2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI

EZEKIEL




EZEKIEL. Jasone Osoro



Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta arrebarekin bizi da, emakumezinguratuta. Aitak etxetik alde egin zuen, eta ez du hartaz oroitzapen askorik. Hamalau urteko mutil gehienek bezala, bizitza bi partetan banatuta dauka; batetik etxeko istiluak daude, eta bestetik kanpoko giroa: eskola, lagunak, koadrilaren lokala eta ... neskak. Neskek buruhausteak ematen dizkiote, etxe barruan eta kanpoan. Ezekielen koadrilako inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Eta denak amorratzen daude. Izan ere, abentura handia da lehenengo musua ematea.

27 iruzkin:

  1. Ezekiel liburua zoragarria iruditu zaigu.Oso liburu entretenigarria da. Pertsonai desberdinen bizi-pozak kontatzen ditu baita ere eguneroko bizitzan gertatzen zaizkien xelebrekeri, une dibertigarri eta ez hain alaiak. Guk liburu hau 12-13 urteko neska-mutilei gomendatzen diegu.
    Eñaut, Jurgi eta Amaiur 2B (15-16)

    ErantzunEzabatu
  2. Guri asko gustatu zaigu Ezekiel liburua, zoragaria da. Gure adineko pertsonaiak dira protagonistak. Beraien arazoak kontatzen dizkigute.
    Orain Ezekiel nora ezean irakurtzeko desiratzen gaude, nola jarraituko duen zer gertatuko zaien Ezekiel eta bere lagunei jakin nahi dugu
    Alan eta Tarba 2B (2015-2016)

    ErantzunEzabatu
  3. Niri liburua asko gustatu zait barregarria eta interesgarria
    delako. Adibidez, Sexologiako klasea oso barregarria iruditu zitzaidan.

    EKHI MUNDUATE

    ErantzunEzabatu
  4. Asko gustatu zait liburu hau. Abenturak eta maitasuna azaltzen du eta hori asko gustatzen zait. Zirrara ere asko gustatzen zait eta liburu honek hori oso ondo azaltzen du gauza bat esaten du eta handik horri batzuetara esaten du erantzuna eta tarte horretan zirrara handia sorrarazten digu. Gende askori gomendatuko nioke oso polita delako.
    Unai (2A) 15-16

    ErantzunEzabatu
  5. Niri liburua asko gustatu zait. Adibidez,nire adina dutelako liburu horretan ateratzen diren gazteek, eta niri pasatu zaizkidan gauza batzuk pasatu zaizkielako. Liburutik gustatu ez zaidan gauza izan da beraien laguntasuna neskengatik okertzea, nahiz eta liburua luzeagoa egiten duen. Gure adineko neska-mutilei gomendatuko nieke.
    Aiora B(2A)(15-16)

    ErantzunEzabatu
  6. Asko gustatu zait liburu hau, oso interesgarria dalako eta identifikatuta sentitu naiz. Ez zaidana gustatu da beraiek txorakeri batengatik haserretzea. Gure adineko mutil edo neska bati gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea. Eylla 2.A (15-16)

    ErantzunEzabatu
  7. Liburu hau gustatu zait, maitasuna dagoelako. Gehien gustatu zaidana lagunek daukaten harremana da, eta gutxien gustatu zaidana, neska batengatik haserretzea. Edozeini gomendatuko nioke irakurtzea. Iara A (2A) 15-16

    ErantzunEzabatu
  8. Niri liburua gustatu zait, zeren gauza oso interesgarriak gertatzen dira, eta kapitulo bat bukatzean batzuetan jakinminarekin geratzen nintzen. Liburutik gehien gustatu zaidan zatia Amaia eta Mario poliziaren etxera sartu zirenekoa da eta handik ateratzerakoan, basoan gertatutako gauzak. Ez zaidana gustatu izan da tarteka dauden istoriotxoak. Liburu hau nire lehengusuari gomendatuko nioke. Abenturazko istorioak gustatzen zaizkiolako. Maialen agirre 2A (15-16)

    ErantzunEzabatu
  9. Ezekiel liburua asko gustatu zaigu, interesgarria da gazte kontuak aipatzen direlako eta bizitzako gora beherak, Aholkatuko genuke, datorren urtean beste ikasleek irakur dezaten. Josu M, Aitor eta Zuhara. 2-B (15-16)

    ErantzunEzabatu
  10. Guri Ezekiel liburua asko gustatu zaigu, gure adineko jendeak dituen kezkak baititu protaginostak, adibidez: maitasun arazoak, etxeko arazoak... beraz aproposa iruditzen zaigu berarekin identifikatuta sentitzen garelako.
    Lehenengo liburua irakurri ondoren bigarrena irakurtzeko irrikitan gaude, eta ez baduzue irakurri, irakurtzea aholkatuko genizueke!

    Araitz, Allison eta Ioritz

    ErantzunEzabatu
  11. Liburu hau gustatu zait, gutxi gorabehera gure adinekoen bizitza delako. Liburu honetako guztia erreala da, nahasketa bat egin da. Gutxien gustatu zaidana amaiera izan da, kolpetik arazo guztiak konpontzen direlako. Gure adinekoentzat aproposa dela iruditzen zait. Xabat Artola 2A 15-16

    ErantzunEzabatu
  12. Ezekiel liburua asko gustatu zaigu, interesgarria da gazte kontuak aipatzen direlako eta bizitzako gora beherak. Aholkatuko genuke datorren urtean beste ikasleek irakur dezaten.
    Aitor, Josu M. eta Zuhara (2B) 15-16

    ErantzunEzabatu
  13. Niri Ezekiel liburua asko gustatu zait erraz ulertzen delako,gateei gertatzen zaizkien gauzak kontatzen dituelako eta ohartzeko balio duelako bertan gertatzen direnak normalak direla edo denei gertatzen zaizkigula. Nik liburua hau 13-14-15 urtekoei gomendatuko nieke.
    Irati Gorostidi 2A

    ErantzunEzabatu
  14. "Ezekiel" liburua asko gustatzen zait.Oso interesgarria da eta jakin minez uzten zaitu,zalantzan hurrengo kapituloan zer gertatuko den.Horrgatik,nik gomendatu egiten dut Ezekiel irakurtzea oso liburu polita eta gustagarria delako. Lorea Lampre 2C.

    ErantzunEzabatu
  15. Niri liburu hau asko gustatu zait; izan ere, nerabezaroan bizitzen diren egoerez hitz egiten du. Gainera, liburu honen mezua nahiko ulerterraza eta esanguratsua dela esango nuke, liburuan zehar, nerabeek zenbait egoeren aurrean erakusten dituzten jokabide ezberdinak agertzen baitira. Hau guztia kontuan hartuta, liburu hau gomendagarria izango litzatekeela, bereziki, neska-mutil gazteentzat esango nuke, liburuan aipatzen diren nerabezaroko hainbat egoeratan euren burua islatuta ikus baitezakete.
    Izaro Urreta 2C

    ErantzunEzabatu
  16. Niri Ezekiel liburua asko gustatu zait. Oso gomendagarria da. Historioak asko engantxatzen duelako eta oso polita delako.
    Nahikari (2C)

    ErantzunEzabatu
  17. Niri "Ezekiel" liburua asko gustatu zait, gure adin ingurukoak direlako pertsonaiak eta horrek beraien azalean sartzea eragiten du. Horrez gain nerabezaroa gertatzen diren egoerez hitz egiten du. Liburuak asko engantxatzen du hasiera hasieratik eta hori da niri liburu batetik gustatzen zaidan. Horrez gain oso errez ulertzen da eta liburu hau asko gomendatuko nuke.

