2019(e)ko urriaren 2(a), asteazkena

HERIOVILLEKO SEKRETUA. ZONBIGUNEA. PETER WALKER



Herioville goi-mendietan dagoen herri txiki eta, itxuraz, lasai bat da. Baina sekretu izugarri bat gordetzen du, gizadiarentzako mehatxu larri bat: inguruak zonbiz beteta daude.
Herritarrentzat, zonbiak beren ondarearen funtsezko zati bat dira, besteak beste, askok zonbi bihurtutako senideak dituztelako, eta egunen batean normal bihurtuko dituen antidoto bat agertzea espero dutelako.
Izaki horiek gizakiei erasorik egin ez diezaieten, neska eta mutil batzuek ZA KOADRILA sortu dute.

9 iruzkin:

  1. Niri "heriovilleko sekretua" liburua ez zait asko gustatu. Hasiera aspergarria iruditzen zait. Gero, bukaera nahiko interesgarria da.
    Liburu hau, misterioa eta zonbiak gustatzen zaizkion pertsona bati gomendatuko nioke.

    Alaitz Altuna 1B

    Alaitz Altuna 1B

    ErantzunEzabatu
  2. Asko gustatu zait interesgarria delako eta akzioa duelako. Batez ere, neri horrelako liburuak gustatzen zaizkit eta jendeari gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.

    Jokin 1A

    ErantzunEzabatu
  3. Nire iritzia oso ona da,liburua interesgarria da eta irakurtzen ari zarenean liburuaren barrura sartzen zara.Gainera,liburua ez da oso luzea,eta bukaeran 2 garrena irakurtzeko gogoarekin uzten dizu.Nik jendeari eta lagunei gomendatuko nieke. Danel 1A

    ErantzunEzabatu
  4. Neri asko gustatu zait liburu hau, ez nuen irakurri zonbiei buruzko libururik eta nik liburu hau proposatuko nuke misterioa gustatzen zaien pertsonei.
    Alejandro 1.b

    ErantzunEzabatu
  5. Niri asko gustatu zait.Abenturak gustatzen zaizkit, liburu honek irakurtzeko gogoa eman zidan.Ez da oso luzea eta gainera erreza da, irakurtzeko.Marrazkiak zirraragarriagoa egiten dute liburua.Nahiz eta bukaera nahasgarri xamarra den.

    Nahia Lekuona 1A

    ErantzunEzabatu
  6. Liburua asko gustatu zait, abenturazko liburua delako. Beste urteetan liburu hau jartzea gomendatuko nuke, liburu polita delako. Horrelako liburuak asko gustatzen zaizkit irakurtzeko. Irrikaz nago hurrengo liburua irakurtzeko.
    Unax Gorostiaga 1C

    ErantzunEzabatu
  7. Niri asko gustatu zait "Heriovilleko sekretua". Abentura liburuak asko gustatzen zaizkit. Misteriozko istorio bat kontatzen du egitazkoa ez dena baina niretzat oso interesgarria izan da gaia.

    Oso errez irakurtzen da eta ulertzea erreza da.

    Liburu hau gomendatuko nieke abenturazaleei. Eta norbaiti asko gustatzen bazaio aukera izango du bildumako liburu gehiago irakurtzeko.

    Marene 1.C

    ErantzunEzabatu
  8. Niri asko gustatu zait Heriovilleko sekretua abenturaz eta misterioz beteta dagoelako eta jakinmina sortzen duelako. Nik edonori gomendatuko nioke irakurtzeko.

    Ibai Areizaga 1B

    ErantzunEzabatu
  9. Niri liburu hau asko gustatu zait interesgarria eta misteriozkoa da.Niri liburu misteriotsuak gustatzen zaizkit eta hau horietako bat da.Ez nuen zonbiei buruzko libururik irakurri eta bigarren liburua irakurtzeko gogoarekin uzten dizu.Nik liburu hau gomendatuko nioke misteriozko liburuak gustatzen zaizkion pertsona bati.
    Beñat Mugica 1.B

    ErantzunEzabatu