2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI

AMAIA LAPITZ ETA ERREGIN GORRIAREN HILOBIA.

 KATIXA AGIRRE

Amaia Lapitzek nahiago luke uda Irlandan igaro, bere lagunen antzera, baina horren ordez ama arkeologoa lagundu beharko du Palenquera, Mexikoko hondakin maien eremura. Bertan emandako lehenengo gauean, deskubrimendu izugarri bat egingo du Amaiak: aztarnategiko zuzendariaren gorpuarekin egingo du topo. Poliziak gauzak argitzeko baino interes gehiago daukanez errua indigena zapatistei leporatzeko, Mario izeneko lagun egin berriaren laguntzaz kasua argitu beharko du gure protagonistak.

4 iruzkin:


  1. Izugarri gustatu zait Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia. Arkeologoen eta antzinako zibilizazioen gaia oso interesgarria iruditzen zaidalako, eta istorioaren amaierara arte intriga mantentzen duelako.

    Abentura, hilketa eta misteriozko istorioak atsegin badituzue liburu hau gomendatzen dizuet. Aintzinako erregina baten hilobia eta gaur egungo hilketak eta ustelkeria lotzen baititu eta behin irakurtzen hasiz gero, harrapatuta uzten baitzaitu amaitu arte.
    Irati Iturbe 2.C (2015-2016)

    ErantzunEzabatu
  2. Niri asko gustatu zait liburua, istorio guztian zehar misterioa mantentzen duelako, eta pasarte politak eta emozionanteak kontatzen dituelako bertan. Adaibidez, Amaia Lapitzek Mario bi sasi-kazetarien etxean harrapatzen duenean. Gure adineko gaztetxoentzat egokia dela iruditzen zait, irakurtzean ondo pasatzea ahalbideratzen digulako.
    Ane 2B 15-16

    ErantzunEzabatu
  3. Asko gustatu zait oso polita, interesgarria eta misteriotsua delako. Gehien gustatu zaidana misteriotsua izatea da, kapitulo baten ondoren irrikitan egoten nintzen hurrengoa irakurtzeko, gehien bat hilketari buruz ari zirenean. Fikziozkoa izan arren, oso polita da. Nire lagunei gomendatuko nieke irakurtzeko.
    Nerea Ormaetxea 2A ( 15-16)

    ErantzunEzabatu
  4. IRUZKINA

    Amaia Lapitzen liburu hau izugarri gustatu zait, oso liburu erreala da. Niri gainera ikaragarri gustatzen zaizkit hilketa eta fikziozko liburuak.Nik liburu hau denei gomendatuko nieke oso liburu ona eta polita delako eta irakurtzen hasi orduko segituan engantxatzen zaituelako irakurtzera eta honek irakurketa izugarri errazten du.Hurrengo alearen zain nago!!!

    Arkaitz Balda

    ErantzunEzabatu