2019(e)ko urtarrilaren 24(a), osteguna

ANJE DUHALDE


Gogoaren baitan
Erabaki nuen tinko ta fermuki
ez zitzaidala gertatuko,
maitasun saretan ez nintzela berriz
ustekabean eroriko.
Bi begi izpitxu, irribar ezti bat
izan dira nere galtzaile,
geroztik hor nabil arantzetan dantzan,
ezinezko amets sortzaile.
Urrezko txanpon bat emango gogo nuke,
sorgin bat bilaka banedi,
ezina egikor aldatzeko adina
gezurra bihurtzeko egi.
Zer den ona edo zer den txarra
jakin beharko nukelarik,
sumendi gainean erretzen ari naiz,
ba al dago irtenbiderik?
Zu hor zaude, dantzan, jauzitan,
zer deabru bada pasatzen zait
gogoaren baitan.
Geroak zer dakar? Ez dut pentsatu nahi,
uneak nahi ditut bizi,
lau egun dira ta bi omen lainotsu,
galtzera ez ditut nahi utzi.
Hitzaren jokoan, itxura emanez,
gorde nahiko nuke dena,
biluzia nauzu izan zarelako
egoera hunen sormena.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina