2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI

EZEKIEL




EZEKIEL. Jasone Osoro



Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta arrebarekin bizi da, emakumezinguratuta. Aitak etxetik alde egin zuen, eta ez du hartaz oroitzapen askorik. Hamalau urteko mutil gehienek bezala, bizitza bi partetan banatuta dauka; batetik etxeko istiluak daude, eta bestetik kanpoko giroa: eskola, lagunak, koadrilaren lokala eta ... neskak. Neskek buruhausteak ematen dizkiote, etxe barruan eta kanpoan. Ezekielen koadrilako inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Eta denak amorratzen daude. Izan ere, abentura handia da lehenengo musua ematea.

16 iruzkin:

  1. Ezekiel liburua zoragarria iruditu zaigu.Oso liburu entretenigarria da. Pertsonai desberdinen bizi-pozak kontatzen ditu baita ere eguneroko bizitzan gertatzen zaizkien xelebrekeri, une dibertigarri eta ez hain alaiak. Guk liburu hau 12-13 urteko neska-mutilei gomendatzen diegu.
    Eñaut, Jurgi eta Amaiur 2B (15-16)

    ErantzunEzabatu
  2. Guri asko gustatu zaigu Ezekiel liburua, zoragaria da. Gure adineko pertsonaiak dira protagonistak. Beraien arazoak kontatzen dizkigute.
    Orain Ezekiel nora ezean irakurtzeko desiratzen gaude, nola jarraituko duen zer gertatuko zaien Ezekiel eta bere lagunei jakin nahi dugu
    Alan eta Tarba 2B (2015-2016)

    ErantzunEzabatu
  3. Niri liburua asko gustatu zait barregarria eta interesgarria
    delako. Adibidez, Sexologiako klasea oso barregarria iruditu zitzaidan.

    EKHI MUNDUATE

    ErantzunEzabatu
  4. Asko gustatu zait liburu hau. Abenturak eta maitasuna azaltzen du eta hori asko gustatzen zait. Zirrara ere asko gustatzen zait eta liburu honek hori oso ondo azaltzen du gauza bat esaten du eta handik horri batzuetara esaten du erantzuna eta tarte horretan zirrara handia sorrarazten digu. Gende askori gomendatuko nioke oso polita delako.
    Unai (2A) 15-16

    ErantzunEzabatu
  5. Niri liburua asko gustatu zait. Adibidez,nire adina dutelako liburu horretan ateratzen diren gazteek, eta niri pasatu zaizkidan gauza batzuk pasatu zaizkielako. Liburutik gustatu ez zaidan gauza izan da beraien laguntasuna neskengatik okertzea, nahiz eta liburua luzeagoa egiten duen. Gure adineko neska-mutilei gomendatuko nieke.
    Aiora B(2A)(15-16)

    ErantzunEzabatu
  6. Asko gustatu zait liburu hau, oso interesgarria dalako eta identifikatuta sentitu naiz. Ez zaidana gustatu da beraiek txorakeri batengatik haserretzea. Gure adineko mutil edo neska bati gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea. Eylla 2.A (15-16)

    ErantzunEzabatu
  7. Liburu hau gustatu zait, maitasuna dagoelako. Gehien gustatu zaidana lagunek daukaten harremana da, eta gutxien gustatu zaidana, neska batengatik haserretzea. Edozeini gomendatuko nioke irakurtzea. Iara A (2A) 15-16

    ErantzunEzabatu
  8. Niri liburua gustatu zait, zeren gauza oso interesgarriak gertatzen dira, eta kapitulo bat bukatzean batzuetan jakinminarekin geratzen nintzen. Liburutik gehien gustatu zaidan zatia Amaia eta Mario poliziaren etxera sartu zirenekoa da eta handik ateratzerakoan, basoan gertatutako gauzak. Ez zaidana gustatu izan da tarteka dauden istoriotxoak. Liburu hau nire lehengusuari gomendatuko nioke. Abenturazko istorioak gustatzen zaizkiolako. Maialen agirre 2A (15-16)

    ErantzunEzabatu
  9. Ezekiel liburua asko gustatu zaigu, interesgarria da gazte kontuak aipatzen direlako eta bizitzako gora beherak, Aholkatuko genuke, datorren urtean beste ikasleek irakur dezaten. Josu M, Aitor eta Zuhara. 2-B (15-16)

    ErantzunEzabatu
  10. Guri Ezekiel liburua asko gustatu zaigu, gure adineko jendeak dituen kezkak baititu protaginostak, adibidez: maitasun arazoak, etxeko arazoak... beraz aproposa iruditzen zaigu berarekin identifikatuta sentitzen garelako.
    Lehenengo liburua irakurri ondoren bigarrena irakurtzeko irrikitan gaude, eta ez baduzue irakurri, irakurtzea aholkatuko genizueke!

    Araitz, Allison eta Ioritz

    ErantzunEzabatu
  11. Liburu hau gustatu zait, gutxi gorabehera gure adinekoen bizitza delako. Liburu honetako guztia erreala da, nahasketa bat egin da. Gutxien gustatu zaidana amaiera izan da, kolpetik arazo guztiak konpontzen direlako. Gure adinekoentzat aproposa dela iruditzen zait. Xabat Artola 2A 15-16

    ErantzunEzabatu
  12. Ezekiel liburua asko gustatu zaigu, interesgarria da gazte kontuak aipatzen direlako eta bizitzako gora beherak. Aholkatuko genuke datorren urtean beste ikasleek irakur dezaten.
    Aitor, Josu M. eta Zuhara (2B) 15-16

    ErantzunEzabatu
  13. Niri Ezekiel liburua asko gustatu zait erraz ulertzen delako,gateei gertatzen zaizkien gauzak kontatzen dituelako eta ohartzeko balio duelako bertan gertatzen direnak normalak direla edo denei gertatzen zaizkigula. Nik liburua hau 13-14-15 urtekoei gomendatuko nieke.
    Irati Gorostidi 2A

    ErantzunEzabatu
  14. "Ezekiel" liburua asko gustatzen zait.Oso interesgarria da eta jakin minez uzten zaitu,zalantzan hurrengo kapituloan zer gertatuko den.Horrgatik,nik gomendatu egiten dut Ezekiel irakurtzea oso liburu polita eta gustagarria delako. Lorea Lampre 2C.

    ErantzunEzabatu
  15. Niri liburu hau asko gustatu zait; izan ere, nerabezaroan bizitzen diren egoerez hitz egiten du. Gainera, liburu honen mezua nahiko ulerterraza eta esanguratsua dela esango nuke, liburuan zehar, nerabeek zenbait egoeren aurrean erakusten dituzten jokabide ezberdinak agertzen baitira. Hau guztia kontuan hartuta, liburu hau gomendagarria izango litzatekeela, bereziki, neska-mutil gazteentzat esango nuke, liburuan aipatzen diren nerabezaroko hainbat egoeratan euren burua islatuta ikus baitezakete.
    Izaro Urreta 2C

    ErantzunEzabatu
  16. Niri Ezekiel liburua asko gustatu zait. Oso gomendagarria da. Historioak asko engantxatzen duelako eta oso polita delako.
    Nahikari (2C)

    ErantzunEzabatu