2020(e)ko maiatzakren 7(a), osteguna

IRAKURRALDIA2020-4


Ubuntu

Antropologo batek joko bat proposatu zien tribu afrikar
bateko umeei. Frutaz beteriko saski bat jarri zien zuhaitz baten
ondoan,eta esan: lehenengo iristen denarentzat izango dira fruta
guztiak.Lasterketari hasiera eman bezain pronto, umeek elkarri
eskua eman eta batera hasi ziren korrika. Lasterketa amaitzean
ere batera eseri ziren sariaz gozatzera. Berak, euretako batek
fruta guztiak irabaz zitzakeela kontuan hartuz, korrika egiteko
modu horren arrazoia galdetzean, umeek erantzun
zioten: UBUNTU,nola liteke gutako norbait zoriontsu izatea besteak
triste dauden artean?
 UBUNTU hitzak Xhosa kulturan zera esan nahi du: “Ni banaiz, gu bagarelako”.

http://www.summa-aldapeta.com/DOCSpastoral/cartel%20y%20cuentoe.pdf

23 iruzkin:

  1. Oso ondo iruditzen zait umeek egin dutena. Bertan demostratzen da besteentzako ere hoberena nahi dutela eta garrantzitsuagoa dela elkarbanatzea, batek asko jatea baino.Hori da bizitzan egin behar dena, besteei lagundu edo elkarbanatu.

    ErantzunEzabatu
  2. Oso ondo iruditzen zait haurrek egin dutena. Batek plater osoa jan beharrean, denak korrika batera joan helmugaraino eta janaria elkarbanatzea. Hori da bizitzan egin behar dena, guretzako dena hartu beharrean jendeari lagundu eta elkarbanatu.

    Garazi 1-A

    ErantzunEzabatu
  3. Oso ondo iruditzen zait, guri hori egiten badigute seguruenik ez zela hori pasako, denak korrika joango ginateke. Nola notatzen den beraiek ez direla gu bezalakoak. Beraiek egin dutenari ENPATIA izenez deitzen zaio, ENPATIA= besteen lekuan jartzea.
    Unax gorostiaga 1C

    ErantzunEzabatu
  4. Testu gogorra da. Errealitatea erakusten duelako. Eta oberena; Ubuntu ren esanahia egia da! Ezin duzu inoiz zoriontxu izan ingurukoak ez bagara. Izugarria!
    Oier O 1 A

    ErantzunEzabatu
  5. Oso istorio polita iruditzen zait hau, nola batak denak artu bearrean nola denen artean denak jan zituzten banatuta.
    Haitzart 1C

    ErantzunEzabatu
  6. Ume horiek egin dutena oso ondo dago. Nola egongo da bat pozik beste guztiak triste daudenean. Nire ustez umeek hori esan ondoren Ubuntu konturatuko zen esan zuena ez zegoela batere ondo.


    Nahia Lekuona 1A

    ErantzunEzabatu
  7. Niri testu hau asko gustatu zait,beti gure burutaz pentxatzen dugulako eta maite dugun pertxonak zaintzea eta pozik ikustea oso garrantzitsua da.Oso ondo egin dute umeak denak batera joaten.
    Maddi 1C

    ErantzunEzabatu
  8. Liburu txiki honekin zer den partekatzea jakiten dugu.Guk dena dugu eta askotan ez dugu ezer partekatzen.Baina Afrikan pobrezian daude eta badakite partekatzen.

    Oier Garaikoetxea 1.A

    ErantzunEzabatu
  9. Niri testu hau izugarri gustatu zait, denek elkarlanean lortu dutelako saria, norberarengan bakarrik pentsatu gabe. Testuak erakusten du daukazuna denen artean partekatzea ona dela denontzat.

    Ibai Areizaga 1B

    ErantzunEzabatu
  10. Ondo iruditu zait umeak esan duena. EZ degu bakrik guregan pentsatu behar baizki eta beeteengan ere.
    Jokin 1A

    ErantzunEzabatu
  11. Niri historio hau polita iruditu zait.Ume guztiek ongi egiten dute besteetan ere pentsatzen dutelako.Modu horretara denak pozik egoten dira.Gainera zu jaten hari zarela eta beste bat gose asko duela ikusten duzunean pena ere ematen dizu.

    Beñat Mugica 1.B

    ErantzunEzabatu
  12. Idatzi horrekin konturatu naiz munduan pertsona os txarrak daudela, baina onak ere bai, pertsona hobeak izan behar dugu

    Maren

    ErantzunEzabatu
  13. Ekintza oso ona bururatu zizaien. Guk ere horrelako zerbait egin beharko genuke gure egunerokotasunean. Adibidez: Eskolan inor baztertuta utzi gabe dibertituz, famimian ere talde bat osatu inor aparte utzi gabe,... Talde kirolak ere horrela funtzionatzen dute.

    Joanes 1B

    ErantzunEzabatu
  14. Eta UBUNTUK zera erantzun zien, hori zuen esku dago. Orduan umeek korrika jarraitu zuten, baina iristen ari zirela, eskua eman zuten eta denak batera iritsi ziren. Denen artean banatu eta merienda eder bat egin zuten. UBUNTU oso arro geratu zen, beraien portaera ikusita.

    Ainhoa 1A

    ErantzunEzabatu
  15. Arraroa iruditu zait umeek egin dutena, baina polita da alkarri laguntzea. Nik fruitu guztiak niretzat artuko nituen, besteengan pentsatu gabe.


    Alaitz Altuna 1B

    ErantzunEzabatu
  16. Oso polita iruditu zait, eta gustiz ados nago esanahiarekin. Hau da, denentzako bada hobe.

    Dulantz 1B.

    ErantzunEzabatu
  17. Istorio hau asko gustatu zait batez ere umeak alkarrekin joan direnean fruten bila eta elkarrei banatzean. Gu ere batzueta olakoak gara baina geheienetan ez.

    Janitz Irastorza 1B

    ErantzunEzabatu
  18. Niri asko gustatu zait testu hau,oso mezu polita ematen du.Denok denen artean lagundu behar gara.Gauzak banatzen ikasi beharko genuke iñor gabe ez geratzeko.
    Aiora 1.B

    ErantzunEzabatu
  19. Oso oso ondo iruditzen zait umeek hori egitea. Arrazoia dute. Nola bat egongo da pozik besteak triste dauden bitartean. Eta gainera, garrantzitsuena elkarbanatzea da

    Antto Olaberria DBH1 A

    ErantzunEzabatu
  20. Oso interesgarria da,kontakizun hau.Izan ere, askori ez zitzaigun bururatuko hori egitea.Denok egin beharko genuke.
    Harkaitz Murua 1b

    ErantzunEzabatu
  21. Istorio hau ere oso polita da eta denen artean lana eginda denak zoriontsu izango garela esan nahi du

    Alain

    ErantzunEzabatu
  22. Umeak oso ondo egin du. Ez da bakarrik guregan bakarrik pentsatu behar, baita besteengan ere.
    Jokin 1A

    ErantzunEzabatu
  23. Irakurketa honek talde lanak duen garrantzia adierazten duela uste dut eta talde lanean ibiltzen ikasi behar dugu. Horrexegatik da garrantzitsua irakurmen honetan esaten duena.
    Aitor Leo Lopetegi 1C

    ErantzunEzabatu