2020(e)ko maiatzakren 14(a), osteguna

IRAKURRALDIA 2020-6


Usainak

Usainak ditut maite. Usain mota guztiak: gozoak, lerdenak, leunak
eta eztiak. Gardenak, zein nazkagarriak. Guztiak ditut maite.
Nonbaitera iritsi orduko sudurreko leihatilak ongi zabaldu eta
bertako usain guztiak arnasteko ahalegina egiten dut. Batzuk ezagun
egiten zaizkit, eta oroitzapenak sortarazten dizkidate berehala.
Besteak, berriak dira niretzat, eta azkar barneratzen ditut,
badakidalako usain horiei ezker etorkizunean berriz biziko dudala
une hori.
Usainak ditut maite, haiek osatzen dutelako nire memoria. Iraganera
eramaten naute, lurrinez osatutako etengabeko bidaietan, eta haiei
ezker behin eta berriz ekartzen ditut gogora bizitako esperientzia
guztiak.
Usainak zenbat maite ditudan jakinik, perfumerik garestiena oparitu
zidan lagun batek behin. Haserre, oparia itzuli nion: ez ditut
perfumeak gogoko. Usainak estaltzen dituzte.

Maite al dituzu usainak? Zeintzuk dituzu gogoko eta zeintzuk gorrotatzen dituzu? Zergatik?
 


23 iruzkin:

  1. Niri asko gustatu zait. Gainera poemaklotzen zuen eta asko gustatu zait.Nik gomendatuko nuke hau irakurtzea. Denbora guztian usaina esaten ari da eta horrela pegatu egiten du.Gainera poema horrek gauz asko esaten ditu.

    Iraide Iturrioz 1A

    ErantzunEzabatu
  2. Usainak ez ditut maite. Hala ere, batzuk gustatzen zaizkit. Adibidez: koloniarena, labetik atera berria den bizkotxo batena, lore batena, ogi denda batena... Usain horiek goxoak dira niretzat. Beste aldetik badira gustatzen ez zaizkidan beste usain batzuk. Adibidez: Amezketako Papelerak erreka zikintzen duenaren usaina, kutsaduraren usaina, hezetasun usaina, simaurrarena... Usain horiek nazka ematen didate.

    Marene San Martin 1.C

    ErantzunEzabatu
  3. Nik usain batzuk maite ditut. Adibidez: janariarena, perfumeena, lorena,etab. Usain horiek gustatzen zaizkit poza eta sentzazio ona ematen didate.
    Jokin 1A

    ErantzunEzabatu
  4. Ez zait gustatu ez diot sentidurik arrapatzen usain denak gustatzen zaizkit eta oroitzapenak ekartzen dizkin usain bakoitzak

    Alain

    ErantzunEzabatu
  5. Usain batzuk ditut gustuko.Ongi usaintzen duten landareak,baina gaizki usaintzen duten gauzak gorroto ditut.Ez zait gustatzen usain txarra,baina ez dakit zergatik.

    Oier Garaikoetxea 1.A

    ErantzunEzabatu
  6. Baii nik maite ditut usainak. Nire gustoko usaina gozoak gustatzen zaizkit. Zerbait usaintzentzen duzunean zirrara sortzen zaizulako barruan.
    Unax Garmendia 1b

    ErantzunEzabatu
  7. Usain batzuk gogoko ditut baina beste batzuk ez ditut gogoko. Adibidez usain nazkagarriak ez ditut gogoko, baina usain gozoak gogoko ditut janari usaina adibidez.
    Aitor Leo Lopetegi 1C

    ErantzunEzabatu
  8. Ez ditut usain guztiak maite, lore usainak gustuko ditut, eta beste usain batzuk ez Sofia 1-A

    ErantzunEzabatu
  9. Niri usain onak dituztenak bakarrik gustatzen zaizkit. Batzuetan usainek oroitzapen ikaragarri onak ala txarrak ekartzen dizkit gogora. Niri itsasoaren usaina, perfumeen usaina... gustatzen zaikit. Eta ez ditut gustuko, animaliem kakaren usaina...

    Unax Gorostiaga Elola 1C

    ErantzunEzabatu
  10. Usainak asko gustatzen zaizkit, baina ez edozein usain, usain lasai eta goxoak ditut gustoko, goxokien usainak, amona aitonek egiten dituzten janarien usainak, edo naturaren usainak ere asko gustatzen zaizki, baina badaude beste usain batzuk ez zaizkidanak batere gustatzen adibidez: ximaur usaina edo konposta botatera joatean egoten den usaina gorroto dut, egun batean botaka egin nuelako zeazki gorroto ditut orrelako usainak.
    June 1B

    ErantzunEzabatu
  11. Niri perfume usainak gustatzen zaizkit. Baina kanpoko usain asko etzaizkit gustatzen. Niri istorioa gustatu zait baina bitxia iruditu zait.



    Alaitz Altuna 1B

    ErantzunEzabatu
  12. Nik janarien usainak eta usain goxoak maite. Zerbait gogorarazten didatelako. Adibidez nire etxeko usainak aitona gogorarazten dit. Ez zait ximaurraren usaina gustatzen oso txarra delako.
    Oier O. 1 A

    ErantzunEzabatu
  13. Bai. Blarrena, jendearen perfumena.... eta gorrotatzen ditudanak, kakarena, pisarena, puzkerrena....


    Janitz Irastorza 1B

    ErantzunEzabatu
  14. Niri usainak asko gustatzen zaizkit baina ez mota guztietakoak.
    Batez ere, lore usaintxuenak gustatzen zaizkit eta jendearen izardi usaina ez zait batere gustatzen nazka ematen didalako.


    Ibai Areizaga 1B

    ErantzunEzabatu
  15. Nire testua oso arraroa iruditu zait ez zait gustatu baina bere galderei erantzungo diet. Ez ditutu usainak maite,Erromeroa eta Labanda gustatzen zaizkit baina eta ez zait gustatzen basura usaina.
    DBH-1-C julen

    ErantzunEzabatu
  16. Ez dut oso ongi ulertu, baina ulertu dudana gustatu zait. Niri usainak ez zaizkit gehiegi ere gustatzen, gustoko ditudan usainak landareenak dira gehienbat, eta gutxien usain txarrak.

    Dulantz 1B

    ErantzunEzabatu
  17. NIk maite ditut usainak, oso gogoko ditudan batzuk hauek dira: tenperen usaina oso gogoko dut usain berezia duelako, baita ere, gasolinaren usaina oso erakargarria da oso sentsazio ona da usain hori sudurretik sartzen denean. Garajera joateko gure etxean, eskailera batzuk jetsi behar dira eta bertako usaina ikaragarri gustatzen zait, oso erakargarria eta usain berezia du, nire ahizpa eta ni bertara joaten garen aldiro usaintzen egoten gara.
    Ainhoa 1A

    ErantzunEzabatu
  18. Usain batzuk gustatzen zazkit, hondarrarena adibidez, lasaitasuna ematen dit, eta ke usaina gogorroto dut,badakidalako osasunarentzat txarra dela eta eztula eragiten du.

    Maddi 1C

    ErantzunEzabatu
  19. nire usain gustokoenak bizkotxo eginberriarena eta itxasoarena dira eta gehien gorroto ditudanak zabor eta arrautza ustel usainak dira.

    Haitzart 1C

    ErantzunEzabatu
  20. Bai maite ditut usainak.Loreen usaina gustatzen zaizkit, kolonia batzuenak, bainillaren usaina, kenelarena, fruta batzuenak... Iraganera eramaten nauelako. Bizi izan ditudan mometuetara. Ximaur usaina, arrautz ustel usaina... Ez direlako usain onak.

    Garazi 1-A

    ErantzunEzabatu
  21. Nik usainak maite ditut. Usain gozoak gustatze zaizkit eta usain garratzak ez zaizkit gustatze.Usain gozoek gertapen onak gogoratzen dizkit eta garratzek gertapen txarrak.
    Harkaitz Murua 1b

    ErantzunEzabatu
  22. Bai, usainak maite ditut. Niri gehien usain gozoak gusatatzen zaizkit eta gutxien usain txarrak. Usain gozoek energia ematen didate baina txarrek ez didate energiarik ematen.

    Nahia Lekuona 1A

    ErantzunEzabatu
  23. Usainak zoragarriak dira, bai onak nahiz txarrak, baina usain onak usaintzen dituzunean beste mundu batera joaten zara...

    Maren 1A

    ErantzunEzabatu