2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI

ULYSSES MOORE: DENBORAREN ATEA



 PIERDOMENICO BACCALARIO


Hiru neska-mutiko,Jason,Julia eta Rick, abentura irrikaz. Itsaslabarraren ertz-ertzeko etxea, giltzaz itxitako gela misteriotsuz betea.
Armairu atzean ezkutaturiko atea, inola ere irekitzerik ez dagoena.
Baina neska-mutikoek ireki egin nahi dute kosta ala kosta.


2 iruzkin:

  1. Guri liburu hau oso interesgarria iruditu zaigu abentura politak dituztelako liburuko protagonista nagusiek: Jasonek, Juliak eta Rickek. Liburu hau irakurriz gero, bildumako besteak irakurtzeko gogoa ere izango duzu.
    Liburu hau edozein abenturazaleri gomendatuko genioke.
    Ekain Esteban eta Jon Ander Iturrioz

    ErantzunEzabatu
  2. Abentura eta misteriozko istorioak gustuko badituzu, liburu hau ongi dago, ulertzen eta irakurtzen erraza da, eta gainera, kapitulu ez oso luzeak ditu, eta horrek asko laguntzen du irakurketa errazten. Istorio aldetik, ongi idatzita eta ipuin polita kontatzen du. Momenturo, enigma berriak agertzen dira eta protagonisten abenturak kontatzen ditu. Ez dago gaizki liburua, baina hasieratik erdialdera arte aspergarria egiten da, nahiz eta ondoren ipuin polita kontatu. Baina hasiera irakurtzea garratzitsua da liburu guztia ulertzeko.

    Emel Samuilova 2A

    ErantzunEzabatu