2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


SOMMER JAUNAREN ISTORIOA

Sommer jaunaren istorioa auzokide berezi bat duen mutiko baten begietatik dago kontatua. Inork ez du Sommerren izena ezagutzen. Horrexegatik hain justu deitzen diote izen horrekin: Sommer (uda). Ibili eta ibili, eta besterik ezean, ibiltzen jarraitzen duen gizon arrotza da herrian. Gertaera bitxi askotan gertatuko da mutikoa harrapatuta, eta beti egongo da Sommerren itzala haien inguruan. Sommer jaunak zama handiko istorio bat gordetzen du bere baitan, huraxe du misterio. Ibiltari amorratu haren ibilietan susmatzen du halakorik. Itzulerarik izango ez duen Sommerren azken urrats haiek konfirmatuko diotena. Intriga eta jakinmina sortzen duen pertsonaia da Sommer jauna. Bizitza modernoaren hondo-hondotik azaleratzen den bakardadearen irudia. Ez da makala mutikoaren bizikizunetan Sommer jaunak hartu duen lekua. Gazte eta helduentzako liburua da. Zinez liburu ederra.

                                                             Patrick Süskind

10 iruzkin:

  1. Nire ustez, istorio interesgarria eta polita da. Ni baino urte bat gaztegoei ere gomendatuko nieke. Gehien gustatu zaidan atala bukaerakoa izan da eta ez litzaidake inportako berriro irakurtzea.
    Gustatuko litzaidake jakitea zein den Sommer jaunaren misterioa.
    nahia Arruabarrena. 2.A 2017-2-15

    ErantzunEzabatu
  2. Niri liburu hau pertsonalki ez zait asko gustatu. Guztia irakurri ondoren, oraindik ez dakit zertaz doan. Sommer jauna izena du liburuak baina oso gutxi aipatzen da bertan. Gainera, protagonistak ez digu esaten nor den ezta nola izena duen ere eta bere bizia kontatzen digu.


    Olatz Lekuona Galarraga 2.A

    ErantzunEzabatu
  3. Niri ez zait asko gustatu liburu hau, ez zaidalako batere istorio polita iruditu eta oso aspergarria iruditu zaidalako. Gainera, askotan barregurezko uneak agertzen dira baina ez dit inoiz barregurerik sartu. Hala ere, gustatu zait gauza bat liburutik eta horrekin gelditzen naiz: marrazki politak daudela. Asko gustatu zaizkit liburuan agertu diren marrazkiak.

    Igor Yugueros 2.A

    ErantzunEzabatu
  4. Asko gustatu zait ipuin hau. Alde batetik, misteriotsua zelako, eta bestetik, gauza interesgarriak kontatzen zituelako. Sommer jaunak, pena eman dit. Denbora guztian zerbaiti iheska zebilelako.
    Nire amari gomendatuko nioke; irakurle amorratua delako.

    Markel Irastorza

    ErantzunEzabatu
  5. Nire ustez, liburu polita da, eta istorio interesgarria du. Liburuaren zati askotan, txapa asko sartzen du, eta agian, oso interesgarriak ez diren kontakizunak eta gertakariak kontatzen ditu. Baina amaiera niri asko gustatu zait eta ez nuen espero. Bukaera misteriotsua duela iruditu zait. Lehen esan dudan bezala, liburua polita da eta istorioa ere bai. Nik, gomendatzen dut.

    Aimar Artola 2.A

    ErantzunEzabatu
  6. Niri liburua ez zait gutatu, aspergarria iruditu zaidalako eta ez dudalako ulertzen. Nik ez nioke inori gomendatuko liburu hau aspergarria iruditu zaidalako. Nire ustez, ez luke Sommer jaunaren istorioa izena eduki beharko liburu honek, oso gutxitan ateratzen delako Sommer jaua pertsonaia.

    Erika Gorostidi 2.A

    ErantzunEzabatu
  7. Niri Sommer jaunaren istorioak ez zait gustatu, aspergarria iruditu zait eta ez dit grazirik egin. Ez da agertzen mutikoaren izena eta Sommer jaunarena gutxiago, mutilaren bizitza bakarrik kontatzen du. Triste xamarra da, heriotza atal batzuetan ere agertzen delako. Gustatu zaidan bakarra, marrazkiak dira. Nik ez nioke inori gomendatuko, baina irakur zalea baldin bada, gomendatuko nioke.

    Mireia Barberia 2017/02/20

    ErantzunEzabatu
  8. Liburu hau, oro har, interesgarria dela esango nuke; izan ere, batetik, Sommer Jaunak istorioan zehar bere baitan biltzen duen misterioak eta beldur kutsuak, istorioaren haria jarraitzera bultzatzen du irakurlea. Bestetik, kontakizuneko mutilaren abenturazko istorioak ere atseginak direla esango nuke; esaterako, piano eskolan irakaslearekin izaten dituen gorabeherak entretenigarriak iruditu zaizkit, eguneroko bizitzan ikasleek eta irakasleek euren artean izan ohi duten harremana nahiko ondo irudikatzen dutela istorioko pasarte horiek esango bainuke. Honez gain, liburua, oro har, nahiko ulerterraza egin zaidala aipatu nahiko nuke; hori dela eta, liburu hau edozein adinetako pertsonentzat gomendagarria izan liteke, norberaren txikitako zenbait oroitzapen burura ekartzeko aukera eskaintzen duelakoan bainago.
    Izaro Urreta 2C

    ErantzunEzabatu
  9. Niri, Sommer jaunaren istorioaren hasiera gustatu zait, baina amaiera ez. Hasieratik gehien gustatu zaizkidan atalak, protagonistari pasatzen zaizkion gauzak izan dira, eta amaieran gustatu ez zaidana heriotza da. Nik irakurtzea gustatzen zaion norbaiti gomendatuko nioke.
    Naiara Artano 2-A

    ErantzunEzabatu
  10. Liburu hau ez zait asko gustatu. Istorioa idazten duen pertsonaiaren izena ez da agertzen. Horretaz aparte liburua ez zait interesgarria iruditu. Gainera amaiera ez zait betere gustatu, ez dudalako Somer jaunak bere buruaz beste zergaitik egiten duen ulertzen. Ez nuke liburu hau gomendatuko.
    Naiara Artano (2A)

    ErantzunEzabatu