Pablo Sarasate 1844. urteko martxoaren 10ean
jaio zen, Iruñeko San Nikolas kalean, eta bataiatu zutenean Martin Meliton
izena jarri zioten. Lehenbiziko musika irakaslea aita bera izan zuen.
A Coruñan eman zuen jendaurreko lehenbiziko
kontzertua, 1852an, zazpi urte zituela.
1853an, Martinek Madrilera joateko bidea izan
zuen, Espoz Minako kondesak eman zion pentsio bati esker. Espainiako hiriburuan
Manuel Rodrigezekin ikasi zuen, biolinista handia. 1854ko martxoaren 23an
aurreneko emanaldia egin zuen Errege Antzokian. 1855eko maiatzean, Isabel II.a
erreginaren aurrean aritu zen, eta horrek beste pentsio bat ematea erabaki zuen
Parisen ikasketak hobetu ahal izateko.
1855eko uztailean, amak lagunduta, Martinek
Pariserako bidea hartu zuen. Abuztuan Baionara iritsi eta han ama hil zen,
koleraren ondorioz. Martinek 11 urte
zituen. Baionan Espainiako kontsul zenak, Sarasateren ardura hartu zuen eta
Parisera lagundu zion. Nafarroako Diputazioak beste pentsio bat eman zion, eta,
beraz, hiru laguntza izan zituen, Isabel II.arena eta Espoz Minako kondesarena kontuan
hartuta. Parisen, Théodore Lassabathie Kontserbatorioko administrariak eta
haren emazteak hartu zuten, eta azken hori Sarasateren amatzako izan zen ia-ia.
1856ko urtarrilean, Parisko Kontserbatorioan
onartua izateko azterketa gainditu zuen.
Sarasate gaztearen eta gainerakoen artean
zeuden desberdintasunak lehen mailako birtuoso baten, eta orkestrako biolinista
perfektu baten artean zeuden desberdintasun berberak ziren.
Sarasatek Kontserbatorioan ikasten jarraitu
zuen 1859. urtea arte.
URTE ZAILAK. Bohemio bizitza Parisen
Kontserbatorioan aritu ondoren, Sarasatek haur mirari izateari utzi eta biolinaren birtuoso moduan bidea egin behar zuen . 1857tik aurrera, eta batik bat 1860ko hamarkadan, Parisko musika aretoetara maiz joaten zen. Gainera, Paristik kanpo bere burua ezagutarazteko asmoz, bidaiatzen hasi zen: Bartzelona eta Madril (1860), Londres (1861), Baden (1862), Bordele eta Frantziako beste hiri batzuk (1863), Spa eta Saint-Malo (1864), Bucarest (1869).
Urte horietan, berak ondutako lanak ezagutarazten hasi zen, eta arrakasta handia izan zuen. Horrez gain, ganbera musika lantzen zuen eta beste musikagile batzuen lanak jotzen zituen.
Ameriketan lehen itzulia egin zuen (1870-1872) . Bi urte iraun zuen bidaia nekagarrian Sarasatek Ipar Amerikako ekialdeko eta Canadako hiri nagusiak bisitatu zituen, eta Hego Amerikako zati batean, Caracas eta Valparaíso artean, ibili zen. New Yorken, Sarasatek Max Bruchen biolinerako lehen kontzertua estreinatu zuen Ameriketako lurretan.
Ameriketatik itzuli zenean, 1872ko udaberrian, artista ospetsua zen.
Ameriketan izan zituen arrakasten ondotik, Pablo Sarasate izen artistikoa hartu zuen, eta bakarlari ibilbideari ekin zion eromenezko
moduan Europa osoan.
Pablo Sarasatek Europa eta Amerika irabazi zituen, bere
biolinak entzuleak liluratzeko zuen gaitasunari esker: gozatze perfektua,
dotoretasuna, birtuositate behartu gabea eta, batez ere, soinu garbia, aratza
eta gardena. Entzuleei zirrara eragiten zien oso modu bizian.
1876a urte erabakigarria izan zen. Sarasatek Alemania bereganatu nahi zuen.
Lehenbiziko erasoa
hiriburuan egin zuen, Berlinen, eta Sarasate ez zen onik atera... gutxienez,
kritikarien hitzetatik: besteak beste, “zirkorako
musika” eta “Espainiako dantza hain txarra, ezen ez baita ezta landua edo
ikasia ere” jotzeaz. Hala eta guztiz ere, handik hilabetera, errotik aldatu zen egoera. Vienan sekulako
arrakasta lortu zuen. Vienan aritu eta gero, Alemaniara itzuli zen, eta han
hainbat hamarkadatan, hil arte, iraun zuen harreman suhar eta leial baten
oinarriak ezarri zituen.