    Jon 2B

    ErantzunEzabatu
  18. Niri asko gustatu zait Ezekiel liburua, oso interesgarria delako eta Ezekiel eta bere lagunei buruzko gauzak kontatzen dituelako. Gainera, kapitulu bat bukatzean beste bat irakurtzeko jakinmina sortzen du. Horregatik, aholkatuko nuke liburua irakurtzea.
    Naiara Artano (2A)

    ErantzunEzabatu
  19. Niri "Ezekiel" liburua asko gustatu zait. Nerabezaroan zer liskar dauden eta beraiek nola bizi duten kontatzen dutelako eta azkenean identifikatuta sentitzen zarelako. Nik liburu hau 13-14 urtekoei gomendatuko nieke, kapituloz kapitulo geroz eta interesgarriagoa egiten delako. Nahiz eta pertsona batzuei irakurtzea ez gustatu, liburu hau gustora irakurtzen da, horregatik gomendatzen dizuet.
    Aisha Etxeberria (2A) 18-19

    ErantzunEzabatu
  20. Niri ezekeil liburua asko gustatu zait. Liburu oso dibertigarria eta interesgarria da, gazteei nerabezaroan gertatzen zaizkien egoerei buruz hitz egiten duelako. Horregatik, liburu hau irakurtzea gomendatuko nuke.
    Oihane Sarasola (2A)

    ErantzunEzabatu
  21. Niri liburu hau asko gustatu zait. Liburuak asko engatxatzen zaitu, historioak ez dira horren luzeak eta hori eskertzen da eta oso errez irakurtzen den liburu bat da. Nerabezaroko historiak kontatzen ditu eta oso politak dira. Eta gure adineko nerabeei gomendatzen diet liburu hau.
    Ane G. 2B

    ErantzunEzabatu
  22. Niri Ezekiel liburua asko gustatu zait.Zer gertatuko den jakinminez uzten zaitu horregatik gomendatzen dut nik liburu hau.Gainera nik uste dut gu bezalako nerabeentzako oso liburu aproposa dela asko erakusten duelako. Liburu hau oso azkar irakurtzen da eta erraz ulertzen da.
    Joseba Rojas(2A)

    ErantzunEzabatu
  23. Liburu hau, oso interesgarria da, eta intrigarekin uzten zaitu kapitulu batetik bestera pasatzean. Oso ondo dago kontatuta eta antolatuta, eta gaia aproposa da gure adinakoentzat.
    Oso gustura irakurri dut eta nire lagunei gomendatuko nieke.

    Ainhoa 2b

    ErantzunEzabatu
  24. Asko gustatu zaidan liburu bat izan da. Gustura eta erraz irakurri dut. Liburu oso erakargarria eta interesantea da. Oso identifikatuta sentitu naiz pertsonaiekin. Gure adineko neska-mutilei gomendatzen diet. Amalur Beloki 2-B

    ErantzunEzabatu
  25. Neri gustatu zait liburua, irakurtzeko erraza da. 14 urte betetzeko asko falta zait, baina edade horretan buruan edukitzen ditugun gauzei buruz hitz egiten da. Gauz asko erakusten ditu liburu honek. 12 urtetik gorako jendeari gomendatuko nioke liburu hau.
    Eñaut Perurena 2B

    ErantzunEzabatu
  26. Niri liburu hau ikaragarri gustatu zait.Batez ere bizitza errealean gertatzen diren gertakizunak agertzen direlako adibidez:guraso separatuak,maitasun kontuak, lagun arteko liskarrak...
    Gainera oso erraza da liburua irakurtzea neri behintzat lehen orritik erakargarria iruditu zaitz.
    Ugaitz (2A)

    ErantzunEzabatu
  27. Niri liburu hau asko gustatu zait. Entretenigarria eta dibertigarria delako, eta batez ere gure adineko kontu asko aipatzen dituelako. Nik gure adineko jendeari gomendatuko nuke irakurtzea.
    Shahzadi Waris 2-B

    ErantzunEzabatu