Suertatu al zaizue inoiz oreina ikustea?Niri bai. Behin, mendian nindoala, bat-batean agertu zitzaidan, aurrez aurre.
Ustekabean ikusi eta arnasarik ere ez nuen hartu, mementoa luzatzeko. Harriturik begiratu zidan berak ere neuri: zango luzeko, larru beilegi, adardun, begiak kandelaren sugarren modukoak.
Neurea balitz bezalakoa izan zen, edo neu berea banintz bezalakoa, une batez, harik eta salto bat atzeruntz eman eta berehala basoan desagertu zen arte orein hori.
Halaxe egiten dute ihes orainek.
Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako, Joseba Sarrionandia.
Unea aprobetxatu behar dugu. Zoriona gu asko konturatu gabe etor dakiguke ondora. Orduan gozatu behar, gerorako utzi gabe.
ErantzunEzabatuMarta L. 1B (15-16)
Niri asko gustatu zait "ipuintxoa". Izan ere, segundu gutxi batzuen barruan gertatzen ari den gauza bat, hainbat hitz erabiliz deskribatzen du, modu miresgarrian, eta hitzekin jolasten duen modua (oreina eta oraina) ere, sekulakoa baita.
ErantzunEzabatuAne 2B 15-16
Niri ez zait tokatu orein bat ikustea, baina textuan azaltzen den bezala gertatzen da gehienetan. Ikusi orduko basoan sartzen da izuturik, baina momentu hori ederra izango litzateke, nahiz eta denbora tarte txikian gertatu.Aiora Beloki 2A(15-16)
ErantzunEzabatu