Alemania eta Austria menderatzea erabakigarria izan zen Sarasateren
etorkizunerako: handitzen ari zen ospea sendotu egin zen, musikari eta
interpretatzaile nabarmengarriekin harreman estuak izateko aukera eman zion,
eta, gainera, 1877an bere bizitzan garrantzizkoa izan zen elkartze bat gertatu
zen: Frankfurt am Mainen Otto Goldschmidt pianista alemaniarra ezagutu zuen.
Aurrerantzean ohiko laguntzailea, idazkaria, agentea eta lagun pertsonala izan
zuen.
MITOA SENDOTZEA.
1880ko hamarkadatik aurrera Sarasatek mundu osoan itzuliak
egiteari eman zion bizia. Kontzertuetara jende mordoa joaten zen, eta
etengabeak izan ziren egin zizkioten omenaldiak eta eman zizkioten sari
ohoregarriak.
1880 hamarkada horretan,
Berthe Marx pianista handia Sarasateren ohiko laguntzaile ibili zen zenbait
itzulitan.
1889ko azaroa eta 1890eko apirila bitartean Ameriketako
bigarren bira egin zuen. Oraingoan guztiz arrakastatsua izan zen. Ibilaldi
bizia eta nekagarria izan zen, eta Ameriketako Estatu Batuetako hirietan,
Kanadan eta Mexikon ibili zen. Hurrengo urteetan, Europa osoan itzuliak egiten
jarraitu zuen: Herbeheretan, Belgikan, Errusian, Italian, Espainian... Hala
ere, nagusi izan ziren Erresuma Batura, Alemaniara eta Frantziara egindako
bidaiak. Sarasateren ospea sendotu egin zen: mito bihurtu zen. Arrakastak etengabeak
izan ziren ordutik aurrera, hil zen urtea arte.
Errepertorioa osatzeko, beti jotzen zituen lan klasikoak eta
musikagile garaikideen lanak. Azken lan horietako batzuk berari eskainitakoak
ziren. Bakarlari
birtuoso moduan egin zuen lana ez ezik, oso ezaguna ez den beste alor bat ere
landu zuen hamarkada horietan: ganbera musika osatutako
laukotearekin.
Hil zen urtean, uztail bakoitza iristen zenean bezalaxe,
Sarasate San Fermin jaietara joan zen eta lau kontzertu eman zituen. Handik bi
hilabetera, Biarrizko etxean hil zen, 64 urte zituela. Biriketan zuen
gaixotasuna okertu egin zen eta, ondorioz, hil egin zen.
Sarasate zezenzale amorratua zen eta bere oholtza izaten
zuen Iruñeko zezen-plazan sanferminetan. Musika apaingarriak jarri ohi ziren
bertan. Zenbait alditan, gainera, zezenketaren buru izaten zen.
1900ean, Iruñeko Udalak Sarasate hiriko seme kutun
izendatzea erabaki zuen, eta 1902an gauzatu zen hori. 1903an, gainera, Udalak
hiriko pasealeku.
PABLO SATRASATEREN ONDAREA
1893ko testamentuan, Sarasatek Iruñeko Udalari objektu anitz
utzi zizkion : bere artelan bilduma, sariak, makilak... eta bere biolin batzuk.
1894 eta 1897 artean, biolin-jotzaileak
hainbat objektu eman zizkion Udalari, zilarrezko koroak eta bitxi batzuk,
esaterako. 1908an hil ondoren, Iruñeko Udalak museo areto bat egokitu zuen
udaletxe zaharreko azken solairuan. Eraikin barrokoa eraitsi zenez, 1951n kendu
behar izan zen museoa. Hamalau urteren buruan, Agoitz kaleko Pablo Sarasate
Kontserbatorioko beheko solairuan jarri zen ondarea, 1965ean, kontserbatorioa
inauguratu zen urtean. Han egon zen
1977a arte. Hamalau urte iragan ziren museo areto berria inauguratu arte. Areto
hau kokaturik zegoen San Joan bataiatzailea Apaiztegi zaharreko kaperan,
Merkatuko kalean, Udal Artxibategia dagoen egoitzan. Han egon zen 1991tik 2008
arte. Orduantxe egokitu zen egungo erakusketa aretoa, zaharberritu zen
Kondestablearen Jauregian, Kale Nagusian.
Pablo Sarasateren testamentua Parisen egin zen 1893ko
irailaren 28an:
''Iruñeko Udalari honako hauek uzten dizkiot oinordetzan:
nire erlojuak, gorbata orratzak, eraztunak, diamanteak dituzten bitxiak,
sariak, koroak, palmak, agiriak, brontzezko objektuak, koadroak, bustoak eta
oroigarriak. Bilduma hau beira-arasa berezi batean erakutsi beharko da. Bertan
jarri beharko da objektu bakoitzaren jatorria.
Halaber, oinordetzan uzten dizkiot nire bi biolinak,
Vuillaume eta Gand izenekoak (azken hau Parisko Kontserbatorioan lehen sari
gisa eman zidaten), baita nire arkuak ere... Biolin hauek erakutsiko dira
artista-oroigarriak gordetzen dituen beira-arasa horretan, hautsetik eta
hezetasunetik behar bezala babesturik.
Aipatu Udalari oinordetzan uzten dizkiot Parisko nire gelan
dauden mota guztietako altzariak eta altzari objektuak...
Oroigarriak eta musika tresnak dituen bilduma guztia, baita
altzari guztiak ere, gela berezi batean jarri beharko dira. Gelak nire izena
izan beharko du eta herritarrek inolako arazorik gabe bisitatu ahalko dute''.
2017(e)ko otsailaren 5(a), igandea
ESTEPAN URKIAGA LAUAXETA (1905-1937)
Ikasketak jesulagunekin
Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" Laukizen jaio zen 1905ean eta Mungian
bizi. Durangoko jesulagunen ikastetxean latina eta erretorika ikasi ondoren,
abadetza-ikasketak egin zituen Loiolan eta Oñan, baina mezaberria eman baino
lehenago utzi egin zuen komentua. Loiolan euskaltzaletu eta literatur zaletu
zen, aita Estefania irakasle euskaltzalearen eta Euskal Akademia osatzen zuten
lagunekin, Zaitegi eta Ibinagabeitiarekin, besteak beste, Garai hartan latineko
klasikoen itzulpenak egin zituen.
Euzkadiegunkarian kazetari-lanetan
Komentua utzi zuenean Euzkadi egunkari nazionalistan hasi
zen lanean. Hasieran Orixeren laguntzaile izan zen eta, hau Orexara, Euskaldunak poema
idaztera, joan zenetik aurrera, euskal orrialdearen arduradun. Garaiko
bizitzaren gaineko kronikak idazten zituen egunero-egunero.
ITAUNA
Maitatzen bazaitut, itaundu dautsozu
leyuan klisk-dagin illargi-izpijari.
Larrosa zuriko txindor kantubari
itza artu eziñik gaba igaro dozu.
Axiari itaundu dautsozu legunki:
berak baña jolas dagi zeure ulian.
Ete dakije ezer ixarren unian?
Mosu dagitzube gustijak kutunki...
Itaundu dautsozu zeru garbijari,
itxasoko uiñai ta ixadi orori.
Maitasun orretzaz baña, maite ori,
ez dautsozu itaundu zeure bijotzari!
Literaturan, kultur sustapenean eta politikan murgildurik
Europako literatur joerak ondo baino hobeto ezagutzen zituen, mitinak
ematen zituen, kultur ekitaldi eta irratsaioetan parte hartzen zuen, euskara
irakasten zuen, herri-abestien bilketa bultzatu zuen, poeta gazteei laguntzen
zien. Hitz batean euskararen eta Euskal Herriaren aldeko langile nekagaitza zen
Lauaxeta.
Zorigaitzeko gerrak eraman zuen
Espainian Francoren Altxamendua sortu zenean, zeregin guztiak alde batera
utzi eta Eusko Gudarostean sartu zen. Komandante-graduarekin, milizien
antolaketan eta propaganda-lanetan aritu zen. Gudari aldizkaria
eta euskarazko Eguna egunkaria kaleratu zituen.
Eginkizun horietan ari zela, Gernikako bonbardaketaren ondorioez argazkiak
egin nahi zituen kazetari frantses bati laguntzera joan zen. Faxistek preso
harrapatu eta Gasteizera eraman zuten Lauaxeta. Heriotza-zigorra ezarri eta
fusilatu egin zuten. Heriotzaren zain zegoela idazki hunkigarriak idatzi
zituen.
Mendi eze, ikurrin eder,
aske nahi zaitut axian.
Amar gazteren lerdena
makila luzez bidian
Mendi-bitxidor berdiok,
arin or duaz kantari:
"Dana emon biyar yako
maite den askatasunari".
Gaztedi honen didarra
bai dala didar zolija!
Aberri baten samiñez
urduri dabil erija.
Askatasun-goxalderuntz
sugarra dira basuak.
Sugarra basuak eta
zidar argija itxasuak.
Or duan ozte-aldrea
aberri-miñez kantari!:
"Dana emon biar yako
maite den azkatasunari".
Gazte horreik goruntz duaz
abesti ta ikurriñez.
Lañuan baña tiro hotsak:
bedartza dager odolez.
Ikaraz duaz usuak,
mendija dago ixillean.
Hamar gazteren lerdena
bixitza barik lurrean!
Eta illuntzeko bakian
norbaitek darrai kantari:
"Dana emon biar yako
maite dan azkatasunari"!
Poeta bikaina
1930ean I. Olerti-Eguneko sari nagusia irabazi zuen Maitale kutuna poemarekin.
Hurrengo urtean lehen poema-liburua argitara eman zuen: Bide barrijak,
estetika ere berrituz. Europako modernitatea euskaraz eman nahi zuen, gaia eta
hizkuntza berritu: maitasuna, existentzialismoa, heriotza. Liburuak eztabaida
sortu zuen euskaltzaleen artean planteatzen zituen ideia modernoak zirela eta.
Bigarren liburuan Arrats beran (1935) olerkigintza
herrikoia landu zuen: herriko pertsonaiengan oinarrituriko balada, erromantze,
irri-kantak. Herri poesia eta sinbolismoa uztartu zituen estilo berrituaz:
musika, metaforak, kolore eta sentsazioak, denboraren iragana adieraziz.
Idazkera zaila dauka, garbizalekerien erabiltzailea, baina gainera apropos
zailtzen zuen olerkia iradokizuna erabiliz eta mamia ezkutatuz. Euskalkietako
esamoldeak, arkaismoak, herri-txokoetako hitzak, denetarik erabiltzen zuen.
Antzerkia ere idatzi zuen: Asarre aldija, Epaiya, irria
sortzeko eginak. Balbeak, Iru gudari itzulpenak
dira. Ipuingintzan ere jardun zuen: Iluntzeko izarra, El
fusil del abuelo, Campa de guztiz ederra, gerra garaiko giroa
erakutsiz. Euskadi nazioa bakezaletasunean eta kulturan eraikitzearen aldeko
zen; zuzentasuna arrazoiaren indarrez defendatu behar zela idatzi zuen sarri.
Euskadi ikasia eta kulturaduna nahi zuen, herria kulturaz jantzi beharra
zegoela eta abertzale ezjakinik ez zuela onartzen esaten zuen.
PABLO SOROZABAL (1897-1988)
Konpositore
eta orkestra zuzendaria (Donostia 1897-Madril, 1988). Opereta eta
zarzuelaren azkenetariko sortzaile ezagunetarikoa. Sorozabal lan
sinfoniko, koral eta instrumentalen katalogo garrantzitsu baten egilea da.
Aipatzekoa da baita, txisturako egin zuen errepertorioa.
Langile-familia
euskaldun batean jaioa. Jose Mari aita, hargina lanbidez eta
"Asteasu" eta "Portzale" ezizenez ezaguna, bertsolaria izan
zen denbora batez. Musikari gazteak haurtzaroa kaleetan igaro zuen eta
oinarrizko heziketa eskasa izan zuen.
Akademiako
musikarekin eduki zuen lehen kontaktua Euskalerriko Adiskideen Elkarteak
eskaintzen zituen doako solfeo klaseei esker izan zen. Han biolin eta pianoko
klaseak ere jaso zituen. Laster sartu zen Donostiako Orfeoiaren haurren
sailean, erakundeari berari lotua zegoena.
Nerabe
zela, instrumentista moduan hasi zen lan egiten zinema, kafe, gau-jai,
zarzuelaren ikuskizun eta hiriko beste ekintzetan. Musikako lehen lanpostua,
Novedades zinemako biolinista bezala izan zen beste hiru kideekin.
Garai
honetan hasi zen Sorozabalen interesa konposizioaren inguruan. Hain miretsia
zuen Jose Maria Usandizaga (1915) hil ondoren.
MAITE
Sorozabalek“ los indepebdientes” izenarekin ezagutzen den Donostiako gazte bohemio eta
ikonoklasten taldea osatzen du. Talde honen bilerei esker etorkizuneko aukera
intelektual eta artistikoak ikusi zituen, eta baita sentsibilitate politiko
baten garapena ere, sozialismo eta anarkismoaren artean kokatua zegoena.
1919an Madrilera joan zen. Orkestra Filarmonikoan sartu zen. Urte bat beranduago Donostiako Udalaren ikasketa beka bat lortu zuen, euskal gaien inguruko harirako Cuarteto berri bat aurkeztu ondoren. Sorozabal Leipzigera joan zen bizitzera. Alemaniako egonaldia Gipuzkoako Aldundiaren urteko pentsio bati esker luzatu zen. Bertan orquestra bat alokatu eta zuzendari moduan debuta egin eta Capricho español bere lana estreinatzeko aukera izan zuen.
Sorozabalek sormen esfortzu guztiaren arreta antzerki lirikoan jarri zuen. Arlo honetan, azkar nabarmendu zen garaiko autore dohatuenetako eta berritzaileetako bat bezala. Bere bizitza behin betiko 1933an egonkortu zen, Enriqueta Serrano aktore abeslariarekin ezkondu eta Madrilen bizitzen jarri zenean. Urte bat beranduago bere seme bakarra izango zen Pablo jaio zen. Errepublika garaian, Sorozabalek beste bi arrakasta lortu zituen La del manojo de rosas (1934) sainete lirikoarekin bata eta La tabernera del puerto (1936) zarzuela handiarekin bestea. Aipamen berezia merezi du Adiós a la bohemia (1933) "opera txikiak", Pio Barojaren libretoarekin egina.
La del manojo de rosas. Zarzuela.
Gerra
zibila hasi zenean erbeste aldiari uko egin zion eta Udal Bandaren
zuzendaritzapean jarraitu zuen. 1937an Levante eta Katalunian ibili ziren,
Madrileko frontearentzat dirua biltzen. Euskal milizientzat ereserki bat idatzi
zuen, Eusko indarra-Euskadi libre, urte batzuk
geroago Marcha de Deva bezala
aurkeztuko zuena. Gerra egoerak txundituta, 1938an dimisioa aurkeztu zuen bere
postuan eta gatazkaren amaiera Valentzian itxaroten du.
Bere
egoera Erregimen berriaren aurrean estua zen eta Egile eta Editoreen Elkarteko
batzorde batek "erreserbekin" baztertzen du. Musikaria liskar
profesionalen biktima da eta zenbait boikot eta zentsura jasaten ditu.Hala
ere, publikoa bere alde eduki zuen eta baita kritikaren begirunea ere.
DEBA
Gerra osteko
jendaurreko itxurazko berritzeak ez ditu alde batera utziko autoritate eta
erakundeekin dituen liskarrak eta eztabaidak. 1952. urtean Orkestra
Filarmonikoan zuen kargua utzi zuen.
Sorozabalek
poliki-poliki hasieretako euskal ildoari ekiten dio berriz ere konpositore
bezala. Euskal folklorean oinarrituriko pieza instrumental eta koralak
idazten ditu, hala nola,Nemesio Etxanizen hitzak zituen Gernika (1966-1976)
kantata.
Musikariaren
samintasuna eta frustrazioa handituz joan ziren bere azken egunak iritsi arte.
Ospea eman zion etapartaide zen
musika eta antzerki tradizioaren kolapsoa, tristura handiz bizi izan zituen.
Garaiko gizartearen kultura zaletasunak :futbolaren ikuskizuna, rock
musika, telebista… gorroto zituen. Etsipen profesional eta politikoez gain
pertsonalak ere izan zituen: bere emaztea 1958an hil zen eta bi urte geroago
Sorozabalek ezkerreko begian zoritxarreko operazio batzuk izan zituen,
hauetatik erabat inoiz sendatu ez zelarik.
1988an bere
Madrileko etxean hil zen omenaldi eta sari ezberdinak jaso ondoren ,
baina heldutasunean zehar hain maite izan zituen bere bi lanak
estreinatuak ikusi gabe: Juan JoseetaGernika obraren
behin betiko bertsioa, musikariak bere amari eskainitakoa.
GERNIKA
2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770-1827)
Beethovenekin topatu izan bagina
Vienako kaleetan 1820an, behar bada pentsatuko genuke pertsona berezia
edo arraro xamarra zela. Modu traketsean
janzten zen, ileak orraztu gabe ibiltzen
zituen, bizarra begietaraino iristen zitzaion, txapela
hala moduz jantzia… hau da, ez zela oso txukuna janzteko kontu
horietan. Ibilera ere berezia zuen: pauso luze eta indartsua,
marmarka eta hainbat keinu egiten zituen eta batzuetan inongo arrazoi jakinik
gabe izugarrizko barre algarak, kantuak
, oihuak jaurtitzen zituen; edo bere poltsikotik koadernoa atera, zerbait
idatzi eta ibiltzen jarraitzen zuen.
Bere etxeraino lagundu izan bagenu berriz, pentsatuko genuke ez zela oso atsegina izango Beethoven
bizilagun izatea. Bere etxea kaos eta desordena
hutsa zen: partiturak lurretik,
pianoa hainbat soka hautsirekin,
altzairuak hala moduz kokatuak eta pixontzia
denon bistan.
Beethovenek dorpea izan behar zuen bai, baina laguntzat hartuko bagintu, zegoen lekuan
egon da ere, egiten ari zena utzi eta besarkada estu eta indartsu bat emango
liguke, hori bai, bidean aurkitutako mahai edo
aulkia hankaz gora jarriaz. Eta besarkadaren ondoren eskua adeitsuki, eta indartsu eskainiko
liguke.
Baina Vienako kaleetan zehar jarraitu izan
bagenu, bera ez zen ohartu ere egingo, gorra baitzen. Imajina dezakezue zein
sufrimendu izan behar duen musikari batentzat
nota bat bera ere ezin entzuna? Horregatik, bere begiradan
tristura sakon bat ere antzemango genuke. Berekin komunikatzeko, bere koadernotxoa erabiliko genuke, eta guk idatzitakoa ona, barregarria zela pentsatuko balu, ziur irribarre
zoragarri bat eskainiko ligukeela.
Diote Beethoveni ez zitzaizkiola bisitak asko gustatzen. Hau da, lanean ari
bazen zerbait idazten jenderik ez zuela nahi izaten etxean. Baina gustuko pertsonekin oso adeitsu eta
maitagarria zen. Egia da, batzuetan
lagunak ere ez zituela ondo tratatzen,
baina damutu ondoren bazekien barkamena eskatzen eta lagunek barkatzen zioten.
Era desberdinetako laguntzak jaso bazituen mezenas aristokratengandik ere, Beethovenek ez zituen haien kapritxoak eta nahiak egingo,
eta beti bera zen bezala onartu beharko
zuten: bere jantzi zimurtu eta
itxurarekin, bere algara zaratatsuekin eta bere jenio txarrarekin. Beethoveni ez zitzaion gustatzen pianoa jotzea jendea entretenitzeko
eta gorroto zuen jendea hurbiltzea konposatzen ari zenean. Pianoa jotzen zuen berak nahi zuenean eta
orduan ziur zegoen jendeak bere musika
baloratuko zuela. Behin , bilera elegante
batetan pianoa jotzen ari zela, ondoko gelan Dukea modu zaratatsu batean neska
gazte batekin ligatzen ari zen, eta Beethovenek pianoa jotzeari utzi, altxatu eta horrelako
zerriarentzat ez zuela joko oihukatu omen zuen. Bilera elegante hura bat-batean
amaitu zen.
Beethovenen lagun edo ezagunen batek arazoak
bazituen beti egoten zen prest esku bat
botatzeko. Behin, Bach-en alaba
gazteenari ere ekonomikoki lagundu zion. Baina gorreria handitzen zihoan
heinean , nahiz eta onbera izan ez zen hainbeste fidatzen jendearekin.
Pentsatzen zuen bera engainatzen saiatzen ari zirela. Mesfidatia bihurtu zen batez ere etxe
zaintzaile , neskame eta zerbitzariekin . Beraz, neskame eta etxe ugari izan zituen.
“ Berdin da” “ ez du axola” ez ziren
Beethovenen hiztegian sartzen. Berethovenentzat partitura bateko nota
bakoitza oso garrantzitsua zen,
baina baita kafea egiteko modua ere.
Bere kafeak kikara bakoitzeko hirurogei
kafe ale behar zituen, 60 eta ez 59 edo 61. Kafearekin bezalaxe zen
janariarekin. Behin jatetxe batean berak eskatutako platera ez zioten
zerbitzatu, zerbitzariari kexatu
eta honek modu desegokian erantzun eta
sukaldean sartu zen. Hurrengoan, zerbitzaria beste bezero
batzuentzako plater batzuekin atera zenean Beethovenek berea bota zion
aurpegira.
Beethoven iritsi zaigu jenio txarreko gizon bezala, baina bazituen
bere gauza onak ere, adibidez : umorea eta
zorte txarreko zela onartzea .
Berak zioen “ bizitza zoragarria da
baina niretzat pozoitua dago” .
Beste edozein pertsona gor gelditu izan balitz gainbehera joango zatekeen, baina berak jakin zuen heroi bat izaten. Beethovenentzat bere lanak, sinfoniak idaztea
borroka bat izaten zen, ideiak asko lantzen zituen, zuzendu, hobetu,
pentsatu... batzuetan urteak ematen zituen lan bat bukatzen. Horren adibide
dira bere lan koadernoak, bere lanak nola aldatzen diren ikusteko hasieratik
bukaerara.
Bosgarren sinfonia, bere gorrerira ohitzen ari
zen garaian idatzi zuen, eta etorkizunari aurre egin nahi diola antzematen
da. Baina aldiz , biolontxelo eta
pianorako idatzitako 3. sonata, garai berdintsuan idatzitakoa, oso lan lasaia da.
Beethovenen 5. sinfoniako lehen mugimendua.
<
Piano ikasle askorentzat ikasgai erakargarria. Elisarentzat sonata
Beethovenen musika gogorra eta indartsua dela esan daiteke
baina aldi berean alaia, gozo eta umoretsua ere bada
. Eta batez ere naturarekiko zuen
errespetua eta maitasuna erraz entzun daiteke bere hainbat lanetan, batez ere “
Pastoral “ sinfonian.
Pastoral sinfonia.
Bere
bizitzako gertakizun garrantzitsu batzuk:
1770.urtean
musikari lotuta zegoen familia batean. Ludwig bere aitonaren izena jarri
zioten. Ludwig aitonak Boon-eko kortean
ospea zuen.
Johannek, Beethoven
aita, semea Mozart bezalakoa
izatea nahi zuen, bere kontura aberasteko. Aita ez zen oso gizon fina. Izugarriko mozkorraldiak harrapatzen zituen
eta semea esnarazten zuen gau erdian pianoa jo zezan.
Ez dakigu ziur bere jaiotze eguna eta bere
aitak jaiotze urtea ere aldatu egiten zuen, 1772an jaio zela esanez, eta bere semea ere prodijio bat zela
erakutsi asmoz.
Ez
zen haur prodijio bat baina 16 urterekin
piano-jole eta organo jole bikaina zen
eta ordurako hainbat lan idatziak zituen. Gehiago ikasi eta sakondu behar zuela eta, Vienara bidali zuten. Baina bi aste soilik bertan igarota bere ama gaixotu
eta etxeratu egin zen. Bi aste horietan Mozartekin topatu zen, Mozart bere
ibilbideko gailurrean zegoen, eta honek
esan omen zuen :” erne mutiko
honekin zer esana emango du eta”.
Bonnera
itzuli ondoren bere ama hil egin zen, eta bere ardurapean gelditu ziren bere
anaia gazteak. Aita guztiz alkoholizatua baitzegoen. Lau urtez Bonneko kortean
biolin jole bezala aritu zen bere familiari jaten emateko. Pianorako sonata: Ilargiaren argia
1792an Haydn Bonnen izan zen, Beethovenen lan batzuk erakutsi zizkioten
eta honi klaseak ematera prestatu eta
berekin eraman zuen Vienara. Urte
berdinean aita hil zen eta bere anaiak hartuta betirako Vienan aurkituko du bere bizilekua.
Vienan musikari bezala edozein lan egiteko prest zegoen, baina
Haydnen klaseak ez zitzaizkion oso
onuragarriak gertatu. Edozein modutan
azkar lortu zuen ezaguna izatea: kontzertu ugari eskainiz, klaseak emanez. Garai haietan kontzertuak aristokraten etxe eta palazioetan izaten ziren. Entzuleak goi mailako gizon eta emakumeak ziren. Beethovenek
, lehenik Bach eta Mozarten lanak
interpretatzen zituen eta gero bere lanak. Baina
benetan fama bere bat-batekoek eman zioten: norbaitek gai bat jarri eta
berak obra oso bat osatzen zuen.
Hirugarren
hamarkadan zegoenean bere lagunei esan zien gorra gelditzen ari zela eta bere lagun
Maelzeli ( metronomoa asmatu zuena) tronpetilla handi bat eskatu zion, baina traste hura ez zitzaion baliagarri suertatu. Bere gortasuna handitzen joan zen eta bere bizitzako
azken bederatzi urtetan ez zuen ezer entzun.
Bere
gortasunagatik ezin zituen piano kontzertuak eskaini, baina kontzertuak zuzendu
zituen ia azkenerarte.
Ez
zen sekula ezkondu. Batzuk bere proposamena ez zuten onartu: erotuta zegoela
pentsatzen zutelako, edo jada ezkonduta zeudelako. Beste emakume aristokrata batzuk maitemindu ziren Beethovenetaz, baina
ezin izan zuten ezkondu gure adiskidea
Ludwig van Beethoven zelako. Van soilik eta ez von. Von aristokraten
ezaugarriazen baina van oso arrunta.
1805ean
Frantsesak Vienan sartu ondoren,Beethovenek
bere opera bakarra estreinatu zuen “ Eleonor”. Ez zen unerik egokiena,
aristokrata gehienak ihes eginda
baitzeuden. Beraz, entzule gutxi eta arrakasta gutxiago. Baina bere lagun batek bilera bat prestatu
zuen bere etxean kultura eta artearekin lotura zuten hainbat pertsonekin
opera hobetzeko. Eta horrelaxe guztiz
aldatu zuen , baita izena ere “
Fidelio”. Eta hau inoiz idatzi den operarik onenetakotzat hartzen da.
Frantziar
ejertzitoa Napoleonen gidaritzapean zegoen eta hasieran Beethoven guztiz
txunditurik zegoen honekin, sorrera umil bateko gizona Europako boteretsuena
izatera iritsi zelako. Beethovenentzat gizaki guztiok berdinak gara jaiotzetik, hortik dator 9.
Sinfoniako hizkiak diona “ Gizaki guztiak anaiak gara” eta aristokraziaz ez zen
fida. Horrela, bere 3. Sinfonia edo “
Heroika” Napoleoni eskaini zion. Baina honek beranduago bere burua Frantziako enperadoretzat izendatu zuen, eta Napoleoni eskainitako orria hartu eta
hautsi egin zuen.
1815ean bere anaia Kasper hil zen eta 9
urteko semearen tutore izendatu zuen
Ludwig. Hau da, semearen ardura zuen koinatarekin batera. Bere koinatarekin oso
gaizki moldatzen zen eta bere bizitzako urterik
ilunenak izan ziren hauek. Bi urtez ez zuen ezer idatzi.
1817an
berriro idazten hasi zen, eta bere azken hamar urtetan bere lanik onenak idatzi
zituen. Sufrimendu, poz eta etsipenaren
adierazle guztiak.
