Loa kentzen didanari ekintzekin erantzun
Lagunarteko uneak luzarazi
Maitasuna egin maite dugunekin
Carpe noctem!
Eta min eman arte zure falta izan
Ez da musa hoberik
Bihotzen artean parkour egitean erori
Baina beti zutik erori
Gitarra laztandu barruan kanturik baduen…




1 iruzkin:

  1. Neri kata atxegina egiten zait kontatzen duen istoriaren gatik. Oso martxosoa da eta festa giroan erraz dantzatzeko kanta da.
    Yon MIkel Artola
    2-A

    ErantzunEzabatu