1827an
hil zen eta bere hiletan izugarrizko
jendetza elkartu zen eta kaleetara jende asko hurbildu zen azkenekoz Beethoven agurtzera. 7. sinfonia. Hileta. Allegreto
Jose Gontzalo Zulaika Agirre, ezagunagoa aita Donostia goitezenez.
Euskal
musikagilerik handienetakoa izan zen Aita Donostia, edo lan batzuetan izenpetu
ohi zuen bezala, «Udalaitz».
Donostiako Idiakez kaleko 5. etxean jaio zen, 1886ko
urtarrilaren 10ean. Hamar neba-arrebetatik hirugarrena, 6 urte zituela
hasi zen Donostiako Marianisten ikastetxean. Txiki-txikitatik erakutsi zuen
musikarako zuen trebetasuna eta horregatik gurasoek solfeo eta biolin eskola
saioetan matrikulatu zuten, hasieratik bertatik tresna horrekiko zaletasuna
izan baitzuen.
1896 urtean, hamar urte
zituela, musika ikasketak hasi zituen Baztango (Nafarroa) Lekaroz herrian
kaputxinoen apaiztegian. Batxilergoa, nobiziotza eta eliza-ikasketak egin
zituen han. 11 urte zituela Ikastetxean zuten orkestrarako lehen
lana idatzi zuen, Diana izenekoa (1897) goizero ikasleak
esnatzeko jotzen zena. Ikasketak bertan bukatu eta 1908ko abenduaren 19an apaiztu zen
Iruñean. Berehala, nagusiek baimen berezia eman zioten musika lantzeko, eta
handik aurrera ez zuen bere bizitza osoan beste lanik egingo, Lekarotzeko
ikastetxean eskola apur batzuk emateaz gain: musika ikertu, sortu eta zabaldu.
Gaztetan, Baztango eta Sarako herri doinuak bildu zituen (Ikazkina
mendian, Euskal Eresiak, Gure herria, Trois Chants Basques eta Seaska-Euzko-Abestiak bildumak).
1909-1915 urteetan Besalu eta Siloseko abadetxeetan egon zen musika gregoriarra
ikasten, eta Parisen eta Bartzelonan musika ikasketak sakontzen. Pianorako obra asko idatzi zituen urte haietan: Preludios vascos,
Ocho melodías vascas, eta abar.
Hurrengo
urtean, 1916an alegia, Joaquin Larregla musikagile nafarrak Aita Donostiaren Preludios
vascos, Oñazez, Aitonaren ele-zaharrak, Seaska aldean eresiz eta Bordako
atalarrian obrak estreinatu zituen Madrilen; arrakasta izugarria izan
zen.
1917an
orkestra filarmonikoak Urruti-jaya, Irulea eta Aur-dantza ezagutarazi
zituen Sociedad Nacional de Música elkartean.
Henry
Ghéon poeta frantsesak bere poemei musika jartzeko eskatu zion Aita Donostiari,
eta arrakasta handiz estreinatu ziren Parisen 1921, 1926 eta 1936an.
Euskara etxetik kanpo ikasi zuen, baina 1932an
euskaltzain izatera ailegatu zen.
1936an, Espainiako
Gerra Zibila hastean, Frantziara erbesteratu
zen: Tolosa, Paris eta Mendi-Marzana (Landak) izan
zituen bizileku denbora laburrean; azkenean, Euskal Herrira itzuli
eta Baionan kokatu zen 1943 arte.
Urte hartan, 1943an,
Lekaroza joan zen berriro, baina urte hartan bertan Musikologiako Espainiako
Institutua sortu zuten Bartzelonan, eta han lan egin zuen 1944tik 1953
arte; musikologia atalean lehendabizi, eta folklore atalean geroago. Folklore
atalean, lan itzela egin zuen: gehienbat herri abestiari buruzkoak ziren sei
mila fitxa bildu, aztertu eta iruzkindu zituen. Euskal Herriko folkloreari
buruzko hitzaldi ugari eman zituen, erdaraz nahiz euskaraz, musikari buruzko
artikuluak idatzi eta nazioarteko musika kongresu nagusietan parte hartu zuen
aita Donostiak.
Euskal musikari buruz hitzaldi mordoska emateaz gain, euskaraz
nahiz erdaraz, munduan barrena ere ibili zen biltzar eta bileretan gure
musikaren berri emanez. Bildumarik handienak Música de
tecla en el Pais vasco, siglo XVIII, Musica y Musicos en el Pais Vasco eta,
batez ere, Euskel Eres-Sorta (Cancionero Vasco)obrak dira.
Aita
Donostia euskaltzaina izan zen, San Fernandoko Artederretako Akademiako kide,
Frantziako Musikologia Elkartekoa, Hispanic Society of America elkartekoa
eta Instituto Español de Musicologíakoa.
Donostian
hil zen 1956ko abuztuaren 30ean, hirurogeita hamar urte zituela.